Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Ikasketak Europan. Trukeak eta ikastetxeen arteko elkarlana (prestakuntza eskolan, lanbide heziketa eta unibertsitatean ikasteko)

Prestakuntza eskolan

  • eTwinning European Portal [EN]
    eTwinning atariak eskola-lankidetza sustatzen du ikten bitartez; europako ikastetxeak eta ikasleak elkar daitezen edozein gairi buruzko proiektuetan elkarrekin lan egiteko.

  • Eskola elkartuak aurkitzeko [EN]
    Webgune honetan, ebko eskolekin trukatzeko eskaera indibiduala sar dezakezu.

  • Eurydice [EN]
    Ebko eta europako beste herrialde batzuetako hezkuntza-sistemei buruzko informazioa aurkituko duzu helbide honetan. herrialde bakoitzeko informazioa ingelesez eta dagokion herrialdeko hizkuntzan dago.
  • Kultura arteko ikaskuntzarako europako federazioa [EN]
    Bigarren hezkuntzako ikasleei beste herrialde batean ikastea eta harrerako familia batekin bizitzea ahalbidetzeko programei buruzko informazioa. iraupen laburreko eta luzeko trukeak.

hasierara joan

Lanbide Heziketa

  • Lanbide heziketako europako elkartea [EN]
    Nabigatu orrialde elkarreragilean barrena eta bilatu EVITAk Europa osoan eskaintzen dizkizun prestakuntza-zentroak.
  • Lanbide heziketa online [EN]
    Zure aisialdian lanbide bat ikasi nahi duzu? Direktorio honetan, LHko online ikastaroen eta ziurtagiriak lortzeko programen hainbat hornitzaile aurkituko dituzu, gogoko duzun aukera hautatzeko lagungarri.
  • Euro Apprenticeship [EN]
    Ikasleen mugikortasuna sustatu, inplementatu eta  bultzatzeko europar sarea da.
    Ikaskuntza errazteko mugikortasunari buruzkoak, bekak eskaintzen dituzten enpresen berri edo Europar Batasunean prestakuntza jasotzeko baliabide erabilgarri askoren gainekoak… halakoak eta beste.
  • Youth@EuropeanTrainingVillage [EN]
    Lan-prestakuntza txikiko gazteentzako prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuei, mugikortasunari eta lanbide-prestakuntzari buruzko informazio bila zabiltza? Webgune honek lanbide-prestakuntzari buruzko hainbat txosten, estatistika eta azterlan aurkezten dizkizu.

hasierara joan

Unibertsitatean ikasteko

  • European University Association [EN]
    Europako unibertsitateen elkartea. Europako unibertsitateen elkartearen web-orria, Boloniako prozesuari buruzko hainbat artikulu eta txosten biltzen dituena.
  • Eurydice [EN] - The Education Information Network in Europe.
    Europako hezkuntzari buruzko informazio-sarea.
  • Move on net
    Mundu osoko 6.653 unibertsitate biltzen dituen direktorio zabala eta nazioarteko harremanen bulegoen arteko komunikaziorako tresnak eskaintzen ditu.
  • Diplomaren osagarria [EN]
    EBren webgunea, goi-mailako irakaskuntza-tituluari atxikitako dokumentuari buruzkoa, prestakuntzen (tituluak, diplomak, ziurtagiriak eta abar) onarpen akademikoa eta profesionala errazteko eta nazioarteko «gardentasuna» hobetzeko helburua duena.
  • AEGEE Europa [EN]
    Europako ikasleen diziplina arteko elkarte nagusietako baten webgune honetan askotariko gaiak aurkituko dituzu: kultura-trukea, goi-mailako irakaskuntzako europar dimentsio baten aldeko presio-taldeak, nazioarteko politika, giza eskubideak eta garapen iraunkorra, besteak beste. Udako unibertsitate-programa interesgarri bat ere biltzen du.
  • Cordis [ES]
    Ikerketari eta Garapenari buruzko Komunitateko Informazio Zerbitzua Europako programetan parte hartu nahi duten ikertzaile gazteentzako informazio baliagarria. Informa zaitez europar ikerketa-beketarako diru-laguntzen eta beken inguruan. 
  • Unibertsitateak alderatzeko 
    U-Multirank hainbat alor aztertzen dituen aplikazioa da, erabiltzaileek hezkuntzako goi-mailako erakundeak nazioarteko sailkapen batean sartu ahal dituzte. Aldagaiak dira irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzen transferentzia, nazioarteko orientabidea eta eskualdeko konpromisoa.
  • Uniplaces
    Erreserbatu ikasleentzako ostatua online Portugal, Italia, Erresuma Batua, Austria, Polonia, Herbehereak eta Holandako hiri nagusietan.
  • Studyabroad.Com [EN]
    Atzerriko ikasketa-programak bilatzeko tresna aproposa. Urtearen edo seihileko akademikoaren, udako ikastaroen, hizkuntzen edo gaien arabera bila dezakezu, edo bestela herrialdeetako hasierako orrietara jo dezakezu herrialde bakoitzari buruzko berariazko informazioa aurkitzeko.
  • UNESCO: ikasketak atzerrian [EN]
    Atzerrian egiteko ikasketei buruzko berariazko gunea hezkuntza-sistemak, aintzatespena, ikerketa-bekak eta bestelako informazio baliagarriak. Kontsultatu atzerriko ikasleentzako bigarren mailakoen ondoko ikasketetarako UNESCOren nazioarteko gida eta 129 herrialdetako goi-mailako irakaskuntzako erakundeek eskainitako bekak.
  • Worldstudent.com [EN]
    Beste herrialde batean ikasteko jakin behar duzun guztia. Aukeratu nahi duzun herrialdea, eta informazio orokorra lortuko duzu herrialdeari buruz, hezkuntza-erakundeei buruz, finantziazioari buruz eta gai praktikoei buruz, hala nola ostatua edo osasuna.
  • iAgora: Erasmus programei eta atzerriko ikasketei buruzko informazioa [EN]
    Atzerrira ikastera zoaz eta aholku praktikoen bila zabiltza? Ezagutu ERASMUS edo CEMS esperientziak eta ikasleen nazioarteko trukeetarako beste zenbait ekimen. Bestela, bat egin ikasle komunitatearekin iAgora webgunean.
  • Braintrack unibertsitate aurkibidea [EN]
    170 herrialdetako unibertsitateen, institutu politeknikoen, akademien eta goi-mailako irakaskuntzako bestelako erakundeen helbide elektronikoetarako ataria.

hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2016/10/26
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana