Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazteen Euskal Behatokia
  4.  
  5. Gazte Plana
  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa
 

Gazte Plana

Gazte politika: Jardun esparruak: Emantzipazioa

1.- Zeri deritzogu gazte emantzipazioa

2.- Gazte emantzipazioa sustatzera bideratutako neurriak

3.- Urteko programazioa eta ebaluazioa

______________________________________

  1.- Zeri deritzogu gazte emantzipazioa?

Gazteen emantzipazioa gazteei osotasunez gizarteratzea lortzea da, beren bizi proiektua autonomiaz eraikitzeko aukera izan dezaten. 

[igo]

  2.- Gazte emantzipazioa sustatzera bideratutako neurriak

Gazte emantzipazioa sustatzera bideratutako neurri eraginkorrak ondoko esku-hartze arloez arduratuko dira, antzematen diren eskari eta premiak kontuan harturik:

  • Gazteentzako enplegua sortzera, horri eustera eta horren kalitatea hobetzera bideratutako politika koordinatua bultzatzea, bai eta bizitza osoan barnako prestakuntza kontzeptuaren garapena sustatzea.
     
  • Balio hezkuntzan trebatzea eta ikastetxeetan ikasleen partaidetza suspertzea.
     
  • Gazteei etxebizitza eskuratzea errazago egitea.
     
  • Gazteen artean bizimodu osasuntsua modu koordinatuan sustatzea.
     
  • Gazteen bazterkeriaren prebentzioa eta esku-hartze soziala.
     
  • Gazte elkartegintzaren eta parte hartzean oinarrituriko aisiaren sustapena.
     
  • Gazteen kultura jarduerari laguntzea, bere faseetako bakoitzean.
     
  • Artikulu honetan aipatzen diren jarduketa-arlo bakoitzean euskararen erabileraren normalkuntza sustatzea eta gazteentzako jarduera eta programen eskaintzan euskararen erabilera sustatzea.
     
  • Gazteen mugikortasuna sustatzea .
     
  • Gazteengan kirola eta joko garbia sustatzea.
     
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeari eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta ezabatzeari, euskarari, immigrazioari, teknologia berriei, informazioaren gizarteari, ekonomia sustapenari, kulturari, landa eremuari, kontsumoari, hirigintzari, ingurumenari eta gizartean balioak sustatzeari buruzko zeharkako jarduketen plangintzetan gazte-ikuspegia txertatzea. Neurri horiek diseinatzerakoan, desberdintasun egoeran dauden gazteak aintzat hartuko dira, egoera horiek ezabatzeko. 

[igo]

3.- Urteko programazioa eta ebaluazioa  *

Sail bakoitzak ekintza positiborako bere programak lantzen ditu urtero, eta, plan estrategikoaren garapenari jarraiki, urtero programatzen dituen neurriak egikaritzera bideratuko dituen diru-baliabideak zehazten ditu. Aurrekontu ekitaldi bakoitza amaitu eta gero, sail bakoitzak jarduketa programa horiek ebaluatu egiten ditu,  Gazte planak eta programak programatzeko eta balioztatzeko eskuliburuan (pdf, 140 kb) jasota dauden irizpideei jarraiki, gerora Jaurlaritzaren Kontseiluak ebaluazio hori onar dezan.

1.- Eusko Jaurlaritzaren IV Gazte Plana 2020

2.- Eusko Jaurlaritzaren IV Gazte Plana onartu arteko Bitarteko Neurriak (pdf, 118 kb) (gaztelaniaz)

3.- Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Plana 2014-2016

4.- Eusko Jaurlaritza: gazte politika integrala sustatzeko Bitarteko Neurriak

5.- Euskal Autonomia Erkidegoko II. Gazte Plana: esteka EAEko II. Gazte Plana 2002-2005 argitalpenari

6.- Euskal Autonomia Erkidegoko I. Gazte Plana: esteka EAEko II. Gazte Plana 1999-2001 argitalpenari

7.- Planen aurreko etapa

[igo]


 Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Plana (2014-2016): burututako gastuaren eta ekintza kopuruaren laburpena sailez sail (pdf, 72 kb)

  Burututako gastuaren eta ekintza kopuruaren laburpena sailez sail 2010-2013

Koadro honetan (pdf, 137 kb) Eusko Jaurlaritzako sailek 2010-2013 urteetan burututako gazte politika integralen bilakaera erakusten da. Bertan ekintza kopuruaren urteko progresioa eta sail bakoitzak gazteen arloan burututako gastua ikus daiteke. 2013an legislatura berriarekin Eusko Jaurlaritzaren egitura aldatzen da eta sailak izen diferenteak dituzte.

 Burututako gastuaren eta ekintza kopuruaren laburpena sailez sail 2002-2009

Koadro honetan (pdf, 23 kb) Eusko Jaurlaritzako sailek II. Gazte Plana hasi zenez geroztik (2002an) 2009 urterarte burutu diren gazte politika integralen bilakaera erakusten da. Bertan ekintza kopuruaren urteko progresioa eta sail bakoitzak gazteen arloan burututako gastua ikus daiteke.

[igo]

*Txosten hauek egiteko datuak eskatu izan dira hainbat instituzioetara eta egindako ekarpenak jatorrizko erakundearengandik jasotako hizkuntzan daude eskuragarri.

Gazte politikako hasierako orrira itzuli

Azken aldaketako data:

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana