Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Harremanetan jartzea eta maiz egiten diren galderak (FAQ delakoak) - Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa.

Harremanetan jartzea:

Gurekin harremanetan jarri baino lehen, irakurri ondorengo galderak.

Mezua bidali  gazteria-lankidetza@euskadi.eus helbidera edo Zuzenean Zerbitzuko 012 telefonora deitu.

Maiz egiten diren galderak

Argazkiren egilea:
Idoia Garmendia

1.- Zer baldintza bete behar ditut Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartu ahal izateko?
Irakurri bete beharreko baldintzak

2. 2019ko abenduaren 31n 22 urte beteko ditut, izena eman dezaket programan?

Bai, 1989 eta 1997 artean jaiotakoek (bi urte horiek barne), urteko edozein hilabete eta egunetan jaiotakoek, izena eman dezakete.

3.- Baina bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpo izanik, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako izena eman al dezaket?
Programan izena emateko, Agindua EHAAn argitaratu aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatua izatea edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoa betez.
Horrek esan nahi du, Espainiako estatutik kanpo bizi behar duzula, baina Espainian bizi izan zineneko azken erroldatzea Euskadin izan zenuela.
Espainiako estatutik kanpo eduki behar duzu bizilekua, zure euskal izaera politikoa baliatuz Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako izena eman ahal izateko.


4.- Zer konpromiso bete behar dute programan parte hartzeko hautatutako gazteek?
Ikakurri konpromisoak


5.- Non eta nola eman dezaket izena programan parte hartzeko?
Internetez egin dezakezu izena emateko eskaera. Gazteaukera webgunean, Lankidetza arloko Euskadiko Gazteak Lankidetzan atalean. Izena emateko epea zabaltzen den egunean, formulario elektronikoa aktibatuko da webaren atal horretan.
Formularioa bete (nortasun-datuak, prestakuntza eta esperientziari buruzkoak…), konpromisoak onartu eta eskabidea bidali Internetez.
Inprimatu izena emateko eskabidearen egiaztagiria (PDFa): bi kopia dira, bata zuk gordetzeko eta bestea, aurrehautatzen baldin bazaituztete, gero Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eskatzen dizunean aurkezteko.

6.- Formulario elektronikoa Internetez bidalita, izena emanda geratzen naiz?
Bai.

7.- Eta ez al dut inolako dokumenturik (nortasun-agiririk edo) aurkeztu beharrik? Eta ez al dut nire ikasketen edo dudan esperientziaren egiaztagiririk aurkeztu beharrik?
Izena emateko epearen barruan jasotzen ditugun eskabide guztien artetik, aurrehautaketa bat egingo du hautaketa-batzordeak. Horretarako, kontuan hartuko ditu: batetik gazteen prestakuntza, esperientzia…; eta, bestetik, gobernuz kanpoko erakundeek eskatutako perfilen ezaugarriak. Gero, azken hautaketa egingo da.

Aurrehautatutako gazteek bakarrik aurkeztu beharko dituzte honako agiri hauek:

  • Izena emateko eskabidearen egiaztagiria (izena Internetez emandakoan inprimatu behar den PDFa), sinatuta.
  • Bi argazki.
  • Izena ematerakoan adierazi dituzun meritu guztien egiaztagiriak eta frogagiriak.
  • Eskabidea aurkezteak dakar NANa eta errolda-agiria kontsultatzeko edo egiaztatzeko baimena. Baimen hori eman ezean, NANa eta errolda-agiria aurkeztu beharko dira.

8.- Aurrehautatuko banindute, non, noiz eta nola aurkeztu beharko nituzke agiriok?
Aurrehautatzen baldin bazaituzte, Gazteria Zuzendaritza zurekin zuzenean harremanetan jarriko da eta jakinaraziko dizute non, noiz eta nola aurkeztu behar dituzun agiriak.

9.- Agiri horiek aurkeztu ezean, zer gertatzen da?
Eskatutako agiri guztiak adierazitako epean aurkezten ez badituzu, zure izena emateko eskabidea baliogabetu egingo da.

10.- Eta nola jakingo dut aurrehautatu nautela?
Gazteaukera webean argitaratuko dira programan aurrehautatutako gazteen izen-abizenak. Gainera, Gazteria Zuzendaritza zuzenean zurekin harremanetan jarriko da eta  jakinaraziko dizute aurrehautatu zaituztela.

11.- Nork egiten du gazteen hautaketa?
Horretarako eratutako Hautaketa Batzordeak. Honako hauek osatzen dute batzordea:

  • Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako 10 ordezkarik gehienez, 
  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatutako pertsona batek,
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzako bi kidek eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako beste kide batek,
  • Euskadiko GGKEren Koordinakundeak proposatutako pertsona batek.

12.- Nola egiten da hautaketa?
a) Lehendabizi, aurrehautaketa: batetik, GGKEek egindako boluntario-eskaerak; eta, bestetik, gazteen eskabideetan adierazitako prestakuntza eta esperientzia aintzat hartuta.

b) Azken hautaketa: Irakurri hautaketa prozesuaren bigarren fasea edo azken hautaketa.

Hortik aterako dira programan parte hartzeko hautatutako gazteak: 100 gehienez ere. 50 gazte erreserban geratzen dira, hautatutako gazteen artean izan daitezkeen bajak bete ahal izateko.

Argazkiaren egilea:
Imanol Berrueco

13.- Zer alderdi balioesten dira aurrehautaketa eta azken hautaketa egiterakoan?
Aurrehautaketa egiteko:

a) Aurten martxan diren lankidetza jardueretarako egokienak izan daitezkeen titulazio akademikoak, lanbide ezagutzak eta bestelako ikasketak.

b) Garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten prestakuntza.

c) Garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bateko borondatezko kide izatea.

d) Gazte-elkarte batekoa zein helburu soziala duen beste erakunderen bateko borondatezko kide izatea.

Azken hautaketa egiteko:

a) Lehen fasean aurrehautatutako pertsonen egokitasuna, burututako dinamiken emaitza aintzat harturik.

b) Lehen fasean aurrehautatutako pertsonen ezaugarriak zenbateraino diren egokiak garapenarako gobernuz kanpoko erakundeek deialdi honetarako aurkeztu dituzten lankidetza ekintzetarako. Aintzat hartuko da ekintza horietan integratzeko duten astia ere.

14.- Boluntarioa beti aukeratzen al da egin dituen ikasketekin zuzen-zuzenean loturiko lana egiteko?
Ahal dela, daukan prestakuntzarekin eta esperientziarekin loturiko lana egiteko aukeratzen da gaztea, betiere garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek egindako boluntario-eskaerak kontuan izanda.

Halere, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa ez da lankidetza maila profesionalean eskaintzeko programa; sentsibilizazio-programa da, eta gazteei lankidetza mundura hurbildu eta lankidetza esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera ematea du helburu.

Horregatik, profil profesionala bezain inportanteak edo, zenbaitetan, inportanteagoak izan daitezke pertsonaren izaerari dagozkion ezaugarriak, gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak. Horiek guztiak hartzen dira aintzat hautaketa egiterakoan. Eta kasu batzuetan, gaztearen prestakuntzaren alderdi orokorrak aprobetxatu ahalko dira, zeregin zabalagoa eta gaztearen profil profesionala baino baxuagoa ez oso teknikoa eskatzen duten proiektuetarako.

15.- Nola jakingo dut, azkenik, programan parte hartzeko hautatu nautela?
Gazteaukera webean argitaratuko dira programan parte hartzeko hautatutako gazteen izen-abizenak. Gainera, Gazteria Zuzendaritza zuzenean zurekin harremanetan jarrita jakinaraziko dizute hautatu egin zaituztela.

16.- Behin hautatua izan ondoren, zer egin behar da?

Irakurri hautaketa prozesuaren hirugarren fasea: informazio eta orientazio aldia.

17.- Zein dira, laburtuta, programan izena emateko eta hautaketa-prozeduran kontuan hartu beharreko data nagusiak?
Irakurri egutegia

18.- Zer herrialdetan izaten dira Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako lankidetza-proiektuak?
Gehienak Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan izaten dira, baina Afrikan eta Asian ere izaten dira, betiere garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek aurkezten dituzten eskaeren arabera. Baina ez dira jakinarazten hautaketa-prozesuaren amaiera arte.


19.- Gazteok aldez aurretik eska dezakegu zer herrialdetara eta zer motatako proiektura joan nahi dugun?
Ez. Aurretik ez da proiektuen ez eta herrialdeen zerrenda ezagutzera ematen. Behin hautaketa-prozesua amaitutakoan jakinarazten zaio hautatutako gazte bakoitzari zein herrialdetarako eta zer proiektutarako aukeratu duten. Ordurarte ez.

20.- Zenbat denboraz lan egin behar du gazteak egokitu zaion proiektuan?
Esperientziak hiru hilabete irauten du. Normalean, uztailaren hasierako egunetan irteten dira hautatutako gazteak Euskaditik eta urriaren hasiera aldera itzultzen dira berriro ere Euskadira. Bitarte horretan guztian, egokitu zaion proiektuan eta herrian aritu behar du.

21.- Izaten al da egonaldiaren azken egunetan-edo herrialdea ezagutzeko turismo-bidaiarik egiteko aukerarik?
Ez. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa lankidetza-munduko esperientziak ezagutzera emateko programa da; ez da turismo-programa.


22.- Zer gastu dauzkate ordainduta programan parte hartzeko hautatutako gazteek?

  • Bidaia-gastuak, bisa-gastuak (baleude) eta asegurua (erantzunkizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntza asegurua) EJk ordaintzen ditu.
  • Hiru hilabetez beharko dituen ostatua eta janaria GGKEak eskainiko dizkio.

23.- Zer gastu ordaindu beharko ditu gazteak?

  • Herrialdetik irtetzeagatik kobratu ohi dituzten tasak.
  • Txertoak; halere, badira txerto batzuk Osakidetzak osasun-zentroetan doan jartzen dituenak.

24.- Txertoak gazte bakoitzak jarri behar ditu bere kontura?
Bai. Horretarako, txanda eskatu beharko du Sanidad Exteriorren (ikus informazio praktikoa). Halere, Osakidetzak doan jartzen dituen txertoak eskatzeko, aurrez Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatu duela egiaztatzen duen agiria emango dio gazte bakoitzari, eta egiaztagiri hori aurkeztuta, doan jarri ahalko dizkiote hainbat txerto.

25.- Barriako egonaldietako gastuak gazteak ordaindu behar al ditu?
Ostatua eta janaria Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu.
Bidaia Eusko Jaurlaritzak jarritako autobusetan eginez gero, gazteak ez du ezer ordaindu beharrik. Baina bidaia nork bere autoan eginez gero, bidaia-gastu horiek gaztearen kontura izango dira.

26.- Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duen aseguruak zer estaldura ditu?
Polizak aurre egiten die erantzunkizun zibilari, istripuei aurre eta bidaiako laguntza aseguruari.

Hasierara joan

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana