Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Gazte-txartelak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldirako gonbidapenak zozkatzen ditu

Parte hartu gure zozketan eta datorren apirilaren 20tik 27ra izango den Donostiako Giza Eskubideen XVI. Zinemaldira nahi duzunarekin joateko aukera izango duzu. 

Gainera, gazte-epaimahaiko kide izan zaitezke eta kasu horretan film gehiago ikusi ahal izango dituzu eta ikusitakoari buruzko iritzia eman. Apirilaren 8ra arte duzu izena emateko epea!

Zer zozkatuko dugu?

25 gonbidapen* bikoitz zinemaldirako. 

(*) Zozketa itxitakoan, Zinemaldiaren antolatzaileek erabakiko dute gonbidapenek zer emanalditarako balioko duten.

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formularioa zure datuekin (azken eguna: apirilaren 15a).

Irabazleei nola abisatuko diegun:

Telefonoz eta ondoren e-postaz zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso:

Irabazleek emanaldiaren egunean bertan jaso ahal izango dituzte gonbidapenak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko lehiatilan NANa eta Gazte-txartela aurkeztuta.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla.

 

 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

     

    Lagundu zabaltzen:

       

    Gizarte sareetan gaude:

    • Facebook gizarte sarera sarbidea
    • Twitter gizarte sarera sarbidea
    • Youtube gizarte sarera sarbidea
    • Flickr gizarte sarera sarbidea.
    • Instagram gizarte sarera sarbidea.

    Beste komunikazio-tresnak:

    Euskadi, auzolana