Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Auzolandegietan parte hartzeko baldintzak eta agiriak - 2018

Izena emateko baldintzak:

1.- EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2018ko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik.

2.- Erkidegoz kanpoko pertsonek, halaber, bizileku-baimena eduki behar dute.

3.- 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Auzolandegi bakoitzak bere adin-tartea du ezarrita. Euskadiko auzolandegiak 18 -26 urte bitarteko gazteentzat dira.

4.- Nazioarteko auzolandegien kasuan (munduko edozein gaztek parte har dezake halakoetan): ingelesez ondo hitz egitea. Batzuetan, auzolandegiko hizkuntza beste bat izan daiteke, adibidez, frantsesa edo alemana. Atzerrian ere nazioarteko auolandegiak daude, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere.

5.- Umeekin egotea beharrezko duten ekintzak dituzten auzolandegietan lan egiteko, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako agiria aurkeztu beharko da.

6.- Pertsona jakin batzuek ezin dute izenik eman, azken hiru deialdietako batean adjudikazioa lortu arren auzolandegian parte hartu ez dutenak, alegia; baina salbuespen gisa hartuko dira, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan plazari uko egiten ziotela jakinarazi zutenak.

Eusko Jaurlaritzara bidali behar duzun dokumentazioa:

Azolandegian plaza hartu ondoren, honako dokumentazio hau bidali beharko duzu Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzara (Auzolandegiak Programa -  Gazteria eta Kirol Zuzendaritza - Donostia Kalea, 1 - 01010 Gasteiz), behar bezala beteta eta sinatuta:

a) Izena emateko agiria, beteta eta sinatuta.

b) Izena emateko kuotaren ordainagiria.

c) Estakera egiteko momentuan gazte ez emantzipatuak direnen kasuan, guraso-agintea duen pertsonaren baimena (izen-ematea egiteko unean 18 urte baino gutxiago dituzten pertsonentzat soilik)

d) Aniztasun funtzional-ziurtagiria, hala badagokio.

e) AIZ ez daukaten atzerritarren kasuan, pasaportearen kopia.

f) Europar Erkidegokoak ez diren atzerritarren kasuan, bizileku-baimenaren kopia.

g) Adingabekoekin harremanak izatea eskatzen duten ekintzak dituzten auzolandegien kasuan, Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat, delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duena.  

Eskabidea aurkezteak berekin dakar nortasun datuak (NAN, AIZ) eta errolda ziurtagiria zuzenean kontsultatu edo egiaztatu ahal izateko baimentzea. Baimen hori ematen ez bada, NANaren kopia bat aurkeztu beharko da, edo hala badagokio, AIZarena, eta errolda ziurtagiria Auzolandegiak 2018 programaren deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren egindakoa.

Egun natural bateko epea izango duzu, eskatutako dokumentazioa Gazteria Zuzendaritzara bidaltzeko, aukeratu den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Epe horretako azken eguna balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko dela ulertuko da.

Ez baduzu bidalketa ezarritako epean egiten, zure erreserba bertan behera geratuko da, eta ezin izango duzu kuota itzultzea eskatzeko eskubiderik izango, salbu auzolandegia antolatzen duen autonomia-erkidegoak kuota itzultzeko aurreikusten dituen inguruabarren batean bazaude.

Motibazio-eskutitza, atzerriko auzolandegi batzutan eskatzen dena.

Atzerriko auzolandegian motibazio eskutitza eskatzen bada, auzolandegian izena eman ondoren, honako helbidera bidali beharko duzu eskutitza: svi@injuve.es,

Eskutitza bidaltzea onartua izateko baldintza da.

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana