Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 

Gizarte eta kultura sustatzailea

Baldintzak

  • 21 urte izatea edo ikasturtean zehar betetzea, beti ere, praktikak egin aurretik.
  • Goi-mailako Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo horren baliokidea, edo DBHko ikasketak bukatuak izatea. 25 urtetik gorakoek ez dituzte betekizun horiek bete behar.
  • Boluntariotza-entitate bateko partaide aktiboa izatea.

Prestakuntza teorikoa

  • Teoria arloan 75 ordu bete behar dira gutxienez. Ondorengo gaietan banatuta dago: Euskadiko gizarte, -politika, eskuduntza- eta erakunde-eremuak; suspertze soziokulturala; partehartze, elkargintza eta boluntarioen mugimendua.
  • Teknika eta baliabideen arloa 125 ordutan banatuta dago. Bertan jorratzen diren gaiak hauek dira: soziologia; gizarte-psikologia eta talde-dinamika; entitate baten kudeaketa eta antolaketa; gizartean jarduteko egitasmoak planifikatu, gauzatu, sustatu eta baloratzea; gizarte-garapenerako teknikak.

Prestakuntza praktikoa

  • Urrats hau boluntario gisa egingo da. Urratsa ondorengo moduan antolatuta dago: jarduketarako proiektua gauzatzea; proiektua gauzatzea; praktikak baloratzeko txostena egitea.

Eusko Jaurlaritzak luzatzen du Gizarte eta Kultura Sustatzailea diploma eta ikastaroak ofizialtasunez onartutako zentroetan ematen dira.

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana