Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Aupair, atzerrian diru gutxi gastatuz,hizkuntza bat ikasteko eta hobetzeko aukera.

Zer da 'Au pair' plana?

Egilea: Cams

Au pair plana zera da, familia gonbidatzaile batekin bizitzera joatea eta familia horretako seme-alabak zaintzea, etxeko lan arinak egiten lagunduz. Gehieneko lan-orduak aldatu egiten dira au pair aukeraren arabera eta herrialdearen arabera, baina, oro har, astean 20-40 ordu izaten dira eta astean egun bat, gutxienez, libre izaten da. Trukean, au pairra familia hartzailearekin bizi da, familiako kide bat izango balitz bezala, eta astean diru-kopuru txiki bat jasotzen du. Batzuetan, au pairrak hizkuntza-ikastaroak edo bestelako ikastaroak egiten ditu ordu libretan.

Ez dira nahastu behar au pair direlakoak eta nannyak; azken horiek haurrak hezteko kontratatzen dira baina ez ohi dira familia enplegu-emailearekin bizitzen. Nannyen prestakuntza heziketarekin eta pedagogiarekin loturik egoten da eta ordainsariak, betebeharrak eta eskubideak lan-arloko legediaren araberakoak izaten dira.

Au pair joateko baldintzak:

  • Adina: 18 eta 30 urte bitartean. Salbuespenik izan ahal da goiko mugatik, inguruabarrek hala justifikatuta eta helmugako herrialdeak onartuta.
  • Gizona zein emakumea.
  • Ez dute haien ardurapeko pertsonarik izan behar.
  • Umeak zaintzen ibili izanaren eskarmentua.
  • Beste  herrialde  eta  beste  kultura  batean  bizitzeko  pertsona  zabala,  malgua  eta    prestatua izatea.
  • Helmugako   herrialdeko   hizkuntza   nahiko   jakitea,   behinik   behin   eguneroko elkarrizketa arruntetan moldatzen jakitea.
  • Tokian-tokian bestelako baldintzak ezarri ahal dira. Mesedez, egin kontsulta.

Au pair: ostatua

Egonaldiak irauten duen bitartean ostatua eta pentsio osoa emango dio familiak au pair dabilenari. Bakarkako gela izango du, ondo egokitua, altzari eta guzti, eta leihoduna ondo aireztatzeko. Au pairren ardura izango da gela garbi eta txukun izatea.

Asegurua

Au pair ibiliko denaren ardura da helmuga duen herrian osasun-estaldura izatea, bai eta istripuei, herrialdera bueltatzear eta erantzukizun zibilari dagozkien aseguruak, baldin eta helmugako herriko gizarte-segurantzak edo beste organo batek bermatzen ez baditu. - Egin kontsulta.

Au pair dabilenak gidatzeko ardura izanez gero, familiak aseguruan sartuko du eta horrek eragindako gastua ordaindu.

Poltsikorako dirua

Gutxienik  au  pair  diharduenak  astean  70  euro  jasoko  ditu  (poltsikorako  dirua deritzona) edo hortik gora familiari emandako laguntzaren arabera.
Kopurua agentziak edo harrera-familiak ezarriko dute eta parte hartzaileari aurretiaz jakinaraziko zaio zertan den. Familiak ordainketa astero-astero egingo du, eta berau asteko zein egunetan izango den ondo zehaztuko da.

Poltsikorako diruaren kopuruak alda daitezke herrialdez herrialde:

  • Erresuma Batua: 70-80 libera astero.
  • Alemania: 260 € hilero.
  • Estatu Batuak: 195,75$ astero.

Au pair ibiltzeko beste aukera batzuk

1.- Demi Pair
Lanaldi  erdiko  au  pair  modalitatea  da  hau.  Astean 20 ordutan familiaren umeak jagon eta etxeko lan arinetan lagunduko duzu.
Ez duzu diru-ordainik edo poltsikorako dirurik jasoko. Ostatua eta jana dituzu saritzat 20 orduko laguntza horren truke. Ordu libre gehiago izango duzu hizkuntzak ikasteko edo bestelako ekintzak egiteko.

2.- Au Pair Couple
Au pair bikoteka ibiltzeko aukera  ere bada. Zaila da halakorik lortzea, baina hainbat agentzia saiatzen da: hiri edo herrialde batean bikote bat batera aritzeko aukera ematen du modalitate honek.

Ir al inicio

Nola lan egin 'Au pair' moduan

Bi aukera daude:

  • Zenbait webguneren bitartez familiarekin zuzenean harremanetan jar zaitezke. 
    Horrek hainbat konplikazio eragin ditzake. Izan ere, bitartekorik ez dagoenez, harrerako familiarekin egokitzeko edo bestelako arazorik egonez gero, ez dago inolako laguntzarik.  Bestetik, bitartekaririk gabe, aurreztu egiten da.
  • Au pair zerbitzuak kudeatzen dituen agentzia bat bilatzea. Dena legezkoa dela bermatzeko, agentzia IAPA International Au Pair Association elkartean erregistratuta dagoela egiazta dezakezu; IAPA elkartea 1994. urtean sortu zen au pair lanetan aritzen ziren pertsonak babesteko.
    Agentziek eskaintzen dituzten zerbitzuak aldatu egiten dira, baina, oro har, au pair bakoitzari familia egokia bilatzen diote eta alderantziz, eta izapide burokratikoak ere betetzen dituzte. Eskatzaileak diru-kopuru bat ordaindu behar izaten du eta horren truke, zerbitzu horiek jasotzeko eskubidea izango du.

 

Ir al inicio

Baliabideak Au pair moduan joateko:

 Ezer hautatu aurretik, hobe duzu aukera bat baino gehiago bilatu, aukera horiek alderatu eta ahalik eta informaziorik osoena bildu.

Oharra: Gazteaukerak ezin du gure gain hartu ondoren aipatzen diren enpresen zerbitzuen kalitatearen erantzukizuna. Kontuan izan enpresa batzuek kobratu egiten dutela egindako lanaren truke.

  • Au pair Programarako Espainiako Agentzia  edo (AEPA), Espainian diharduen eta nazioartean onartutako erakunde bakarra da.
    Estatuan Au Pair Programa sustatzea du helburu, eta batutako kide guztiek etika-kode bati eutsi behar diote nahitaez. Aztertu zer kide biltzen dituen eta eskaintzen duten informazioa.
  • Aseproce (Atzerrian Hizkuntza Ikastaroak Sustatzeko Espainiako Elkartea)
    Atzerrian Hizkuntza Ikastaroak Sustatzeko Espainiako elkartea da. Ikasleen eskubideak babesteko sortutako elkartea da, profesionalek, enpresek eta legez ezarrita dauden erakundeek eratua. Ikus ezazu zein au pair programa eskaintzen duten.
  • Transitions Abroad
    Webgune honetan liburu bateko kapitulu baten laburpena aurkituko duzu; hain zuzen ere, erakunde eta agentziek gomendatzen duten ?The Au Pair and Nanny's Guide to Working? liburuaren "Au pair moduan lan egitea Europan" izeneko kapituluaren laburpena. Susan Griffith eta Sharon Legg dira idazleak. Horretaz gain, au pair plana kudeatzen duten Europako hainbat herrialdetako agentzien zerrenda bat ere aurkituko duzu. Webgune oso gomendagarria!
  • IAPA - International Au Pair Association
    Elkarte hau 1994. urtean sortu zen Au Pair lanetan aritzen diren pertsonak babesteko. Au pairrei herrialdeari buruzko informazioa ematen die; au pair zerbitzuen kudeaketarekin loturiko enpresa eta agentziak biltzen ditu eta laguntza praktikoa bermatzen du.
  • Au Pair World
    Au pair moduko enpleguari buruzko datu-base ezagunena da Interneten. Au pairrak eta harrera-familiak doan erregistra daitezke. Erregistratu ostean, zuk nahi duzun au pairrarekin eta familiarekin zuzenean harremanetan jar zaitezke munduko edozein txokotan.
  • Au Pair Box
    Ezin errazagoa! Bete ezazu «eskaintzak» edo «eskaerak» inprimakia eta bidali Internet bidez. Era berean, Txat bat eta foro bat ere baditu, esperientziak elkartrukatzeko.
  • Find Au Pair [EN]
    Mundu osoan komenigarrienak diren au pairrak eta familiak aurkitzeko atari bat. Eztabaida-foroa, bisatuei buruzko informazioa eta ohiko galderak.
  • Planet Au Pair
    Europako kultura bizitzeko aukera bikaina izango duzu harrera-familia baten ingurune seguruarekin. Webgune honetan programak, eskaera-prozedurak eta behar duzun informazio praktiko guztia aurkituko duzu.

Au Pair elkarteak

Alemanian eta Suitzan ‘Au pair’ jarduteko agentzien zerrenda

Holandan «Au pair» gisa lan egiteko agentzien zerrenda
Austrian «Au pair» gisa lan egiteko agentzien zerrenda
Frantzian «Au pair» gisa lan egiteko agentzien zerrenda
Italian «Au pair» gisa lan egiteko agentzien zerrenda
Beste herrialde batzutan «Au pair» gisa lan egiteko agentzien zerrenda

Legeria

Au pair lanari buruzko akordio europarra: 

Ir al inicio

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/09/28
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana