Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak

Plazari uko egitea eta ordaindutako kuotaren itzulketa eskatzea

1.– Parte-hartzaileek edozein momentutan uko egin ahal izango diote plazari, auzolandegiak hasi baino lehen. Horretarako, uko egiteko agiria (doc, 43 kb) bete eta sinatu beharko dute.

2.– Gainera, kuota itzultzeko eskubidea badute, kuota itzultzeko agiria (DOC, 43 KB)(doc, 43 kb) ere bete eta sinatu beharko dute.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko eta atzerriko auzolandegietan izena emateko ordaindu beharreko prezio publikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 34.6 artikuluan xedatutakoaren arabera itzuli ahalko da, hau da, prezioa ordaintzera behartutakoari egoztekoak ez diren arrazoiengatik jarduera egiterik ez dagoenean, edo zerbitzua ematen ez denean.

4.– Parte ez hartzeko arrazoia Administrazioari egotzi ezin zaionean, honakoak egiaztatu beharko dira:

 

4.1.– Auzolandegian parte hartzea galarazten duen zergatia honako egoera hauetakoren bat dela:

a) Gazteari auzolandegian parte hartzea galarazten dion gaixotasuna edo istripua.

b) Bigarren mailara arteko odolkide edo ezkontza-ahaide baten gaixotasuna edo heriotza.

c) Ezinbestez, arrazoiak behar bezala justifikatuta.

Beste zergati hauek ez dira aintzat hartuko: Deialdia arautzen duen aginduaren zazpigarren artikuluaren 2. puntuan eskatutako dokumentazioa ez igortzea edo epez kanpo igortzea, lana aurkitu izana, ikasketetan emaitza txarrak lortu izana, auzolandegiaren data berberetan egitekoa den beste jarduera-programaren batean plaza lortu izana. Izan ere, egoera horiek prezioa ordaintzera behartuta dagoen pertsonari egoztekoak ez diren arrazoien multzotik kanpo daudela jotzen da.

4.2.– Plazari uko egiteko orria (doc, 43 kb), Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria zuzendariari zuzendua, auzolandegia hasi baino lehenago aurkeztu dela, ondo beteta eta sinatuta. Dokumentazioa aurrez aurre aurkeztu ahal izango da Lakuako Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko Zuzenean zerbitzuko bulegoetan, bai eta erregistro osagarrien bulegoetan ere (bulego horiek zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan), edota 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (39/2015Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). Plazari uko egiteko orriarekin batera plazari uko egiten dion pertsonaren NANaren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren fotokopia ere aurkeztu beharko da.

4.3.– Gainera, kuota itzultzeko eskatu nahi duenak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2017ko urriaren 31 baino lehenago:

a) Kuotaren itzulketa eskatzeko orria (doc, 43 kb), ondo beteta eta sinatuta.

b) Auzolandegian parte hartzea galarazten duen gorabeheraren justifikazio frogagarria aurkeztea, hala badagokio, kasuan kasuko erakunde publikoak emana.

c) Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko orria (pdf, 118 kb), behar bezala beteta eta sinatuta.

d) Auzolandegiak programan izena eman eta ordaindutako kuota itzultzeko eskatzen duen pertsonaren NANaren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren fotokopia.

 

5.– Behin gaztea auzolandegian hasita, ezinbestez jarraitzerik ez duenean kuota itzuli ahalko zaio, betiere ondo justifikatutako kasuetan. Halakoetan, gazteak auzolandegian parte hartzen ez duen egunen kopuruari dagokion proportzioan itzuli ahalko zaio dirua, baina egun-kopuru horrek auzolandegiaren txandak orotara irauten duenaren % 50 izan beharko du gutxienez.

6.– Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak ebazpena emango du kuota itzultzeko eskaera aurkezten den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

7.– Estatuko beste autonomia erkidegoetako auzolandegietako inskripzio-kuotaren itzulketa erkidegoan erkidegoko araudietan xedatutakoaren arabera egingo da.

 

Ir al inicio

Autonomia erkidegoetan kuota itzultzea

Autonomia-erkidego bakoitzak kuota itzultzeko bere arauak ditu. Edonola ere, plazari uko egiteko idazkia nahiz ordaindutako kuotaren itzulketa eskatzeko idazkia eta eskatzen diren agiri guztiak Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia-San Sebastián kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz). Eusko Jaurlaritzak dagokion autonomia-erkidegora bideratuko du eskabide bakoitza.

Erkidego bakoitzaren kuota itzultzeko arrazoiak:

  • Andaluzia, Aragoi, Balearrak, Ceuta, Errioxa, Galizia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Melilla eta Nafarroa: antolatzaileak auzolandegia bertan behera utziz gero.
  • Extremadura: auzolandegia bertan behera utziz gero, partaidearen gaixotasuna edo heriotzagatik edo bigarren mailara arteko odolkide baten heriotza
  • Murtzia: antolatzaileak auzolandegia bertan behera utziz gero, partaidearen gaixotasuna,  bigarren mailara arteko odolkide baten heriotza edo gaixotasuna edo lan kontratua.
  • Valentzia: antolatzaileak auzolandegia bertan behera utziz gero %100,  eta %80a partaidearen gaixotasunaren kasuan, bigarren mailara arteko odolkide baten heriotza edo gaixotasunaren kasuan. 

 

Ir al inicio

Jarduera bertan behera uztea Euskadiko Auzolandegietan

Gazteria Zuzendaritzak, ikuspuntu teknikoaren aldetik edo egokitasunaren aldetik beharrezkoa dela deritzonean, bertan behera utzi ahal izango du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egin beharreko auzolandegi bat, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak horren aldeko ebazpena eman ondoren.

Hori gertatzen denean, bertan behera utzitako auzolandegian inskribaturiko pertsonak beste auzolandegi batera bideratu ahalko dira, baldin horretarako aukera badago eta beti ere haien borondatez. Bestela, inskripzio-kuota itzultzeko eskubidea izango dute. Halere, ordaindutako kuota berreskuratzea dagokien pertsonek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2017ko urriaren 31 baino lehenago. Dokumentazioa aurrez aurre aurkeztu ahal izango da Lakuako Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko Zuzenean zerbitzuko bulegoetan, bai eta erregistro osagarrien bulegoetan ere (bulego horiek zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan), edota 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (39/2015Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

a) Kuotaren itzulketa eskatzeko orria (doc, 43 kb), ondo beteta eta sinatuta.

b) Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko orria (pdf, 118 kb) (auzolandegian izena eman duena), behar bezala beteta eta sinatuta.

c) NANaren edo atzerritarraren identifikazio-zenbakiaren fotokopia.

 

Ir al inicio

Azken aldaketako data: 2017/03/29
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana