Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 

Aisialdirako heziketa. Maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak)

1.-  Ezagutzen al duzue eskola onik astialdiko begirale izateko prestakuntza jaso dezadan?

Euskadin ofizialki aintzatetsita dauden eskolak Gazteaukera atariaren Aisialdi Heziketa atalean kontsulta ditzakezu.

2. Donostian Astialdiko Begirale izateko ikastaroak non edin ditzakedan jakin nahi dut. 

Haurren eta gazteen astialdiko hezitzaileen prestakuntza eskolak daude hiru lurraldeetan. Goian aipatutako webgunean kontsulta dezakezu zein interesatzen zaizun gehien.

3. Astialdiko begirale izateko ikastaro baten alderdi teorikoa egin nuen aurreko ikasturtean, eta uda honetan praktikak egin nahi nituzke. Esan diezadakezue talde edo konpainiaren baten izena, praktikak egiteko?

Lehenik eta behin, prestakuntza teorikoa eman zizun astialdiko eskolara jo behar duzu. Bertan kudeatu behar dizkizute praktikak. Prestakuntza Euskaditik kanpoko eskola batean jaso bazenuen, eta praktikak Euskadin egin nahi badituzu, hemen dituzu astialdiko federazio-koordinakundeak:

4. Astialdiko begirale izateko ikastaroren bat egin nahi nuke. Ikastaroa aukeratzerakoan, zertan fijatu behar dut? 

Prestakuntza eskola Euskadin edo dagokion autonomia-erkidegoko gazteria-erakundeak aintzatetsita egotea.

5.  Begirale ikastaroa beste autonomia-erkidego batean egiten badut, hemen balidatu behar dut? Non eta nola?

Autonomia-erkidego bakoitzak bere lurraldean ematen diren diplomak ikastaroa arautzen eta ematen ditu, dagokion araudiari jarraiki. Diploma autonomia-erkidego bateko gazteria-erakundeak eman badu, ez dago Euskadin balidatu beharrik, Euskadin jarduteko izaera ofiziala du eta.

 6. Nor da tituluak EAEn ematen dizuena?  

Euskadi Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritza da begirale-diplomak ematen dizuena, Euskadin aintzatetsitako eskola batean prestakuntza gainditu eta gero.

 7.- Maite  naiz eta 2013ko udan udaleku itxietan monitore tituluko praktikak egitea gustatuko litzaidake. Abuztuko lehenengo astean egitea gustatuko litzaidake. 

Lurralde bakoitzean astialdiko hainbat federazio-koordinakunde daude eta haietariko batekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. 

8. Denbora libreko begirale izateko ikastaroetan interesa dut, eta honi buruzko informazioa eskuratu nahiko nuke.

Gazteaukera atariaren Aisialdi Heziketa atalean begiratzea gomendatzen dizugu. Han duzu informazio guztia.

9.  Praktikak eskola bateko gurasoen elkartean egin ditzaket?

Bai, praktikak haur eta gazteen astialdiko heziketa-jarduerekin lotuta badaude eta orientazioa emango dizun eta praktikak egiaztatuko dituen astialdiko zuzendari bat izendatzen bazaizu. Era berean, matrikulatuta zauden eskolarekin aldez aurretik adostu beharko da. 

10. Lankidetzan aritzen naizen eskubaloi-talde batean egin ditzaket praktikak? 

Praktikak ez lirateke haurren eta gazteen astialdiko begiralearenak, kirol-monitorearenak baizik.Hasierara joan

 

 

Azken eguneratzea: 2017/05/15
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana