Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
  4.  
  5. Ikerketak eta argitalpenak
  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa
 

Ikerketak eta argitalpenak

Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak

Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketa kuantitatiboetan (inkesta telefonikoak, nagusiki) oinarritutako argitalpen monografikoak dira. Bildumaren xede nagusia gaurkotasuneko gaiei buruz zenbakizko datuak ematea da, azterketaren xede diren kolektiboka banaturik.


Izenburua: Kontsumo arduratsuaren ohituren bilakaera EAEko gazteen artean 2010-2013  (pdf, 6 Mb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Laburpena: Ikerketaren helburua gazteen kontsumo-ohiturak aztertzea da, batik bat nola kontsumitzen den galderari erantzunda, zer kontsumitzen den ala zenbat kontsumitzen den alde batera utzita.

Azterlan honek 2010ean burututakoa errepikatu du Euskadiko gazteen kontsumo ohituren bilakaera aztertu ahal izateko.

[igo]


Izenburua: Gazteak eta parte-hartze soziala Euskadin (pdf, 11 Mb) 

(Formatu elektronikoan baino ez)

Laburpena: Ikerketa honek gizartean parte hartzeko hiru modu aztertzen ditu: elkartegintza, boluntariotza eta hainbat ekintza sozialetan parte-hartzea. Amaitzeko parte-hartze sozialaren indizea osatu da. Azterlanaren oinarria gazteei telefonoz egindako inkesta izan da eta lana burutzeko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren laguntza izan du.

[igo]


Izenburua: Enpresagintza gaztea Euskadin 2013 (pdf, 6 Mb)

Argitalpen urtea: 2013

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiaren “Enpresagintza gaztea Euskadin 2013” argitalpen berriak Euskadiko enpresagintzaren egoeraren azterketa zehatza egiten du eta fenomeno horrek azken hiru urteetan izan duen bilakaerari ere so egiten dio. Honela, Euskadiko gazteek eta enpresagintzak duten harremana argitzen ahalegintzen da. 

 

[igo]


Izenburua: Gazteen lonjak eta lokalak (pdf, 4 Mb)

Argitalpen urtea: 2013

Laburpena:Euskadiko Gazteen Joerak bildumaren zazpigarren aleak Gazteen lonjak eta lokalak EAEn ikerketa jasotzen du, Gazteen Euskal Behatokiko lantaldeak gauzatua.

Txosteneko datuek aditzera ematen dutenez, behintzat, gure artean luzaroan geratuko da fenomeno hau, eta, hain zuzen ere, errealitate hori ezagutzen lagundu nahi du Gazteen Euskal Behatokiak ikerketa honen bitartez.

[igo]


Izenburua: Kontsumo arduratsua EAEko gazteen artean (pdf, 2,5 Mb)

Argitalpen urtea: 2013

Laburpena: Gazteak eta kontsumo arduratsua ikerketaren helburua gazteen kontsumo-azturak aztertzea da, batik bat nola kontsumitzen den galderari erantzunda, zer kontsumitzen den ala zenbat kontsumitzen den alde batera utzita.

Asmoa zera da: jakitea zein heinetan jabetzen diren gazteak edozein produktu edo zerbitzu kontsumitzeak dituen inplikazioak norberarentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat.

[igo]


Izenburua: EAEko gazteen sinesmenak eta erlijiozaletasuna (pdf, 2 Mb)

Argitalpen urtea: 2013

Laburpena: Azterlan horrek erakusten duenez, 20 puntu baino gehiago jaitsi da azken 10 urteetan Euskadin beren burua katolikotzat jotzen duten gazteen kopurua.  

[igo]


Izenburua: Enpresagintza EAE-ko gazteen artean (pdf, 2 Mb)

Argitalpen urtea: 2012

Laburpena: Txosten honekin hiru helburu lortu nahi izan dira ikerketa honi esker:
- batetik, gazteen artean zenbat ekintzaile dagoen jakitea eta euren esperientziari buruz egiten duten balorazioa ezagutzea; bestetik, gazteek enpresagintzarekiko duten jarrera orokorra zein den aztertzea eta ekintzaileei buruz egiten duten balorazioa zein den jakitea; eta, azkenik, ekintzaile gaztearen soslaia aztertzea, bai eta enpresagintzarako eskura dauden baliabideak baloratzea ere. 

[igo]


Izenburua: Herritarren parte hartzeari eta Europar Batasunari buruzko EAEko gazteen iritziak (pdf, 3 Mb)

Argitalpen urtea: 2011

Laburpena: Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bildumaren hirugarren zenbaki honekin Euskadiko gazteen joerak eta jarraibideak ezagutzera eman nahi da.

Gure azterlanaren bidez, gaia bera aztertzeaz gain (interes handia sortzen baitu), EAEko gazteen iritziak eta portaerak EBko gainerako estatu kideetako gazteen iritziak eta portaerekin konparatu nahi dira. 

[igo]


Izenburua: EAE-ko gazteen nazioarteko mugikortasuna: informazioa, esperientziak eta asmoak (pps, 3,4 Mb)

Argitalpen urtea: 2011

Laburpena: EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bildumaren bigarren alea da. Esperientziak zabaltze, curriculuma hobetze edo, besterik gabe, bizi-ibilbide berriak irekitze aldera, nazioarteko mugikortasunak eskaintzen dituen aukeren inguruan gazteek dituzten ezagutza-maila, jarrerak eta esperientziak aztertzen dira ikerketa honetan. Bertan, honako alderdi hauek aztertzen dira: gazteak aurrez atzerrira joan izana; atzerrira joateko prest egotea, ikastera, lan egitera edo boluntario- nahiz lankidetza-lanetan aritzera; ezagutzen dituzten hizkuntzak, eta hainbat mugikortasun-baliabideri buruz duten informazio-maila. 

[igo]


Izenburua: Euskadiko gazteriaren mugikortasun espazialaren ereduak (pdf, 1,3 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: Txosten honekin Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak saila abiarazten da. Ikerketa honek gazteen mugikortasuna du hizpide: nola lekualdatzen diren; zergatik egiten dituzten joan-etorri horiek; zein garraiobide darabilten; daukaten automobil parkea nolakoa den; nola antzematen duten segurtasuna errepidean; zein iritzi duten mugikortasunetik eratorritako arazoei buruz ?kutsadurari edo trafiko istripuei buruz, adibidez?. 

[igo]


OHARRA: Bi txosten hauek, Gazteen Joerak 2006 eta Gazteen Joerak 2005 Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bilduma hasi baino lehen burutu ziren, baina ikerketa-ildo bera darraite, alegia, Euskadiko gazteen aztura, jarrera, iritzi eta bizitzaren aurrean dituzten trebetasunekin zerikusia duten alderdiak ikuspuntu kuantitatibotik aztertzen ditu. 

Izenburua: Tendencias de la juventud vasca 2006 (pdf, 459 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2006

Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere. 

[igo]


Izenburua: Gazteen Joerak 2005 (pdf, 545 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere.

[igo]


Eska ditzakezu ikerketa soziologiko hauek eta dohainik bidaliko dizkizugu

[argitalpenetara itzuli]

Azken aldaketako data:  2015/12/15
 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana