Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Bekak Erasmus plus egitasmorako

Europako  hezkuntzaren,  gazteriaren  eta  kirolaren  arloetako  Erasmus+  egitasmoaren baitan   Europar   Batasuneko   mugikortasunerako laguntza guztiak biltzen dira. Erakunde batzuek, udalek eta beste instituzio  batzuek  programa  hau  babesten  dute,  laguntza  osagarrien  bidez.  Hona hemen horietako batzuk.

Erasmus plus
  • Eusko Jaurlaritzaren Erasmus bekak:
    Eusko  Jaurlaritzak Erasmus ikasleentzako  bekak eskaintzen ditu, baita  nazioarteko unibertsitate-mugikortasuneko eta goi-mailako arte-irakaskuntzetako beste programa batzuetarako bekak ere.
  • Kutxabank Erasmus bekak:
    Kutxabankek   bi   beka-mota   eskaintzen   ditu   atzerrirako: enpresetan  praktikak egitekoak eta Erasmus bekak, prestakuntza Erkidegoko beste herrialdeetan osatzeko aukera ematen dutenak.
  • Confebask bekak:
    3.000 gaztek baino gehiagok gozatu dituzte dagoeneko Confebasken europar bekak. Erasmus+   egitasmoaren   baitako   laguntzak   dira   Lanbide   Heziketako zikloetako ikasleentzat, unibertsitateko ikasleentzat edo unibertsitateko tituludunentzat.
  • UPV/EHUren Erasmus Mundus Bekak:
    Euskal  Herriko  Unibertsitateak  (UPV/EHU)  mugikortasun-bekak  deitzen ditu Backis Erasmus Mundus programaren barruan, gradu, master, doktoretza edo doktoretza-ondoko ikasleentzat. Helmugen artean Armenia, Azerbaijan, Georgia eta Ukrainako unibertsitateak dira.
  • British Council Aptis Erasmus+ Bekak:
    British  Council-ek  hilabeteko  aparteko  laguntza  eskaintzen  du  ingelesez  emandako programa batean dauden Erasmus ikasleentzat.

Ir al inicio

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2016/06/29
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana