Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/12/16

Abenduaren 18a, Migratzaileen Nazioarteko Eguna

EAEko atzerriko biztanleen artean gazteek hartzen duten proportzioa (%31) hemengo jatorriko gazteenaren halako bi da (%15).

EAEko 15 eta 29 urte bitarteko atzerriko biztanle gazteen kopuruan 5.882 lagunetik 44.591 lagunera arteko gorakada egon da 2000 eta 2010 bitartean, gutxi gorabehera %700ekoa, alegia.

Gorakada hiru adin-taldeetan gertatu da. 15 eta 19 urte bitartekoengan, 1.202tik 8.080 izatera igaro dira; 20 eta 24 urte bitartekoengan, 1.891tik 14.493 izatera; eta talderik jendetsuenean, 25 eta 29 urte bitartekoenean, 2.789tik 22.018ra. 

2010ean, honako hau zen gazteen banaketa, adinen arabera: 15 eta 19 urte bitartekoak %18 ziren; 20 eta 24 urte bitartekoak, %33; eta 25 eta 29 urte bitartekoak, %49.

2000n, EAEn bizi ziren atzerriko gazteak honela zeuden banaturik, sexuari dagokionez: %48 gizonak ziren eta %52, emakumeak. 2010ean, balantza gizonengana lerratu da zertxobait: aztergai dugun biztanle-taldearen %51 osatzen dute gizonek, eta emakumeek %49.

Gazteen indizea 15 eta 29 urte bitarteko pertsonek biztanleria jakin batean osatzen duten ehunekoa da. EAEn bizi diren atzerriko biztanleen kasuan, %31koa da. 2000n %28koa izan zen. Biztanleen piramide orekatua adierazten du horrek, EAEko biztanleria osoaren desorekak (bere gazteen indizea %15ekoa da) konpentsatu egiten dituena. 

Beraz, atzerriko biztanleen artean gazteen proportzioa altuagoa izateak mesede egiten dio Erkidegoko biztanleen piramideari. Hain zuzen ere, biztanleriaren zahartze-prozesua dela-eta, gazte-proportziorik apalena duten europar eskualdeen artean kokatzen ari da Euskadi.

Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu datuok, INEren Biztanleen Udal Erroldaren ustiapenetan oinarrituta.

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana