Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Argitalpen-data: 2016/05/18

Europan ikastea - Bekak eta praktikak Europako eta nazioarteko erakundeetan

Praktikak europar erakundeetan

Europako Erakundeak
Argazkiaren egilea: Doommeer

Europar Batasuna eta Europar Batasuneko instituzioak nazioarteko praktika-iturri nagusietako batzuk dira, Europako ikasleentzat, bereziki. EBko garrantzizko ia organo guztiek ikasleentzako praktika-programak antolatzen dituzte, udan edo urteko beste sasoi batzuetan.

  • Betekizunak
    Parte hartzeko, Europar Batasuneko Estatu kide bateko nazionala izan behar duzu. Oro  har,  Europako  instituzioetako  bekek  unibertsitate-lizentziadunak  edo  lehen ikasketa-zikloa amaitu duten goi-mailako hezkuntzako ikasleak dituzte jomugan.
    Hizkuntzak  jakitea  ere  eskatu  ohi  zaie  praktiketarako  hautagaiei:  gutxienez,  ama-hizkuntzaz  gain,  Europar  Batasuneko laneko hizkuntzetatik (alemana, ingelesa eta frantsesa) batez ondo jakitea eskatzen zaie, B2 maila normalean.
  • Ordainsaria
    Ordaindutako  zein  ordaindu  gabeko  praktikak  daude;  erkidegoko  erakunde  edo instituzioaren mendean egongo da era batekoa edo bestekoa izatea.
  • Argitalpena
    5  hilean  behin  argitaratzen  dira,  normalean. Udazkenean  eta  udaberrian deialdi bana  egiten  da  normalean  eta,  horregatik,  hobe  duzu  aldi  horietan  instituzioetako praktika-orriak kontsultatzea.
  • Praktiken iraupena
    Erakunde  edo  instituzioaren  araberakoa  da  betiere,  baina batez  bestekoa  bost hilabete  da.
  • Sarrien eskatutako profilak
    Zuzenbidean, ekonomia-zientzietan, itzulpengintza eta interpretazioan, kazetaritzan eta ingeniaritzetan  lizentziadunak.
  • Hautaketa-prozesua
    Erakundearen  araberakoa  da,  baina  oro  har Europass  CV   bat  betetzeko  eta  epe jakin baten barnean bidaltzeko eskatuko dizute, hautaketa izan arteko adierazitako lanbide-esperientziaren, prestakuntzaren eta merituen kopia ziurtatuak jasota.

Instituzioak

Europako Erakundeak
  • 1.- Europako Parlamentua [ES]
    Europako Parlamentuak praktikaldi ugari eskaintzen ditu: ordainduak eta ordaindu gabeak, desgaituentzat, interpreteentzat, itzultzaileentzat eta abar.
  • 2.- Europar Batasuneko Kontseilua [ES]
    Praktikak Europar Batasuneko Kontseiluan. Zalantzarik baduzu, jar zaitez haiekin harremanetan honako helbide honetan: stages@consilium.europa.eu
  • 3.- Lanbide praktikak Europako Batzordean:
    Europako  erakundeen  funtzionamendua  eta  Europako  politika  anitzen  helburu orokorrak   ezagutu   nahi   dituzten   graduatu   berri   direnentzako   praktikaldiak.
    Hautagaitzak urte osoan zehar aurkez daitezke; eskuarki, bi denboraldi daude urtean: martxotik uztailera eta aurritik otsailera.
  • 4.- Europar Batasuneko Justizia Auzitegia [ES]
    Europako Erkidegoen Justizia Auzitegiak plaza kopuru mugatu bat eskaintzen du urtero, gehienez bost hilabetean ordaindutako praktikak egiteko.
  • 5.- Europako Kontu Auzitegia [ES]
    Europako Kontu Auzitegiak bi praktikaldi antolatzen ditu zenbait lanbide-profiletarako. Ordaindutako praktikaldiek (1120 euro hilean) bost hilabeteko iraupena dute. Eta ordaindu gabeko praktikaldiak era badaude.
  • 6.- Europako Arartekoa [ES]
    Europako Arartekoak praktikak eskaintzen ditu urtean bi aldiz, abokatu-profiletarako bereziki. Praktikek 4 hilabetetik 11 hilabetera bitarteko iraupena dute, eta Estrasburgon edo Bruselan egiten dira. Irailaren 1ean eta urtarrilaren 1ean hasten dira.
  • 7.- Europako Inbertsio Funtsa [EN]
    Praktika horiek hautatutako pertsonaren prestakuntzarako garrantzitsua den proiektu bati  lotuta  daude.  Gehienez  ere  5  hilabete  irauten  dute,  eta
    Europako Inbertsio Funtsak Luxenburgon duen egoitzan egiten dira.
  • 8.- Europako Banku Zentrala [EN]
    Praktikei buruzko informazioa ikusteko, hautatu job opportunities menu nagusian.
  • 9.- Berrikuntza eta garapenerako Europako bankua [EN]
    Praktikak egiten ari diren langileentzako lanpostuak iragartzen dituzte enplegu-eskaintzen datu-basean, baina CVa bidaltzeko eta lanpostu bat ad hoc bilatzeko aukera ere eskaintzen dute.
  • 10.- Europako ekonomia eta gizarte lantaldea
    Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeak bi praktikaldi antolatzen ditu urtean, otsailaren 16an eta irailaren 16an, 5na hilabeteko iraupenarekin.
  • 11.- Eskualdeetako lantaldea
    Praktikak bi alditan banatzen dira: otsailaren 16tik uztailaren 15era bitarte, eta irailaren 16tik otsailaren 15era bitarte.
  • 12.- Hizkuntza modernoen europako zentroa [EN] [FR]
    Hizkuntza Modernoen Europako Zentroaren lan-metodologia ezagutaraztea da praktika horien helburu nagusia, baita Hizkuntza Modernoen Europako Zentroaren lan-arlo guztiei lotutako proiektuak biltzen dituzten jarduerak garatzea ere. Praktikak Grazen (Austria) egiten dira, hain zuzen ere Hizkuntza Modernoen Europako Zentroaren egoitzan. Graduondoko prestakuntza-maila duten eleaniztunentzako praktikak dira, eta 3 hilabetetik 6 hilabetera bitarteko iraupena dute.
  • 13.- Europako inbertsio bankua [EN]
    Lanbide-esperientziako urtebete baino gutxiago duten unibertsitate-lizentziadunentzako praktikak eskhttp://www.becas.com/beca-Becas-de-Investigacion-convocadas-por-el-Instituto-Universitario-Europeo-de-Florencia_339.htmlaintzen ditu. Askotariko profilak aukeratzen dituzte.
  • 14.- Estrasburgoko giza eskubideen europako auzitegia. [EN]
    Praktikaldiak antolatzen dira urtean bi bider. 8 aste eta 5 hilabete bitarteko iraupena dute.
  • 15.- Europako espazio agentzia [EN]
    Graduatuentzako programa, urtebeteko lanbide-praktikaldia eskaintzen duena Europako Espazio Agentziaren mendeko zentroetako batean: ESTEC the European Space and Technology Center Herbeheretan, ESOC the European Space Operations Center Alemanian, ESRIN, ESA Center Italian, edo ESA HN Parisen, kultura anitzeko giro batean.
Europako Erakundeak
  • 16.- Robert Schumann bekak
    Ordaindutako praktikak unibertsitateetako edo maila baliokideko zentroetako tituludunei erreserbatzen zaizkie, ikasketa-garaian ikasitakoa osatzeko eta Europar Batasuneko eta bereziki Europako Parlamentuko jarduerarekin ohitzeko aukera izan dezaten. Ordaindutako praktikaldiak honako hauek dira: Robert Schuman bekak, aukera orokorra; eta Robert Schuman bekak, kazetaritza-arlokoak.
  • 17.- Brujasko europa ikastetxea [EN] [FR]
    Brujasko Europa ikastetxeak deitutako graduondoko ikasketak egiteko bekak.
  • 18.- Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko bekak
    Florentziako Europako Unibertsitate Institutuak deitutako ikerketa-bekak
  • 19.- Patenteen Europako Bulegoa [EN] [FR] [DE]
    Praktikak eskaintzen dituzte patenteen alorreko profesionalentzat eta zuzenbideko, nazioarteko harremanetako, europar gaietako, ekonomiako eta komunikazioko graduatuentzat.
  • 20.- Europako Eskualdeen Batzarra [EN] [FR]
    Bekak eskaintzen ditu hainbat arlotan, 3 eta 6 hilabete bitartekoak.
  • 21.- CEDEFOP European Centre for the Development of Vocational Training
    Bekak eskaintzen ditu hainbat arlotan, 9 hilabetekoak (urriaren 1etik ekainaren amaierara bitartekoak).
  • 22.- Marie Curie bekak
    EBko VII. Esparru Programaren bekek ikertzaile indibidualen edo ikerketarako erakunde eta zentroen finantziazioa dute jomugan.
  • 23.- Europol bekak
    Urtero  Europolek  praktikak  egiteko  hainbat  proiektu  egituratzen  du,  agentziaren gaineko jardueretan trebatzeko, aurretik ikasitakoak eta eskuratutako trebetasunak
    lantzeko, Eupoolen misioa zabaltze aldera.
  • 24.- Europako Kontseiluaren bekak [EN] [FR]
    Gazte graduatuentzako praktikek zortzi astetik bost hilabeterako iraupena dute, eta ez daude ordainduta. Urtero bi saiotan antolatzen dira praktikaldi ofizialak (martxo
    eta irailetik aurrera).

Hasierara joan

Praktikak nazioarteko erakundeetan

1.-Garapena eta lankidetza

2.- Segurtasuna

3.- Ekonomia eta finantzak

4.- Zuzenbidea

  • WIPO. Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundea, Geneva
  • LANE. Lanaren Nazioarteko Erakundea, Geneva
  • MMA. Munduko Merkataritza Antolakundea, Geneva
  • UNCITRAL. Nazioarteko Merkataritza Zuzenbideari buruzko NBEren Batzordea, Viena
  • UNCHR. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioa, Geneva
  • OHCHR. Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioa, Geneva
  • UNODC. Drogaren eta Delituaren aurkako Bulegoa, Viena
  • ICJ. Hagako Nazioarteko Auzitegia, Haga
  • ICC-CPI. Nazioarteko Zigor Gortea, Haga
  • GGNB. Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordea, Geneva

5.- Energia

  • CTBTO. Proba Nuklearrak Guztiz Debekatzeko Itunaren Erakundearen Prestakuntza Batzordea, Viena
  • EANAren praktikak (Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia)
  • CERN. Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua, Geneva
  • ESLA. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundea, Viena

6.- Zientziak eta teknologia

7.- Garraioa

  • IATA. Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartea, Montréal
  • IMO. Nazioarteko Itsas Erakundea, Londres
  • EUROCONTROL. Aire Nabigazioaren Segurtasunerako Europar Erakundea

8.- Telekomunikazioak eta aeronautika

  • ITU. Telekomunikazioen Nazioarteko Batasuna, Geneva
  • ESA. Europako Espazio Agentzia, Paris
  • ESO. Astronomia Ikerketaren Europar Erakundea, Munich

9.- Giza zientziak: hezkuntza eta kultura


10.- Hirigintza / Habitata eta ingurumena

  • HABITAT. Nazio Batuen Giza Kokapenen Zentroa, Nairobi
  • UNESCO. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea, Paris
  • UNPDren praktiken programa: Nazio Batuen Garapenaren aldeko Programa
  • FIDAren praktika-programa (Nekazaritzaren garapenerako Nazioarteko, FIDAr,- IFAD)
  • PNUMA. Nazio Batuen Erakundeko Ingurugiroko programa, Nairobi.
  • SCDB. Nazio Batuen Biodibertsitateari buruzko Konbentzioaren Idazkaritza. 
  • UNFCCC. Nazio Batuen Aldaketa Klimatikoari buruzko Konbentzioa.

11.- Psikologia, soziologia, gizarte-lana

12.- Emakumea eta berdintasuna

 

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana