Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan

Hizkuntzak

Hemen hizkuntzak ikasteko informazio baliagarria aurkituko duzu, baita ikastaro, beka eta laguntzei buruzkoa ere. Gainera, hizkuntza ikastea enpleguarekin, praktikekin eta mota guztietako jarduerekin uztartzeaz arduratzen diren agentzien zerrenda kontsulta dezakezu.

   1.- Hizkuntzak nola eta zertarako ikasi (GazteBizHitza)

   3.- Ziurtagiriak eta azterketak: ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portuguesa
Lana eskuratzeko hizkuntzak jakitearen garrantzia funtsezkoa da. Aztertu ondo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua eta hizkuntza bakoitzean proposatutako ziurtagiri baliokideak zeintzuk diren. Erabaki zein den eskuratu nahi duzun maila eta zeinek ziurtatzea nahi duzun.

   5.- Atzerrian hizkuntza ikastaroak antolatzen dituzten agentziak
 Zalantza barik, ikasteko modurik onena beste herrialde batean aritzea da. Atzerrian zure beharretara egokitutako ikastaroak antolatzen dituzten agentzien zerrenda luzea eskaintzen dizugu.

   8.- Ordaindutako lanak, atzerrian hizkuntzak ikasteko eta lan egiteko aukerak
Buruan badarabilzu lanean jardutea zure egonaldia diruz laguntzeko, atzerriko herrialdean lan egiteko aukera duzu. Gaztelania bigarren hizkuntza gisa irakastea lan-aukera interesgarria da eta eskari handia du atzerrian.

   9.- Au pair
Au pair plana zera da, familia gonbidatzaile batekin bizitzera joatea eta familia horretako seme-alabak zaintzea, etxeko lan arinak egiten lagunduz.

 

   10.- Bekak eta praktikak
 Begiratu bekak eta dirulaguntzak eta kontu egin ezarritako epeei.

Nola ikasi

Hizkuntzak ikasteko esperientzia atsegina eta oso esker onekoa izan daiteke. Bakoitzaren premietara eta eskuragarri duen denborara egokitutako metodoa aurkitzea da garrantzizkoena.Aukera bat baino gehiago daude:

  • Ikasi zure erritmoan: hainbat hizkuntza bakarka ikasteko ikastaroak daude,askotariko ikus-entzunezko euskarri eta testu-liburu biltzen dituztenak.
  • Irratia eta telebista: kate askok hizkuntza-ikastaroak eskaintzen dituzte.
  • Internet bidez: gero eta gehiago dira hizkuntza-eskolak eskaintzen dituztenwebguneak, txatak, gizarte-sareak, aplikazioak eta abar, askotan soinu, irudi eta guzti.
  • Irakasle batekin, taldean: ikasle talde baten barruan eskolak jasotzeak baditu alde onbatzuk; besteak beste, ikasleak elkarren artean animatzen dira, eta irakasleak gidatu egiten ditu beren premia zehatzen arabera.
  • Lanean: gero eta enpresa gehiagok onartzen dute hizkuntzak funtsezkoakdirela negozioen arrakasta bermatzeko, eta enpresa handi askok doako edo diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen dituzte.
  • Binaka: binaka ikasteko, jatorrizko bi hiztunek, hizkuntza bakoitzeko banak,komunikatu behar dute elkarren artean, posta elektronikoz, telefonoz eta abar.

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/07/18
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana