Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga
Txertaketa zerbitzua laguntza humanitarioa eskaintzen duten Gipuzkoako gazteentzat


Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzak txertaketa zerbitzu berezia eskaintzen die laguntza humanitarioa eskaintzen duten elkarteekin endemia handidun herrialdeetara doazen gazteei.

Lankidetza proiektuetan parte hartzen duten gipuzkoarrak Atzerriko Osasun Zerbitzura joan behar dute (Lasala Plaza, 2-5. Donostia. Tel.: 943 989340), gutxienez bidaia hasi baino hilabete eta erdi arinago. Bertan esango diete zeintzuk diren hartu behar dituzten aurrezaintzako neurriak, joango diren herrialdearen araberakoak.

Aholkatzen zaizkien txertoetatik, Osasun Zuzendariordetzak eskura dituenak eta osasun zentroetara banatzen dituenak dohainik emango zaizkie, hau da, txertoen egutegian sartzen direnak eta pertsona hauek arrisku talde bezala beharko luketenak.

A edota B hepatitisaren aurkakoak eta baita jakinaraziko dizkieten egutegikoak ere jasotzeko (tetanos-difteria, polio, C meningitisa, elgorria-errubeola-parotiditis) beraien osasun zentroan txertoa hartzeko zita eskatu behar dute atzerrian laguntza humanitarioa eskaintzen duten gazteek.

Osakidetzak Gipuzkoan dituen lehen mailako arretako osasun zentro guztietan ematen da hepatitisaren aurkako txertoa, Donostiakoan izan ezik. Han, txerto hau emateko zerbitzua Groseko anbulatorioan dago zentralizatuta. Beraz, Donostian bizi direnak anbulatorio horretara joan beharko dute.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzatik gogoratu dute kontuan eduki behar dela 1981. urteaz geroztik jaiotakoak hepatitis B birusaren aurkako txertoa jasota dutela ikastetxeetan eta ez dela gomendatzen oroitzapen-dosirik hartzea.

Endemia handidun herrialdeetara doazen gipuzkoarrei zuzendutako txertaketa zerbitzu berezi honi buruz informazio gehiago jaso nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu dezakezue: 943 022755.

 

Azken eguneratzea: 2006/08/16
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana