Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

FAQ. Gazte-txartela dela-eta galdera ohikoenak

Argitu Gazte-txartelari buruzko zalantzak 2 minututan

Hemen aurkezten dizkizugu zuen artean gehien sortzen diren galderak eta, noski, erantzunak.

Zer da Gazte-txartela - Galderak

  • Nork eskura dezake Gazte-txartela?
    14 eta 29 urte bitarteko edozein gaztek eduki dezake Gazte-txartela (30 urte betetzean bajan emango zaio urteak betetzen dituen hilabetea bukatu eta batera).
  • Zenbat irauten du? Urtero berritu behar da?
    Gazte-txarteldunak 30 urte betetzen dituen egunera arte irauten du. Ez dago berritu beharrik.
  • Nahitaezkoa da Euskadikoa izatea Gazte-txartela edukitzeko?
    Euskadikoa izatea ez da beharrezkoa; bai, ordea, bertan erroldatuta egotea. Gazte-txartelaren titularra izateko betebeharrak bi dira: 14 eta 29 urte bitartean izatea eta EAEn erroldatuta egotea.
  • Zer Gazte-txartel mota eska ditzaket?
    Gazte-txartel mota bakarra dago, zerbitzu finantzariorik ez duen Gazte-txartela.
  • Zein da Gazte-txartela programaren erakunde edo organo arduraduna?
    Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak erakunde pribatuekin dihardu lankidetzan, programa burutzeko eta gazteei haien deskontuak eta abantailak eskaintzeko.
  • Zenbat balio du?
    Gazte-txartela eskuratzeko sei euro ordaindu behar dituzu.

Hasierara joan

Nola eskuratu Gazte-txartela - Galderak

  • Zer egin behar da Gazte-txartela lortzeko?
    Honako pausoak jarraituz, zure txartela lortu ahal izango duzu: 
    • Sartu Gazteaukeran eta gazte-txartelaren eskabide orrian zure datuak bete.
    • Ordaindu 6 euro.
    • Gazte-txartela zeure etxean jasoko duzu.(ikusi "nola eskuratu zure gazte-txartela" atala).
  • Internet bidez bakarrik lor daiteke Gazte-txartela?
    Hala da. Gazte-txartela lortzeko bide bakarra Gazteaukeran sartzea da eta adierazitako urratsak jarraitzea.
  • Gazte-txartela jasotzeko eskaria egin dut. Noiz helduko zait etxera?
    Gazte-txartelaren ordainketa egin ostean bi astebete inguruko epean jasoko duzu txartela etxean.
  • Zer egin behar dut nire Gazte-txartela galtzen badut edo lapurtzen badidate? Nola lor dezaket Gazte-txartel berri bat?
    gaztetxartela@euskadi.eus helbidera bidali mezua, zure NAN zenbakia eta izen abizenak adieraziz. Handik bi astebete ingurura etxean jasoko duzu Gazte-txartel berria.

Hasierara joan

Abantailak - Galderak

  • Zehatz esanda, zer ematen dit niri Gazte-txartelak?
    Gazteaukeran informazio eguneratua duzu Gazte-txartelak Euskadin une oro eskaintzen duenari buruz. Horretaz gainera, Estatuko beste erkidegoetan eta Europako beste herrialdeetan eskaintzen dizkizun onurak ere kontsulta ahal dituzu web-orri honetan bertan. 
    Zehatz esanda, Gazte-txartelak honakoa ematen dizu:
    a) Bidaiako laguntzako asegurua mundu osoan.
    b) Deskontuak EAEko 2000tik gora establezimendutan.
    c) Zozketak eta lehiaketak etengabe.
    d) Beste erkidegoetako Gazte-txartelen abantaila guztiak.
    e) Europako beste herrialdeetako Gazte-txartelen abantaila guztiak.
  • Nola lor daiteke Gazte-txartelaren packa?
    Orain ez dago paperezko bertsiorik. Mobilean deskargatzeko aplikazioa daukazu eskuragai gure webean. Paperezko bertsioa beharrezko den kupoiak leku berean dituzu, zure datuak jarri eta inprimatzeko prest.
  • Zein alde dago Gazte-txartelaren eta ISISCren artean (Ikaslearen Nazioarteko Txartela)?
    Hainbat ezberdintasun dituzte. Garrantzitsuenak hiru hauek:

    a) ISIC txartela edukitzeko, nahitaez izan behar duzu unibertsitateko ikaslea, erdi-mailako ikasketena edo eskola ofizialetakoa; hori frogatuko duen egiaztagiria behar duzu, alegia, ikasturte batean matrikulatuta zaudela erakusten duen agiria. Gazte-txartela edukitzeko, aldiz, ez da beharrezkoa ikaslea izatea, nahikoa da 14 eta 29 urte bitarteko adina edukitzea.

    b) Gazte-txartela Europarako txartela da. ISICek, berriz, mundu osoko herrialdeetan balio du.

    c) Zein herrialdetan zauden, txartela batek besteak baino abantaila eta deskontu gehiago eskainiko dizkizu. Europan, oro har, Gazte-txartela zabalduago dago.
  • Europara noa ERAMUS programarekin. Zein txartela komeni zait? Gazte-txartela edo ISIC?

    Kontua da zein herrialdetara zoazen. Onena duzu Interneten begiratzea txartela bakoitzaren abantailak (www.euro26.org eta www.isic.org ).
  • Zer dauka  Gazte-txartelak beste gazte-txartelek ez dutena?

    Oso erraza da: Europako eta Estatutuko Gazte-txartela guztiak homologatuta daudenez, zure Gazte-txartela erabiliz beste erkidegoetako  gazte-txartelen onura guztiak eskura ditzakezu eta, baita ere, Gazte-txartela duten Europako herrialdeetako gazte-txartelen abantaila guztiak. 
    Horretaz gainera, besteekin konparatuz gero, Gazte-txartelaren bidaia-asegurua onena duzu gazteentzako finantza-txartelen artean. 

Hasierara joan

Asegurua - Galderak

  • Nola aktibatzen da Gazte-txartelak mundu osorako duen bidaia-asegurua?
    Ez da beharrezkoa asegurua aktibatzea, ezta bigarren mailako izapiderik egitea ere, Gazte-txartela ematen dizuten momentuan bertan asegurua aktibatuta geratzen da titularrak 30 urte bete arte. Gazte-txartelaren doako bidaia-aseguruari buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu bidaia-aseguruaren atala.
  • Zer estaldura hartzen du bidaiako laguntzako aseguruak? Balio al du ERASMUS uzten badut?
    Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak mundu osoko estaldura eskaintzen du, zure ohiko etxebizitzatik 30 Km-tik hasita. Aseguruak hartzen duen eremuari buruzko informazioa eta istripua izanez gero jarraitu beharreko prozedurari buruzko argibideak Gazteaukeran aurkituko dituzu.
  • Oporretan AEBetara banoa, han Gazte-txartelaren aseguruak balio dit? "Euro?" denez gero?
    Balio dizu, bai. Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak estaldura dauka mundu osoan, aseguratutako pertsonaren ohiko bizitzatik 30 kilometrotik gora. Europan ez ezik, mundu osoan erabil daiteke.

Hasierara joan

Lehiaketak eta zozketak - Galderak

  • Nola parte hartu Gazte-txartelaren zozketa edo lehiaketa batean?
    Hementxe informa zaitezke indarrean ditugun lehiaketa eta zozketataz.
    Bidali dagokion formularioa, eta bertan adierazi zein zozketa edo lehiaketatan parte hartu nahi duzun, eta zeintzuk diren zure datuak (NANa eta jaiotze-data). Zozketa/lehiaketak erantzunik edo bestelako elementurik eskatzen badu (argazkiak, narrazioak...), ez ahaztu horiek e-mailari eranstea. Hasierara joan

Datuak eguneratzea eta informazioa jasotzea - Galderak

  • Nola alda ditzaket Gazte-txartelak dituen datu pertsonalak?
    Zure datu pertsonalak aldatzeko, email bat bidal diezagukezu gaztetxartela@euskadi.eus helbide elektronikora. Mesedez, adierazi zure NAN zenbakia eta jaioteguna.
  • Zer egin dezaket Gazte-txartelaren berriak jasotzeko?

    Jarrai gaitzazu FacebookInstagram eta Twitter sare sozialetan.

    Gazteaukeraren buletin digitala harpidetzeko, sartu zure posta elektronikoaren helbidea eta zure izena, eta egin klik "Harpidetza egin" botoian. Era horretan, alta egina izango duzu. Hilero zure posta elektronikoan Gazteaukeraren buletina jasoko duzu Gazte-txartelaren inguruko azken berriekin eta askoz informazio interesgarri gehiagorekin.

    Era berean,  Gazte-txartelaren RSSa erabili dezakezu Gazte-txartelaren berriak argitaratzen direnean oharrak jasotzeko. 
  • Zer egin dezaket aurrerantzean Gazteaukeraren buletina ez jasotzeko?

    Gazteaukeraren buletinean baja emateko, sartu zure posta elektronikoaren helbidea eta zure izena, eta egin klik "Harpidetza kendu" botoian. Era horretan, Gazteaukeraren buletin digitalean baja emango dizugu, eta ez duzu buletina berriro jasoko. Gazteaukeraren buletin digitala berriro jaso nahi baldin baduzu, jo ezazu "Zer egin dezaket Gazteaukeraren buletin digitala harpidetzeko" galderara, eta egin adierazitako urratsak.

Hasierara joan


Beste zalantzarik izanez gero idatzi gaztetxartela@euskadi.eus helbidera. Agian, zerrenda honetan sartu beharko genuke zure galdera, zalantza bera duten beste Gazte-txartelaren titular batzuei laguntzeko.

 

Lagundu zabaltzen:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana