Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Ikerketa soziologikoak

Eska ditzakezu ikerketa soziologiko hauek eta dohainik bidaliko dizkizugu


   

Gazteak bilduma

Izenburua: Emancipación y precariedad en la juventud vasca: entre la anomia funcional y el cambio cultural (pdf, 1,28 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: "Gazteak" bilduma izeneko bigarren ikerlan honen helburua Euskadiko gazteen emantzipazio prozesua ezagutzea da. Horretarako, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa uztartu dira, prozesu hori zertan datzan, gazteek emantzipazioa lortzeko bidean dituzten zailtasun eta oztopoak zein diren eta oztopo horiek saihesteko darabiltzaten estrategiak ezagutzeko.

[igo]

Izenburua: Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz (pdf, 1,69 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: Argitalpen honek "Gazteak" izeneko bildumari hasiera emango dio.  Osasuna eta gazteak: Euskadiko gazteen ikusmoldeak osasunari buruz azterlanaren xedea Euskadiko gazteek osasunari dagokionez duten pertzepzioa ezagutzea izan da. Azterlana ez da, inondik inora, gazteen osasunaren ebaluazio edo balorazioa. Gazteek osasunari buruz duten irudikapenera hurbiltzeko saiakera bat baino ez da; irudikapen horretatik abiatuta, kontsumo-azturei eta gazteek beren buruei ematen dizkieten zainketei eskaintzen zaien tokia ezagutu nahi da.

[igo]

Gazteen adierazleak (Euskadiko gazteen panoramika)

Izenburua: Gazteen adierazleak 2009: EAEren eta gainerako autonomien arteko alderaketa (pdf, 2 Mb)

Argitalpen urtea: 2009

Laburpena: Gazteen adierazleak 2009: EAEren eta gainerako autonomien arteko alderaketa Euskadiko Gazteen Panoramika bildumaren hirugarren alea da. Euskadiko Gazteen Panoramikak Euskadiko gizarteari bere gazteei dagozkien adierazle kuantitatibo nagusien bilduma eta azterketa eskaintzen dio aldiro-aldiro.

[igo]

Izenburua: Gazteen adierazleak 2008: EAEren eta Europar Batasunaren arteko alderaketa (pdf, 180 Kb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: Euskadiko Gazteen Panoramika bildumaren bigarren ale honetan Euskadiko gizarteari Euskadiko gazteen bereizgarri diren adierazle ekonomiko, sozial eta demografiko nagusienetako batzuen berri ematen da. Lan honetan Euskadiko eta Europako gazteen errealitatea deskribatu eta aztertu egiten da lanaren, gizartearen eta demografiaren ikuspegietatik.

[igo]

Izenburua: Gazteen adierazleak 2007 (pdf, 562 Kb)

Argitalpen urtea: 2007

Laburpena: Argitalpen honek "Euskadiko Gazteen Panoramika" izeneko bildumari hasiera emango dio. Bildumaren xedea aldian-aldian Euskadiko gazteriaren berri emango duten adierazle kuantitatiboen bilketa eta analisia gizartearen eskura ipintzean datza.

[igo]

Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak

Izenburua: Gazteak eta kontsumo arduratsua (pdf, 1,4 Mb)

Laburpena: Gazteak eta kontsumo arduratsua ikerketaren helburua gazteen kontsumo-azturak aztertzea da, batik bat nola kontsumitzen den galderari erantzunda, zer kontsumitzen den ala zenbat kontsumitzen den alde batera utzita.

Asmoa zera da: jakitea zein heinetan jabetzen diren gazteak edozein produktu edo zerbitzu kontsumitzeak dituen inplikazioak norberarentzat, gizartearentzat eta ingurumenarentzat.

[igo]

Izenburua: Enpresagintza EAE-ko gazteen artean (pdf, 6 Mb)

Laburpena: Txosten honekin hiru helburu lortu nahi izan ditu ikerketa honi esker:
- batetik, gazteen artean zenbat ekintzaile dagoen jakitea eta euren esperientziari buruz egiten duten balorazioa ezagutzea; bestetik, gazteek enpresagintzarekiko duten jarrera orokorra zein den aztertzea eta ekintzaileei buruz egiten duten balorazioa zein den jakitea; eta, azkenik, ekintzaile gaztearen soslaia aztertzea, bai eta enpresagintzarako eskura dauden baliabideak baloratzea ere. 

[igo]

Izenburua: EAE-ko gazteen nazioarteko mugikortasuna: informazioa, esperientziak eta asmoak (pps, 1,2 Mb)

Laburpena: Txosten honen helburua EAEko gazteen nazioarteko mugikortasunaren egungo egoera ezagutzera emango duten oinarrizko adierazleak eskuratzea da. Gai horren gaineko datu estatistikorik ez dagoela ikusita, Gazteen Euskal Behatokiak inkesta egin die 15 eta 29 urte bitarteko gazteei. Bertan, honako alderdi hauek aztertzen dira: gazteak aurrez atzerrira joan izana; atzerrira joateko prest egotea, ikastera, lan egitera edo boluntario- nahiz lankidetza-lanetan aritzera; ezagutzen dituzten hizkuntzak, eta hainbat mugikortasun-baliabideri buruz duten informazio-maila. 

[igo]

Izenburua: Euskadiko gazteriaren mugikortasun espazialaren ereduak (pdf, 1,3 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpena: Txosten honekin Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak saila abiarazten da. Ikerketa honek gazteen mugikortasuna du hizpide: nola lekualdatzen diren; zergatik egiten dituzten joan-etorri horiek; zein garraiobide darabilten; daukaten automobil parkea nolakoa den; nola antzematen duten segurtasuna errepidean; zein iritzi duten mugikortasunetik eratorritako arazoei buruz —kutsadurari edo trafiko istripuei buruz, adibidez—. 

[igo]

OHARRA: Bi txosten hauek, Gazteen Joerak 2006 eta Gazteen Joerak 2005 Euskadiko Gazteen Joeren Koadernoak bilduma hasi baino lehen burutu ziren, baina ikerketa-ildo bera darraite, alegia, Euskadiko gazteen aztura, jarrera, iritzi eta bizitzaren aurrean dituzten trebetasunekin zerikusia duten alderdiak ikuspuntu kuantitatibotik aztertzen ditu. 

Izenburua: Tendencias de la juventud vasca 2006 (pdf, 459 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2006

Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere. 

[igo]

Izenburua: Gazteen Joerak 2005 (pdf, 545 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Txostenaren oinarrizko oinarrizko helburua Euskadiko gazteek osasunari buruz duten pertzepzioa aztertzea da, bai eta beren jokabide eta aztura osasungarrien multzoa ere.

[igo]

Lau urtean behingo seriea Euskadiko gazteak

Izenburua: Euskadiko gazteak 2008 (pdf, 3 Mb)

Argitalpen urtea: 2008

Laburpenae: "Gazteak" bilduma izeneko hirugarren ikerlan honek Euskadiko gazteek bizitzaren hainbat alderdiri dagokionez bizi duten egoera eta dituzten jarrera eta iritziak deskribatzen ditu: lan-munduarekiko harremana, familiaren esparrua, aisialdia, erlijiozaletasuna, sexualitatea, euskara, egoera pertsonalari eta orokorrari ematen dioten balorazioa eta dituzten jarrera politiko eta sozialak.

[igo]

Izenburua: Euskadiko Gazteak 2004 (pdf, 1.592 Kb)

Argitalpen urtea: 2004

Laburpena: 2004an egindako ikerlana da. Bertan gazteen eguneroko bizitzako bederatzi arlo aztertzen dira: lan-mundua, familia, aisia eta astialdia, egoeraren balorazioa (gaur egungo egoerarekin pozik dauden ala ez), jarrera politikoak, erlijioa, gizarte-balioak, euskara eta sexualitatea.

[igo]

Izenburua: Euskadiko Gazteak 2000 (pdf, 1.729 Kb)

Argitalpen urtea: 2000

Laburpena: 2000n egindako ikerlana da. Bertan gazteen eguneroko bizitzako bederatzi arlo aztertzen dira: lan-mundua, familia, aisia, egoeraren balorazioa (gaur egungo egoerarekin pozik dauden ala ez), politika, erlijioa, gizarte-balioak, euskara eta sexualitatea.

[igo]

Beste argitalpen soziologiko batzuk

GEBaren txosten berria: Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2011 

Azterlanak (pdf, 4,6 Mb) oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2010-2011ko Gabonei eta 2011ko Aste Santuari eta udari dagozkio. 

(Formatu elektronikoan baino ez) 

[igo]

Oporretako aisialdi eta astialdirako baliabideen EAEko mapa 2010

Azterlanak (pdf, 2,65 Mb) oporretako aisia eta astialdiko baliabideen eskaintza jasotzen du, hain zuzen ere, haur eta nerabeei (18 urtera artekoei) zuzendutakoa. Datuak 2009-2010eko Gabonei eta 2010eko Aste Santuari eta udari dagozkio Gazteen Euskal Behatokiak 2009ko abenduan burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu. 

(Formatu elektronikoan baino ez) 

[igo]

Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa

Agiri honek (pdf, 1,2 Mb) Gazteen Euskal Behatokiak 2009ko abenduan burututako diagnostikoaren osagai nagusiak laburbiltzen ditu. 

 

 

[igo]

Izenburua: ‘Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute? (pdf, 532 Kb)

Argitalpen urtea: 2011

Laburpena: Gazteen Euskal Behatokiak 2007-2008 ikasturtean deitu zuen gazte-gaiei buruzko ikerketa-bekaren babesean egindako ikerketa zabalago baten emaitza da Gazteak eta berdintasuna: nola bizi dute? argitalpena, Naroa Argoitia Iñurritak gauzatua.

 

[igo]

Izenburua: Identitatearen eta politikaren kultura berri baterantz - Euskal gazteen joerak - (pdf, 862 Kb)

Argitalpen urtea: 2006

Laburpena: Liburu honetan aurkezten den panoramika soziologikoak Euskadiko gaur egungo gazteriarengan gertatzen ari diren eraldaketak ulertzeko aukera ematen digu. Horretarako, askotariko esparruetan sakondu dute ikertzaileek: tradizionalak batzuk —gizarte-mugimenduak, kasu— eta sortu berriak besteak —hainbat proiektu kulturalen inguruan sortutako gizarteratze-moduak—. Izan ere, koadrilak, ondareak, musikak, esperimentazio teknologikoak eta merkataritza guneek interes enpiriko eta teoriko handia dute gazteen gizarteratze-moduak aztertzerakoan, bai eta identitatea eta politika bezalako funtsezko kategoriak pairatzen ari diren definizio berrien nondik-norakoak ulertzerakoan ere.

[igo]

Izenburua: Gazteen aukerak etxebizitza eskuratzeko (pdf, 1,375 Kb)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Argitalpen honek Europar Batasuneko zazpi administraziotan aurki daitezkeen etxebizitza-parkeak eta etxebizitza-politikak aztertzen ditu. Liburuak, era berean, Euskadiko eta beste Autonomi Erkidegoetako gazteek etxebizitza lortzeko duten ahalmena ere hizpide du, hala nola etxebizitza eskuratzeak gazteen emantzipazioan duen eragina ere.

[igo]

Izenburua: Euskal gazte lankideen bizi-ibilbideak (pdf, 1.536 Kb)

Argitalpen urtea: 2005

Laburpena: Azterlan honen helburua lankideen bilakaera ezagutzea da, lankidetzarekin lehen kontaktua duten momentutik hasita. Era berean, argitalpen honetan Euskal Gazte Lankidetza programak euskal gazteak zer heinetan sentiberatzen dituen ere aztertzen da. 

[igo]

 

Izenburua: Gaztetxoak eta aisialdia - Etorkizuna Aurreikusten 2001-2002 (pdf, 1.499 kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

 

 

[igo]

Izenburua: La Juventud de la CAPV y las instituciones (pdf, 675 Kb)

(Formatu elektronikoan baino ez)

Argitalpen urtea: 2000

Laburpena: Ikerlan honetan gazteen kezka nagusienak aztertzen dira, bai eta Administrazioak gazteriaren aurrean duen zeregina ere.

[igo]

[argitalpenetara itzuli]

Azken eguneratzea: 2011/11/11
 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana