Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
  4.  
  5. Ikerketak eta argitalpenak
  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa
 

Ikerketak eta argitalpenak

Gazteak bilduma

Ikerlan soziologiko monografikoak dira, gazteen bizitzako garrantzizko alderdiak sakonki aztertu nahi dituztenak. Ikerketa kualitatibo nahiz kuantitatiboetan oinarritzen dira, bai Gazteen Euskal Behatokiak, bai berariaz kontratatutako kanpoko egileek eginak.


Izenburua: Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017 (pdf, 2 Mb) (leiho berri batean irekitzen da)Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017

Argitalpen urtea: 2019

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak bere azken argitalpena aurkeztu du: “Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017”. Liburu hau Gazteak izena duen bildumaren 15garrena da. Bilduma honetan Euskadiko gazteen egoera aztertzen da hainbat ikuspuntutik.

Ikerketaren oinarria 16 eta 34 urte bitarteko ia 2000 gazteri egindako inkestak izan dira. Txosten honetan 16-34 urteko ia 2.000 gazteren erantzunak aztertu dira, hainbat gai aintzat hartuta: emantzipatzeko eragozpenak, etxebizitza eskuratzeko nahiago dituzten ereduak, alokatzea edo erostea nahiago izateko arrazoiak, familiaren etxea uzteko egin behar dituzten ahalegin ekonomikoak, bizikidetza ereduak, etxebizitza babestuak eskuratzeko aukerak, eta abar.

[igo]


IzenburuaGazteak eta enplegua Euskadin 2017 (pdf, 1 Mb) (leiho berri batean irekitzen da) Gazteak eta enplegua Euskadin 2017

Argitalpen urtea: 2019

Laburpena: Liburu hau Gazteak izena duen bildumaren 14garrena da. Bilduma honetan Euskadiko gazteen egoera aztertzen saiatzen diren hainbat ikerketa aurki daitezke. Oraingo honek enplegua du ardatz.

‘Gazteak eta enplegua Euskadin 2017’ etxez etxe egindako inkesta batean oinarritzen den ikerketa da. Inkesta horretan 16 eta 34 urte bitarteko ia 2000 gazte elkarrizketatu dira. Ikerketan enpleguari buruzko hainbat arlo aztertu dira: gazteen lan-eskarmentua, nola hasten diren gazteak lan-munduan, zelako lan-baldintzak dituzten beraien lanetan, hau da, kontratu mota, lanaldi mota, soldata eta abar, zenbatek lan egiten duten norberaren kontura edo besteren kontura, zein sektoretan egiten duten lan, publikoan edo pribatuan… Baina ez da langileen egoera bakarrik analizatu, ikasten edo langabezian dauden gazteek dituzten egoerak eta lan-aurreikuspenak ere aztertu dira.

[igo]


Izenburua: Euskadiko gazteak 2016 (pdf, 3 Mb)Portada Euskadiko gazteak 2016

Argitalpen urtea: 2018

Laburpena: Ikerketa hau lau urtean behin egiten du Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazte elkarrizketatu dira beraien etxeetan. Txostenean hainbat gairi buruz gazteek emandako iritziak eta jarrerak jaso dira; hauexek dira gai horiek: familia-, prestakuntza- eta okupazio-egoera; egoera pertsonalaren eta sozialaren balorazioa; jarrera politikoak eta partaidetza; balio eta jarrera sozialak; internet eta sare sozialak; aisia, kirola, kultura eta euskara; emakume eta gizonen arteko desberdintasunak eta osasuna eta sexualitatea.

[igo]


IzenburuaGazteen emantzipazioa Euskadin 2015 (pdf, 1 Mb)

Argitalpen urtea: 2017

Laburpena: 'Gazteen emantzipazioa Euskadin 2015' liburuarekin Gazteen Euskal Behatokiak aztertzen du zelako baldintzetan emantzipatzen diren gazteak eta zein zailtasunei egin behar diete aurre.

Azterketaren oinarria 16-29 urteko gazteek gai horren inguruko inkesta espezifiko bati emandako erantzunak dira. Galdera berdinak egin zaizkie 30-34 urteko taldekoei, aztertzeko nola aldatzen den, edo ez, pertsona gazteen bizitegi-egoera adinean aurrera egin ahala. Guztira, Euskadin bizi diren 16-34 urteko ia 2.000 pertsona gaztek hartu dute parte, borondate onez.

[igo]


IzenburuaGazteak eta enplegua Euskadin 2015 (pdf, 2 Mb)

Argitalpen urtea: 2016

Laburpena: “Gazteak eta enplegua Euskadin 2015” azterlana ia-ia 2.000 gaztek erantzun duten etxez etxeko inkesta batean oinarritzen da. Inkestak honako hauek aztertzen ditu: gazteen lan arloko esperientzia, lana eskuratzeko aukera, enpleguaren ezaugarriak kontratuaren eta lanaldiaren motari dagokienez, soldata, norbere konturako lanaren eta besteren konturako lanaren ehunekoa, sektorea, publikoa edo pribatua, eta horrez gain, langabezian daudenen egoera eta enplegua aurkitzeko dituzten aurreikuspenak.

[igo]


Izenburua: Krisialdia eta gazteen emantzipazioa Europan. Azterketa bat ongizate-estatuaren ereduetatik (pdf, 2 Mb)

Argitalpen urtea: 2015

Laburpena: Ikerketaren bidez, Gazteen Euskal Behatokiak, batetik, krisiak Europako gazteen emantzipazio-prozesuetan izan duen eragina azaldu du; eta, bestetik, enplegu- eta etxebizitza-politiken arteko lotura aztertu du, baita Europako herrialde ezberdinetako gazteen bizileku-autonomia ere.

[igo]


Izenburua: Euskadiko gazteak 2012

Argitalpen urtea: 2014

Laburpena: Ikerketa hau lau urtean behin egiten du Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazte elkarrizketatu dira beraien etxeetan. Txostenean hainbat gairi buruz gazteek emandako iritziak eta jarrerak jaso dira; hauexek dira gai horiek: familia, zeregin nagusia, prestakuntza, euskararen ezagutza eta erabilera, jarrera eta iritzi politikoak, parte-hartze soziala, aisialdia eta denbora librea, sinesmen erlijiosoak, hainbat balioen aurreko jarrera, osasuna eta sexualitatea. 

[igo]


Izenburua: 'Genero- desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan' (pdf, 1,3 Mb)

Argitalpen urtea: 2013

Laburpena: Genero-desberdintasuna eta sexismoa gizarte-sareetan lana aurkeztu du Gazteen Euskal Behatokiak, nerabeek EAEn gizarte-sareei ematen dieten erabilerari buruzko ikerketa kualitatiboa.  

[igo]


Izenburua: 'Prekarietatea eta Euskadiko gazteak. Bizitza normala garatzeko gizarte-baldintzak eta estrategia biografikoak' (pdf, 1,4 Mb)

Argitalpen urtea: 2012

Laburpena: Euskal Herriko Unibertsitateko Identitate Kolektiboen Ikertegiak (IKI) burutu du ikerketa. Azterlanaren egile Benjamín Tejerinak, Beatriz Caviak, Elsa Santamaríak eta Diego Carbajok honako helburu hauek lortu nahi zituzten obra honen bitartez: batetik, prekarietatea aztertzea, Euskadiko gazteengan, enpleguaren, familiaren, gizarte-harremanen eta gizartearen eta politikaren arloko parte-hartzean egunerokoa dena; eta, bestetik, gazteek prekarietatea kudeatzeko erabiltzen dituzten estrategia anitzak erakustea. 

[igo]


Izenburua: M15M Bilbon: M15Mren Bilboko mobilizazioen inguruko gizarte-dinamiken azterketa (pdf, 6 Mb)

Argitalpen urtea: 2012

Laburpena: Argitalpen honetan mobilizazio horien jatorria, bertan parte hartzen duten lagunen profila, dituzten motibazioak eta oinarri izan dituen antolaketa-mekanismoak azaltzen dira. Gainera, mobilizazioen xedeak argitzea du helburu, bai eta xede horiek lortzeko eragina izan duten kanpoko nahiz barneko faktoreak aztertzea ere. Alderdi horiek argituta, erakundeetatik kanpo politika egiteko azaleratzen ari diren moduei buruzko gako interesgarri batzuk agerian geratzen dira. 

[igo]


 Izenburua: Euskadiko gazteak 2008 (pdf, 3 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: "Gazteak" bilduma izeneko hirugarren ikerlan honek Euskadiko gazteek bizitzaren hainbat alderdiri dagokionez bizi duten egoera eta dituzten jarrera eta iritziak deskribatzen ditu: lan-munduarekiko harremana, familiaren esparrua, aisialdia, erlijiozaletasuna, sexualitatea, euskara, egoera pertsonalari eta orokorrari ematen dioten balorazioa eta dituzten jarrera politiko eta sozialak. 

[igo]


 Izenburua: Emancipación y precariedad en la juventud vasca: entre la anomia funcional y el cambio cultural (pdf, 1,28 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: "Gazteak" bilduma izeneko bigarren ikerlan honen helburua Euskadiko gazteen emantzipazio prozesua ezagutzea da. Horretarako, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartu dira, prozesu hori zertan datzan, gazteek emantzipazioa lortzeko bidean dituzten zailtasun eta oztopoak zein diren eta oztopo horiek saihesteko darabiltzaten estrategiak ezagutzeko.

[igo]


Izenburua: Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz (pdf, 1,69 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: Argitalpen honek "Gazteak" izeneko bildumari hasiera emango dio.  Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz azterlanaren xedea Euskadiko gazteek osasunari dagokionez duten pertzepzioa ezagutzea izan da. Azterlana ez da, inondik inora, gazteen osasunaren ebaluazio edo balorazioa. Gazteek osasunari buruz duten irudikapenera hurbiltzeko saiakera bat baino ez da; irudikapen horretatik abiatuta, kontsumo-azturei eta gazteek beren buruei ematen dizkieten zainketei eskaintzen zaien tokia ezagutu nahi da.

[igo]


Eska ditzakezu ikerketa soziologiko hauek eta dohainik bidaliko dizkizugu

[argitalpenetara itzuli]

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana