Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 

Azken eguneratzea: 2010/09/10

Aisialdirako monitore izan nahi duzu?

Ikasturte honetarako matrikula irekita dago.

Une honetan Euskadin hogei  aisialdi eskola dira haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua emateko gaitasuna dutenak. Beraz, matrikulatu nahi baduzu zuzenean eskola horietako batekin jarri beharko zara harremanetan.

Gogoratu baldintzetako bat 18 urtetik gora izatea edo matrikulazio-urte barruan adin hori betetzea dela. Hala ere, eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.

Ikastaroa atal bitan dago banatuta:Trebakuntza-aldi teorikoa eta praktikoa ematen dira. Ikastaro hauetan, besteak beste, adierazpenak, suspertzea, natura-arloko pedagogia, ingurumen-heziketa, talde-dinamika, aisialdiari buruzko soziologia, pedagogia, psikologia, parte hartzea eta heziketa-jarduera aisialdian bezalako gaiak lantzen dira.

Gazteaukeran gainera, honen inguruko informazio ugari kontsultatu ahal izango duzu:

  • Aisialdirako eskolak
  • Irekita dauden beste ikastaro batzuk

Lan egitea eta gainontzekoei laguntzea atsegin baduzu, orain aukera paregabea duzu eskura. Zeren zain zaude? Ez ezazu aukera hau galdu eta animatu zaitez!

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana