Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
  4.  
  5. Ikerketak eta argitalpenak
  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa
 

Ikerketak eta argitalpenak

Aurrera begira

Izenburua: Aurrera Begira 2018. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak (pdf, 539 kb) (leiho berri batean irekitzen da)  (Formatu elektronikoan baino ez)Aurrera begira txostenaren portada

Aurkezpen urtea: 2019

Laburpena: Ikerketa hau Gazteen Euskal Behatokiak burutzen du urtero 2013tik helburu bikoitzarekin: alde batetik, Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina jakitea eta, bestetik, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak ezagutzea. Horretarako Euskadiko gazteriaren lagin adierazgarri bati inkesta bat egiten zaio telefonoz. Lagina 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek osatzen dute. Ikerketaren emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira. Adierazle horiek lan egoera eta emantzipazio-egoera aztertzen dute batez ere eta haien bilakaera oso positiboa izan da, oro har. 


Izenburua: Aurrera Begira 2017. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak (pdf, 1 Mb) (Formatu elektronikoan baino ez)Aurrera begira txostenaren portada

Aurkezpen urtea: 2018

Laburpena:Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea. Ikerketaren emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira. Adierazle horiek lan egoera eta emantzipazio-egoera aztertzen dute batez ere.  


 

Izenburua: Aurrera Begira 2016. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak (pdf, 2 Mb) (Formatu elektronikoan baino ez)Aurrera begira txostenaren portada

Aurkezpen urtea: 2017

Laburpena: Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea. Emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira: lehen hiru adierazleek gaur egungo egoeraren balorazioa aztertzen dute ikuspuntu ezberdinetatik: norberarena eta taldearena; jarraian lan aurreikuspenei buruzko lau adierazle aztertu dira; hurrengo adierazlea, emantzipazioaren ingurukoa da eta azkenik, etorkizunarekiko aurreikuspenei buruzko bi adierazle aztertu dira. 


Izenburua: Aurrera Begira 2015. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak (pdf, 475 kb) (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2016

Laburpena: Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da. Hirugarren edizio honetan ere, hamar adierazleren bidez, Euskadiko gazteek oraina nola antzematen duten jakitea eta, epe laburrean, beraien etorkizunerako aurreikuspenak zeintzuk diren ezagutzea da ikerketaren helburu nagusia. Adierazle horien artean daude, besteak beste:egungo egoeraren balorazioa, lana aurkitzea aurreikustea, derrigorrez emigratu beharra aurreikustea edo gazteen gaitasunekiko konfiantza indizea. 


Izenburua: Aurrera Begira 2014. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak (pdf, 2 Mb) (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2015

Laburpena: Aurrera Begira ikerketak Euskadiko gazteek beren egoerari eta etorkizunarekiko aurreikuspenei buruz egindako balorazioak biltzen ditu 10 adierazletan.

Ikerketa hau 2013an sortu zen eta honen bidez gazteen egoera ebaluatzeko eta jarraitzeko tresna erraza eta sintetikoa eskaini nahi zaie bai herritarrei bai gazteriaren arloan erantzukizun politiko edota teknikoak dituzten guztiei.  


Izenburua: Aurrera begira 2013. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak (pdf, 4,4 Mb) (Formatu elektronikoan baino ez)

Aurkezpen urtea: 2014

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak eta Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azterlana da Aurrera begira, Euskadiko gazteek etorkizuna epe labur eta ertainean nola ikusten duten jakitea da bere helburu nagusia. Inkesta bateko emaitzetan oinarrituta, hamar adierazle prestatu dira, gazteek orainaz duten balorazioaren eta etorkizunera begira dituzten aurreikuspenen sintesi gisa. 

[igo]

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana