Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Auzolandegien ezaugarriak, kuota eta arauak

Auzolandegien ezaugarriak, kuota eta arauak

1.- Ezaugarriak

Argazkiaren egilea: Nahia Mendiable Larrarte

Iraupena: normalean, hamabost egunekoak izaten dira.

Lanaldia: gutxi gorabehera, astean 20 ordutan lan egiten da, gehienbat goizez. Arratsaldez jarduera soziokulturalak egiten dira inguruneko errealitatearen berri izateko, bai eta aisialdiari eta astialdiari lotutako jarduerak ere, esate baterako, ondare historiko-artistiko aberatsa duten tokietara joatea. Atzerrian, zenbaitetan, ordu gehiago egiten dituzte; batzuetan, baita arratsaldez ere.  

Osaera: 15 eta 20 arteko boluntario, eta, horrez gain, arduradun teknikoa eta zuzendaritzako taldea.

Zuzendaritzako taldea: talde hau auzolandegiko zuzendariak eta gutxienez gazteen elkarte bateko kide diren bi sustatzailek osatuko dute. 

2.- Kuota:

Argazkiaren egilea: Aroa Albareda Martinez

Kuota 110 eurokoa izango da Euskadiko eta atzerriko* Auzolandegietan izena emanez gero. 
Autonomia Erkidegoaren arabera kuota ezberdina izango da:  

  • Ceuta: 72 euro.
  • Andaluzia, Gaztela eta Leon, : 90 euro.
  • Aragoi, Balearrak, Galizia, Extremadura, Kanariak, Kantabria, Galizia, Gaztela-Mantxa, Catalunia, Errioxa, Madril, Melilla, Murtzia, Nafarroa, Valentzia: 110 euro.

* Atzerriko auzolandegi batzuetan aparteko ordainketa bat ezarrita dago (aparteko kuota) eta eskudiruzko ordainketa egin beharko du gazteak auzolandegira iristean.

Estaintzen diren zerbitzuak:

  • Ostatua eta mantenua: ostatua eta mantenua ordaintzeko gastuak auzolandegiak antolatzen dituen erakundeak ordainduko ditu; hala, beraz, boluntarioak ez du ezer ordaindu behar. Aisialdi programa ere barne dago. Atzerrrian, zenbaitetan, aisialdia boluntario taldearen esku gelditzen da.
    Atzerriko auzolandegietan ostatu eta mantenu baldintzak ez dira izaten autonomia erkidegoetakoak bezalakoak. Egokitu egin beharko zara bertako baldintzetara, hau da, agian, etxeetan, kanpin-dendetan edo bestelako egoitzetan egin beharko duzu lo.
  • Asegurua: auzolandegietan parte hartzen duten guztiek aseguru bat izango dute; eta aseguru horrek auzolandegietako jarduerak egin bitartean izan daitezkeen istripuei eta istripu horiek eragindako erantzukizun zibilari egingo die aurre.
    Bestalde, osasun-asistentzia bermatua izateko, auzolandegiko parte-hartzaile bakoitzak bere osasun-txartela eraman beharko du auzolandegira (Osakidetzakoa edo beste antzekoren bat). 
  • Europako osasun txartela  edo Ordezko ziurtagiri behin-behinekoa (Certificado Provisional Sustitutorio delakoa) eraman beharko dute auzolandegia Europako Batasuneko herrialdeetan, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo Suitzan aukeratu duten guztiek. Halere, Eusko Jaurlaritzak, betiere osagarri, bidaiako asistentzia emateko aseguru bana kontratatuko du espainiar estatutik kanpora doazen guztientzat. Kontsultatu nazioarteko bidaiarientzako informazioa osasunaren inguruan.  

Ez dira sartzen:
Bidaia, antolakuntza eta gastuak  gazte bakoitzaren kontura dira. Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak boluntarioak berak ordaindu beharko ditu, bai eta bere kabuz antolatu ere.

3.- Arauak

  • Proiektuan adierazitako orduetan musu-truk lan egitea, astean bost egunetan.
  • Animazio-ekintzetako programazioa garatzen laguntzea eta bertan parte hartzea.
  • Auzolandegiaren antolakuntza orokorrean (garbiketa, sukaldea, eta abar) laguntzea.
  • Auzolandegian parte hartzen duten pertsona guztien ideologiak eta diferentziak errespetatzea.
  • Auzolandegiak irauten duen bitartean, bertatik alde ez egitea.
  • Auzolandegi bakoitzaren barne erregimeneko eta bizikidetasuneko arauak errespetatzea. Arauak, ondoko hauek izango dira beste hainbaten artean: ekintzaren arduradunen aginduak onartzea; ordutegiak betetzea; auzolandegiak iraungo duen bitartean ez dira ibilgailu partikularrak erabiliko; alkohola duen edaririk edo legez kanpoko drogarik ezingo da hartu; auzolandegian lanean ari ez diren pertsonak ez dira onartuko.
  • Parte-hartze aktiboa, doako laguntza, lagunari laguntza eman eta taldeari aberastasuna ekarriko dioten balioak eskaintzea.

Ezarritako arauak ez onartzeak edo ez betetzeak auzolandegitik berehala kanporatua izateko bidea eman dezake.

Hasierara joan

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana