Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Aisialdiko jardueren komunikazioa

Haur eta gazteen kanpamentuen, udalekuen, udaleku irekien, auzolandegien eta ibilaldien araubidea 170/1985 Dekretuaren arabera arautzen da (1985eko ekainaren 29ko 134. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua).

18 urtetik beherako 6 gazte baino gehiagok parte hartzen duten kanpamentu, oporretako gune, udaleku, kolonia ireki, auzolandegi, martxa ibiltari eta antzekoak, baldin helburua heziketa edo aisialdia bada, familiartekoak ez badira eta jarraiko hiru gau baino luzeagoak badira, administrazioari jakinarazi beharko zaizkio jarduera hasi baino gutxienez 30 eguneko aurrerapenarekin.

Atxikita doan aurretiazko jakinarazpenari honako dokumentazio hau atxiki beharko zaio:

1.- Ostatu hartzeko erabiliko den lursailaren, instalazioaren edo eraikinaren jabearen edo administratzailearen baimena.

  • Horretaz gain, lursaila erabiliz gero, udalaren edo administrazio-batzarraren aldeko txostena jardueraren kokapenaren baldintzei buruz eta lursailaren plano grafikoa kokapenaren ezaugarriak eta bertara heltzeko modua jasota dituena.
  • Ibilaldirik egotekotan, zerrenda bat erantsi behar izango da ostatu-gauetako bakoitzerako datu hauekin: ostatu-gauetako bakoitzeko data, instalazio edo lursailaren izena, helbidea, herria, probintzia (lursaila erabiliz gero, udalaren txostena erantsi), jabea (erantsi baimena, erabiltze-kontratuaren kopia, erreserba edo kasu bakoitzean dagoena).

2.- Dekretuaren 2. artikuluan adierazten diren zuzendari eta begirale titulu edo diplomen fotokopia.

Aipatutako agiriak helbide honetara bidali: gazteria-europa@euskadi.eus

Gainera, jardueraren arduradunak honako agiri hauek eduki beharko ditu: jardueran parte hartuko duten pertsona guztien Gizarte Segurantzaren bidaietarako osasun-txartelak edo antzekoak, Erantzukizun Zibileko Aseguruaren poliza, indarrean, eta adingabekoen gurasoen baimen idatziak.

Eranskinak: Aurretiazko jakinarazpenaren eredua, udalaren edo administrazio batzarraren txostena, lursailaren edo instalazioaren jabearen baimena eta 170/85 Dekretua (docx, 75 kb). 

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana