Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

'Euskadiko Gazteak Lankidetzan' bideoaren transkripzioa

Euskadiko Gazteak Lankidetzan bideoa ikusi

(neska bat sukaldean sartzen da eta armairutik gauzak ateratzen hasten da. Kafea prestatzen du. Ondorengoa dio)
Ba izan behar zara pertsona bat izan behar duzula gogoa lehenengo ikusteko beste errealitate bat, eta horreri moldatu ahal izatea. Eduki behar duzu burua nahiko zabalik.

(neska bera bizikletan doa. Izenburua agertzen da: “Euskadiko gazteak lankidetzan. Juventud vasca cooperante”. Lankidetza programan aritu diren gazteek ateratako argazkiak agertzen dira pantailan. Oso azkar pasatzen dira.)
(mutil bat hondartzan paseatzen agertzen da. Programan parte hartu duten gazteen irudiak agertzen dira, banaka. Irudi horiek programan ateratako argazkiekin nahasten dira).

(mutila paseatzen agertzen da. Ondorengoa dio)
Bueltatu eta maleta desegiten nengoela, eta bertan egon naiz bizitzen bi prakekin eta bi jertserekin, eta bueltatu eta gauzak pilatu armairuan eta zenbatu nituen. Eta hamabi praka ezberdin ditut! Eta nik esaten dut: zergaitik? Zergaitik dut nik horrenbeste eta beste horiek horren gutxi?).

(progaman ateratako argazkiak agertzen da pantailan. Ondoren mutila itsasoari begira agertzen da)
(programan parte hartu duten gazteak bilduta daude, hitz egiten. Bideoaren hasieran agertzen zen neskaren hitzak jasotzen dira)
Denok esan dugu gauza bera, balorazioa egin dugunean Bilbon asteburu honetan eta denok esan dugu berdina. Azkenean zuri aportatzen dizuna asko dela.

(neska liburutegian dago, liburu bat aukeratzen. Hitz egiten hasten da eta hitz egiten duen bitartean bere esperientziako argazkiak agertzen dira pantailan. Ondorengoa dio)
Zuk ematen duzu baina baita ere jasotzen duzu. Bizipen bat azkenean zure eguneroko bizitzan, gero etorkizun baterako pilo bat lagunduko dizuna. Hasiera batean beldurrez hartu nuen. Jende guztiak esaten dizu: India gogorra da. Ba ni heldu nintzen hara, Bishrail zeukan izena eta zen herrixka txiki-txiki bat eta ni eskolan, eskolan egon nintzen. Klaseak ematen eta baita ere administrazio lanak egiten. Niretzat oso oso polita zena Indian zen zeruaren kolorea ere bai. Zeukan kolore larrosa modukoa eta arratsaldetan izaten zen oso oso polita.

(Indiako argazkiak ikusten dira pantailan. Ilunabarrak agertzen dira. Mutila hitz egiten hasten da)
Eskuzabaltasun keinu asko ikusi ditugu bai eta zentzu batean mirestea, nolako bihotz oneko jendea dagoen eta zentzu batean baita ere esatea, jo nik ere pertsona hobea izan nahi dut.

(programan parte hartu duten gazteak agertzen dira eta beraien hitzak bata bestearen ondotik jasotzen dira. Azpitituluetan jasota daude)
Hara joateak ikuspegia zabaldu dit. Niretzat aberasgarria da, asebete egiten zaitu.
Behin lekura moldatu zarenean, bueltan etorri behar duzu.

Komun bakarra genuen 12 lagunentzako, eta hala ere pozik zaude. Horrelako gauzak asko apreziatzen dira.
Dituzten beharrizan materialak ez dira gureak bezalakoak gu hemen beste modu batean bizi garelako.
Norbere buruarekin gustura bizi zaitezke.
Beste gauza batzuk baloratzen dituzte, batez ere lurra. Horrekin dena dute, jatekoa dute eta bizitzeko adina.
Komunitateetan bizi den jendeak zer nolako bizi baldintzak dituzten ikusirik barre gehiago edo gutxiago egin dezakete baina ez dut egoera hori modu idilikoan ikusten.
Haitiri buruz iristen zaigun informazioak ez dauka han ikusi dudanaren antzik.
Euren kultura beste modu batean baloratzen ikasi dut.

(Gobernuz Kanpoko Erakunde bateko kide bat agertzen da pantailan. Bere hitzak traskribituta agertzen da. Hitz egiten duen bitartean gazteen irudi orokorrak agertzen dira bilduta)
Euskadiko Gazteak Landidetzan programak Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta euskal gizartea sentsibilizatzen egoten laguntzen du. Luxuzko programa da GKE-entzat. Aukera ematen du 100 gaztek urtero hegoaldean egiten dugun lana ezagutzeko. Han egoten diren hiru hilabeteetan nahikoa denbora dute ikusteko, sentitzeko eta arazoak zeintzuk diren ulertzeko eta zeintzuk diren hemendik dauzkagun aukerak eurekin batera arazoen konponbidean parte hartzeko.

(hasierako mutila hitz egiten agertzen da eta ordenagailuarekin lanean ari da)
Begiratu genuen Interneten, baldintzak eta zeuden, betetzen genituela ikusi eta gogoratzen dut inprimatu genuela eskaera orri bat eta gero bidali genuen hara, gure curriculumarekin eta... lehenengo asteburuan aukeraketa egiten dute eta bigarrenean gehiago da lekua ikusita prestakuntza apur bat.

(neska kalean paseatzen agertzen da eta ondorengoa dio)
Denok daukagu zeozer egiteko. Komentatu zuten adibidez, egon zela tipo bat elektrizista zena ez? Eta herri guztia egon zen berarekin baina pozik! Ipini zuen argia leku guztietan eta denak super pozik.

(argazkiak agertzen diren bitartean mutilak hitz egiten du)
Ematen du lizentziatuak behar dugula denok izan, gradudunak eta unibertsitateko jendea gehien bat sartzen dela horretara baina gero gobernuz kanpoko erakundeekin hitz eginda haiei eskatzen dizkieten profilak erabat ezberdinak dira. Bai igeltseroak, sukaldariak, elektrizistak. Eta askotan arazoak dituzten profil horiek topatzeko hemengo jendea ez delako aurkezten eta orduan horiek hutsik gelditzen dira.

(mutila berriz ere paseatzen agertzen da. Hitz egiten jarraitzen du)
Ordaintzen dizute bai bidaia haraino, asegurua, ordaintzen dizute baita ere manutentzioaren zati bat, bertakoekin harremanetan jarri gintuzten. Oso aukera paregabea da klaro, horrek badauka bere erantzunkizuna bai? Ez nago oporretan, konprometituta egongo naiz, adi eta ahal dudan guztia hautemango dut gero bueltatzen naizenean konpartitu ahal izateko.

Jende ezberdin asko ezagutu dut eta nolabait nire bihotzaren parte bat ere orain peruanoa da zentzu batean bai.
(ekimenean parte hartu duten gazteen irudiak agertzen dira. Testu hau agertzen da pantailan: “20 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Para jóvenes entre 20 y 30 años”. Lurraldeen izenak jasotzen dira Amerika, Afrika eta Asia. Eta ondorengo testua: “Bidean aurrera, Caminando hacia adelante”. Argazkiak bideoan erabiltzen uzteagatik eskerrak ere ematen dira)

(Gazteaukeraren logoa agertzen da, sare sozialen ikurrekin, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren logoekin batera) 

Azken eguneratzea: 2012/06/01
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana