Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
  4.  
  5. Ikerketak eta argitalpenak
  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa
 

Ikerketak eta argitalpenak

Beste argitalpen batzuk...


IzenburuaEuropa Helmuga gida 2017 (pdf, 2 Mb)Europa Helmuga Gida 2017

Argitalpen urtea: 2017

Laburpena: Europa Helmuga Gidak laguntza emango dizu bidaia prestatzeko, hizkuntzak ikasteko, lana bilatzeko beste herrialdeetan, beka bat eskatzeko, gazteen arteko trukeak egiteko, titulazio bat konbalidatzeko edo europar curriculuma prestatzeko.

Gida hori egiteko, nazioarteko mugikortasunean aditua den pertsona baten laguntza izan du aurten ere Gazteen Euskal Behatokiak: Antonio Jesús Rodríguez Martínez jauna, zeinek 424 erreferentzia berri sartu baititu edizio honetan. Horiek kontatuta, web orriei loturiko 2.674 esteka osatu eta ordenatu ditugu gida honetan, aukera guztiak zure esku jartzeko asmoz

(Formatu elektronikoan baino ez)

[igo]


Izenburua: Euskadiko gazteak 7 iruditan (pdf, 2 Mb) (Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2015

Laburpena: 15 eta 29 urte bitarteko gazteen inguruko azken datuak eskaintzen dira eta horretarako zazpi arlotan banatu dira ondoko galderei erantzuteko nahian: zenbat gazte bizi diren Euskadin, zein prestakuntza maila duten, zelakoa den beraien jarduera nagusia, nola emantzipatzen diren, nolakoa den bere osasuna, nola bizi duten aisialdia eta zelako balio eta jarrerak dituzten.

[igo]


Izenburua: Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2011 (pdf, 4,6 Mb)

Argitalpen urtea: 2011

Laburpena: Azterlanak oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2010-2011ko Gabonei eta 2011ko Aste Santuari eta udari dagozkio. 

(Formatu elektronikoan baino ez) 

[igo]


Izenburua: 'Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute?(pdf, 532 Kb)

Argitalpen urtea: 2011

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak 2007-2008 ikasturtean deitu zuen gazte-gaiei buruzko ikerketa-bekaren babesean egindako ikerketa zabalago baten emaitza da Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute? argitalpena, Naroa Argoitia Iñurritak gauzatua.

[igo]

 


Izenburua: Euskadiko Gazte Informazio Zerbitzuaren Erakundearen Irudiaren Eskuliburua (pdf, 6 Mb)

Argitalpen urtea: 2010

Laburpena: Erakunde Irudiaren Eskuliburua Gazte Informazioak bere mezuak zabaltzeko darabiltzan euskarri eta bide guztietan erakundearen ikusizko nortasuna aplikatzeko arauen erreferentzia da. Horrenbestez, ezinbesteko tresna da bertan definitzen diren erakunde nortasun elementuak aplikatzeko garaian.

[igo]


Izenburua: Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2010 (pdf, 2,65 Mb)

Argitalpen urtea: 2010

Laburpena: Azterlanak oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2009-2010eko Gabonei eta 2010eko Aste Santuari eta udari dagozkio Gazteen Euskal Behatokiak 2009ko abenduan burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu. 

(Formatu elektronikoan baino ez) 

[igo]


Izenburua:Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa (pdf, 546 kb)

Argitalpen urtea: 2009

Laburpena: Agiri honek Gazteen Euskal Behatokiak 2009ko abenduan burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu. 

 

 

[igo]


 

Izenburua: Identitatearen eta politikaren kultura berri baterantz - Euskal gazteen joerak - (pdf, 862 Kb)

Argitalpen urtea: 2006

Laburpena: Liburu honetan aurkezten den panoramika soziologikoak Euskadiko gaur egungo gazteriarengan gertatzen ari diren eraldaketak ulertzeko aukera ematen digu. Horretarako, askotariko esparruetan sakondu dute ikertzaileek: tradizionalak batzuk ?gizarte-mugimenduak, kasu? eta sortu berriak besteak ?hainbat proiektu kulturalen inguruan sortutako gizarteratze-moduak?. Izan ere, koadrilak, ondareak, musikak, esperimentazio teknologikoak eta merkataritza guneek interes enpiriko eta teoriko handia dute gazteen gizarteratze-moduak aztertzerakoan, bai eta identitatea eta politika bezalako funtsezko kategoriak pairatzen ari diren definizio berrien nondik-norakoak ulertzerakoan ere.

[igo]


Izenburua: Gazteen aukerak etxebizitza eskuratzeko (pdf, 1,375 Kb)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Argitalpen honek Europar Batasuneko zazpi administraziotan aurki daitezkeen etxebizitza-parkeak eta etxebizitza-politikak aztertzen ditu. Liburuak, era berean, Euskadiko eta beste Autonomi Erkidegoetako gazteek etxebizitza lortzeko duten ahalmena ere hizpide du, hala nola etxebizitza eskuratzeak gazteen emantzipazioan duen eragina ere.

[igo]


Izenburua: Gazte ekipamenduen definizio eta sailkapenerako proposamena (pdf, 110 Kb)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Dokumentu honek gazte ekipamenduen definizio eta sailkapenerako proposamena jasotzen du. Proposamena horretarako berariaz sortutako Erakunde Arteko Batzorde Teknikoak prestatu eta adostu du.

 [igo]

 

 


Izenburua: Euskal gazte lankideen bizi-ibilbideak (pdf, 1.536 Kb)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Azterlan honen helburua lankideen bilakaera ezagutzea da, lankidetzarekin lehen kontaktua duten momentutik hasita. Era berean, argitalpen honetan Euskal Gazte Lankidetza programak euskal gazteak zer heinetan sentiberatzen dituen ere aztertzen da. 

[igo]


Izenburua: EAEko Gazte Elkartegintzaren Liburu Zuria 2003 pdf, 1 Mb)

Argitalpen urtea: 2003

Laburpena: Txosten hau bi ataletan banaturik dago: "EAEko Gazte-elkartegintzaren Liburu Zuria" eta "EAEko gazte-elkartegintzari buruzko analisia". Lehen atalean Euskadiko elkarteen mundua aztertu ondoren atera diren ondorio nagusiak biltzen dira. Era berean, gazte-politikek elkarteen esparruan jarraitu beharko lituzketen gomendioak azaltzen dira. Bigarren atalean ondorio eta gomendio horiek eragin dituzten elementu deskriptibo eta analitiko guztiak zehazten dira.

[igo]

 


Izenburua: Gaztetxoak eta aisialdia - Etorkizuna Aurreikusten 2001-2002 (pdf, 1.499 kb)

(Formatu elektronikoan baino ez) 

[igo]

 

 


Izenburua: La Juventud de la CAPV y las instituciones (pdf, 675 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2000

Laburpena: Ikerlan honetan gazteen kezka nagusienak aztertzen dira, bai eta Administrazioak gazteriaren aurrean duen zeregina ere.

[igo]


Eska ditzakezu ikerketa soziologiko hauek eta dohainik bidaliko dizkizugu

 [argitalpenetara itzuli]

Azken aldaketako data: 2017/06/12
 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana