Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Argitalpen-data: 2017/07/27

Badakigu nortzuk diren Mundaka The Basque Music - Cook jaialdirako gonbidapenen irabazleak.

 Hauexek: Josu Oleaga Barandika eta Kattalin Rodriguez Arriaran.


Mundaka Festival izenekoa Estatuko eta nazioarteko musikaren eta gastronomiaren adierazgarririk onenak aparteko ingurune batean uztartzen dituen jaialdia da.

Ekitaldi atsegina, hurbila, desberdina, jasangarria, berdea eta magikoa da. Mundakako Santa Katalina penintsulan uztailaren 28tik 30era izango den hau jaialdiaren hirugarren edizioa duzu.

Parte hartu zozketan eta disfrutatu Mundakan!

Zer zozkatuko dugu?

2 abonamendu bikoitz jaialdirako.

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formularioa zure datuekin (azken eguna: uztailaren 9a)

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Irabazleek jaialdiaren egunean bertan jaso ahal izango dituzte gonbidapenak, jaialdirako gaitutako leihatiletan; horretarako, NANa eta Gazte-txartela erakutsi beharko dituzte.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana