Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Mugikortasun plana eta eskubideak Europar Batasunean

Zure mugikortasun-plana

Argazkiaren egilea: Teresa Robison
Lizentzia:CC BY-NC-ND 2.0

Mugikortasuna norberaren erabaki bat da, prestakuntza-maila ertain-altua eskatzen duena eta hizkuntza-maila altua. Argi daukazu?

Hala bada, zure mugikortasun-esperientzia urratsez urrats planifikatzea gomendatzen dizugu, ezustekorik izan ez dezazun. Horretarako, 8 urratseko plan bat prestatu dizugu:

1. Zein da buruan duzun mugikortasun-esperientziaren asmoa?

Joateko erabakia hartu aurretik, galdera batzuei erantzun behar diezu: argi daukazu?, erabaki pertsonala da, zeurea?

Hala bada, zein da zure asmoa: bidaiatzea, mundua ezagutzea, atzerrira betiko joatea, prestakuntza jasotzea edo, besterik gabe, bizirautea? Bestetik, noiz eta nora joan nahi duzu? Kasuan kasuko herrialdeko hizkuntza kontuan hartu behar duzu, eta noiz joan nahi duzun jakin, egonaldian ahalik eta gehien aurreztu nahiko bazenu.

2. Lan-merkatua

Ba al dakizu joan nahi duzun herrialdeak zure zerbitzuak behar dituen? Ba al dakizu zure lanbidea edo prestakuntza baliagarriak diren herrialde horretan arazorik gabe jarduteko? Badakizu zeintzuk diren sektore ekonomikorik pisutsuenak? Ba al dakizu zein izapide exijituko dizuten lan-merkatu horretan sartzeko?

Horretarako. Enplegua atalean aurkituko dituzun Euresen, SEPEren edo Kanpo Ministerioaren webguneak kontsultatu ahal izango dituzu.

3. Marka pertsonala

Beste herrialde batean lan egin edo ikasi nahi baduzu, zure marka pertsonala prestatu behar duzu, hau da, zure burua saldu eta ikusgarri bilakatu. Zure CVa prestatu behar duzu, bai eta zoazen herrialdean eskatzen duten dokumentazioa ere.

Gizarte-sareak egokitu itzazu eta are komunikatzeko modua ere (mugikorra, tablet-a eta abar). Prestatu, era berean, Skype edo Google kontu bat ere, Hangoutsen erabili ahal izateko, bai lana hemendik bilatzeko, bai kanpoan zaudenean komunikatu ahal izateko.

4. Presta ezazu zure burua

Argi dago: bazoaz. Baina behar bezain ondo moldatzen zara herrialde horretako hizkuntzan? Bertako kultura ezagutzen duzu? Exijitutako ezagutza tekniko guztiak dituzu?

Jar zaitez abian. Egizu hizkuntza-mailaren azterketa bat, zer behar duzun egiaztatzeko. Informa zaitez bidaiari buruz, kulturari buruz eta han aurkituko duzunari buruz, eta presta ezazu behar den guztia, zure ikasketak baliozkotzeko edo homologatzeko, zerbait falta baduzu, sasoiz prestatzeko moduan egon zaitezen.

Aholku bat: begira itzazu zoazen lekuko lan-eskaintzak. Horrela, zein baldintza eskatzen dituzten ikusi ahal izango duzu, eta betetzen dituzuna ala ez konprobatu ahal izango duzu.

5. Kontuak egin

Badakizu zenbat diru behar duzun? Kalkulatu behar duzu alokairuan egoteko fidantza eskatuko dizuten, ibilgailu beharko duzun edo garraio-bonoak eta zein den kostua eta zenbat denbora emango duzun kontratua izan arte. Hori guztiori kontuan hartuta, zure burua planifikatu beharko duzu, 3 hiletik 6 hilera diru-sarrerarik gabe egon ahal izateko.

6. Laguntzarik behar?

Euskal Herriko eta Espainiako herritarren komunitatea nahiko handia da dagoeneko hainbat hiritan. Dagoeneko komunitateak osatzen ari dira Londresen, Berlinen, Vienan edo Pragan. Komenigarria izango zaizu horiek zure kontaktu-sarean txertatzea. Spaniards edo Erasmus foroak oso baliagarriak izango zaizkizu informazioa eta laguntza eskuratzeko. Atzerrian laguntza jasotzeko komunitateei buruzko informazio
gehiago helbide hauetan: CEXT.es   edo Kanpoan den Euskal Komunitatea.

7. Zer behar duzu?

<p">Funtsezko zein gauza eramango dituzu? Nolako klima izango duzu? Zer eros dezakezu han eta, hortaz, ez da beharrezkoa hara eramatea? Non hartuko duzu ostatu? Elektrotresnak edukiko dituzu? Autoa eramango duzu?

8. Ihes egiteko plana

Azken puntua, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, itzulera planifikatzea da.

Gogora ekarri zerk bultzatu zintuen alde egitera eta zergatik itzuli nahi duzun. Ondo gogoan izan itzulerako hegazkin-txartela erosteko beste euro gorde behar dituzula.

Hasierara joan

Zure eskubideak Europar Batasunean


Europar Batasunari eta langileen zirkulazio askeari esker, eskubide hauek dituzu: 

  • EBko edozein herrialdetan prestakuntza jasotzeko;
  • lan-eskaintzei erantzun eta lekuz aldatzeko;
  • enplegua eskuratzeko eta berdintasunezko tratua jasotzeko;
  • lanbideari dagokionez, titulazioa aintzatetsita izateko.
  • beste estatu kide batean bizi izateko, lanpostu batean jarduteko;
  • lanean egondako herrialdean geratzeko.

Eskubide hauek guztiek aldi baterako mugak edo baldintzak dituzte, eta ezagutu behar dituzu. EBko beste herrialde batean ari bazara bizitzen eta lanean, garrantzizkoa da honako alderdi hauen berri izatea:

  • Zure prestazioak
    (gaixotasunagatik, amatasunagatik edo aitatasunagatik, pentsioak, lan-istripuengatik, laneko gaixotasunengatik, heriotzagatik, langabeziagatik, erretiro aurreratuagatik, kargupeko senideengatik eta abarrengatik).
  • Zergak non ordaindu behar dituzun.
    Horretarako, Tu Europa ataria kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana