Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Erabili Bizikleta!

Euskadin pedalei eragiten

 Euskal Herrian gero eta ekimen gehiagoren bidez bizikletaren erabilera bultzatu nahi da, izan ere, garraiobide, merke, ekologiko eta osasungarria da. Erakunde zein elkarteek, besteak beste, mailegu zerbitzuak, mekanika ikastaroak, ibilaldiak, hitzaldiak zein bizikleta truke azokak antolatzen dituzte. Adina ez da arazo bizikletan ibiltzeko eta ume, gazte zein helduek eguneroko ibilbideak zein aisialdiko irteerak egiteko baliabide aparta dute.

Mailegu zerbitzuak

Hirian barna ibiltzeko, hiru hiriburuetako udalek bizikletak maileguan uzteko zerbitzua eskaintzen dute:

Hiriko txirrindularitza elkarteak

Creative Commons lizentziapekoak dira.
Egilea: Katie Harris

Euskal Herrian ere badu bere presentzia ekimen horrek. Vitoria-Gasteizen eta Bilbon modu horretako ekimenak egiten dira.

  • Bizikleteroak  Gasteizko elkarteak hiriko-txirrindularitzari loturiko informazio lagungarria eskaintzen du.
  • Kalapie Donostiako elkarteak urteak daramatza txirrindularitzari buruzko ekimenak burutzen, besteak beste, bigarren eskuko bizikleten merkatua, bizikleta irteerak, eta ekintza informatiboak gauzatzen dituzte.
  • Bilboko Biziz bizi elkartearen helburua bizikletaren erabilera bultzatzea da, garraiobide moduan zein aisialdirako tresna moduan.

Ibilbideak

Bizikletan ibiltzeko milaka ibilbide ezberdin daude. Zure erritmoan pedalei ematen diezun bitartean, leku berriak ezagutuko dituzu horrela. Txango asko egin ditzakezu bai Euskal Herrian eta baita bere mugetatik kanpo ere. Guk zenbait web gune bildu dizkizugu zuk gehien atsegin duzun ibilbidea aukeratu dezazun.

Bizikleta bidaien webguneak

Creative Commons lizentziapekoak dira.
Egilea: Bruce McAdam.

Bizikleta hartu eta munduan zehar kilometroak egiteari ekin zioten Eneko eta Miyukik 3 urtez. Bikote honen abenturak "Acercando el mundo" atarian ikus daitezke.

Bilbotik irtenda 3 unibertsitari gaztek  munduari bira ematea erabaki zuten 18 hilabetetan, Biziklautak proiektua da horren erakusle.

Bakarka bidaiatzen dutenen kasuan, emakume honek bere kaxa eman dio itzulia munduari eta beste emakume batzurentzat inspirazio iturri  izan nahi du.

Hasierara joan

Bizikleta ibilbideak munduan zehar

Europako Txirrindularien Federazioak kudeatutako EuroVelo sarea txirrindularientzako ibilbide luzeko 14 bide antolatu ditu Europan barrena.

Estatu Batuetan bizikletaz ibiltzeko asmoekin bazabiltza Adventure Cycling Elkarteak bizkletaz egiteko hainbat ibilbide eta informazio eskaintzen ditu.

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/05/22
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana