Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
  4.  
  5. Gazte Plana
  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa
 

Gazte Plana

Gazte politika: Gazte politikak koordinatu eta sustatzeko mekanismoak

 

 1.- Plangintza

 2.- Programazioa

 3.- Ebaluazioa

 4.- Gazte politika integralaren ordezkaritza, koordinazio eta sustapen organoak


1.- Plangintza

Gazte gaien arloko plan orokorrak

Gazte gaien arloko plan orokorrek euskal herri-aginteek gazte gaietan garatu behar duten jarduketa gidatuko duten esku-hartze lerro eta gidalerroak koordinatuta eta globalki biltzen dituzte.

[igo] 

 2.- Programazioa

Gazte gaien arloko plan estrategikoak

Erakunde bakoitzak dagokion legegintzaldiko plan estrategikoa prestatu eta ebaluatu egiten du urtero plan orokorraren esku-hartze lerro eta gidalerroak garatzeko.

[igo]  


 3.- Ebaluazioa

I. eta II. Gazte Planetan gazteen esparruan burutu diren ebaluazio motak:

 

EAEko I. Gazte Plana:

 

EAEko II. Gazte Plana:

 Emaitzen ebaluazioa (pdf, 1,45 Mb)

 Eraginaren ebaluazioa (pdf, 864 kb) 

 

 

EAEko III. Gazte Plana 2014-2016:

 

Laburpena: burututako gastuaren eta ekintza kopurua urtez urte:

  • Burututako gastuaren eta ekintza kopuruaren laburpena sailez sail 2010-2013

Koadro honetan (pdf, 138 kb) Eusko Jaurlaritzako sailek 2010-2013 urteetan burututako gazte politika integralen bilakaera erakusten da. Bertan ekintza kopuruaren urteko progresioa eta sail bakoitzak gazteen arloan burututako gastua ikus daiteke. 2013an legislatura berriarekin Eusko Jaurlaritzaren egitura aldatzen da eta sailak izen diferenteak dituzte.

  • Burututako gastuaren eta ekintza kopuruaren laburpena sailez sail 2002-2009

Koadro honetan (pdf, 23 kb) Eusko Jaurlaritzako sailek II. Gazte Plana hasi zenez geroztik (2002an) 2009 urterarte burutu diren gazte politika integralen bilakaera erakusten da. Bertan ekintza kopuruaren urteko progresioa eta sail bakoitzak gazteen arloan burututako gastua ikus daiteke.

 

  Programazioak eta ebaluazioak

 [igo]


4.- Gazte politika integralaren ordezkaritza, koordinazio eta sustapen organoak

  Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea

(Gazteriaren Erakunde arteko Batzordea)

Euskal herri-administrazioen gazte politika integralen esparruko organo aholku-emailea da, hau da, gazte politika integrala gazte emantzipazioa eta gaztetasunaren sustapena -gazteen partaidetzarako bideak barne- bultzatzeko xedea duten zeharkako politikei buruzko organo aholku-emailea.

 239/1999 Dekretua,ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordearen funtzionamendu-erregimen eta osaketari buruzkoaurriaren 15eko 240/2002 Dekretuak moldatua.

 Aktak:

  • Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Planaren aurkezpena Zuzendaritza Batzordean, 2013/12/04 (pps, 1 Mb)
  • 2009ko abenduaren 16ko  akta  (pdf, 192 kb) [gaztelaniaz bakarrik]
  • 2008ko azaroaren 26ko akta (pdf, 140 kb)
  • 2007ko abenduaren 20ko  akta  (pdf, 140 kb)
  • 2006ko azaroaren 30eko  akta  (pdf, 156 kb)  
  • 2006ko urtarrilaren 12ko akta (pdf, 189 kb) 
  • 2005eko ekainaren 20ko akta (pdf, 140 kb) 
  • 2004ko abenduaren 15eko  akta (pdf, 136 kb) 
  • 2003ko abenduaren 3ko akta  (pdf, 125 kb) [gaztelaniaz bakarrik]
  • 2002ko abenduaren 11ko akta  (pdf, 117 kb) [gaztelaniaz bakarrik]
  • 2002ko ekainaren 26ko akta  (pdf, 110 kb) [gaztelaniaz bakarrik]

[igo

  Mahai edo batzorde sektorialak

Hauek dira Mahai sektorialen helburuak:

  • Sail bakoitzean gazte emantzipazioa bultzatzeari buruzko eskumenaren eta erantzukizunaren inguruko gogoeta sustatzea.
  • Gazte politikari lotutako politika sektorialak bultzatzea.
  • Sail bakoitzaren konpromisoetan sakontzea.
  • Beharrezkoak diren baliabideak ezartzea.
  • Sail bakoitzaren urteko programazioa bultzatzea.
  • Ebaluazio bat eskaintzea sail bakoitzaren ikuspuntutik.
  • Enpleguari, hezkuntzari, etxebizitzari eta informazioaren gizarteari buruzko politiken eta gazte politikaren arteko koordinazioa antolatzea.

Eusko Jaurlaritzaren koordinaziorako mahai sektorialak:

  Balio heziketa

  Osasun heziketa  

[igo] 

  Gazteriaren sail eta erakunde arteko batzorde teknikoa  

Eginkizunak:

  • Dagokion erakunde edo sailaren konpromisoen urteko programazioa lantzeko datu bilketa koordinatzea.
  • Programatutako konpromisoen urteko ebaluazioa lantzeko datu bilketa koordinatzea.
  • Gazte gaien arloko esku-hartzeen eragina, premiak, arazoak eta koordinazioa balioetsi eta aztertzea.
  • Zabalkundea ikerketa, gizarte eztabaida eta abar sustatzeko ekintzak diseinatzea, mintegiak, jardunaldiak, testuen edizioa, dokumentuak eta abar garatzearen bitartez.

[igo]  

  Lantaldeak

Eginkizunak:

  • Hainbat erakunde eta sailen erantzukizunpeko ekintza positiboak garatzeko ereduak lantzea.
  • Programazio eta ebaluaziorako tresna komunak lantzea.
  • Gazte politika ebaluatzea.
  • Gazte plan eta programen proposamenak lantzea. Horretarako baliagarri izan daitekeen materiala:

 Gazte Planak eta Programak Programatzeko eta Balioztatzeko Eskuliburua

 Gazteen adierazleak. Datu-base interaktiboa?

[igo]  

  Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen egoera eta bilakaera unean-unean eta ikuspegi guztietatik aztertzeko sortu den berariazko zerbitzua da Gazteen Euskal Behatokia, horrela Euskadin gazte gaien eskumena duten herri-administrazioek oro har eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak aurrera eramandako jarduketen inpaktua eta eragina ebaluatu ahal izateko.

Oro har, Gazteen Euskal Behatokiari gazte gaietan ikerketa, informazio, dokumentazio, estatistika, zabalkunde, prestakuntza eta aholkularitza lanak betetzea dagokio. Era berean, herri-administrazioetarako lan egiten duten langileen gaikuntza sustatzen du, eta gazte gaien arloko oinarrizko, mailakako eta etengabeko prestakuntza bermatzen.

Honakoei zuzendurik dago:

  Eusko Jaurlaritzako sailetan, foru aldundietan eta udaletan gazteekin lotutako politiken ardura duten politikari eta teknikariak.

  Gazteen munduan diharduten erakunde publiko eta pribatuetako profesionalak.

AGINDUA, 1999ko abenduaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Gazteriaren Euskal Behatokia sortu eta horren eginkizunak zehazteko.

[igo]

Gazte politikako hasierako orrira itzuli 

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana