Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

euskaracastellano

Gazteen euskal behatokiaren buletina

4 zk - 2009 Ekaina

Suscripción al boletín Harpidetza egin
>>Aurreko zenbakiak ikusi
 
Logotipo del Observatorio Vasco de la Juventud

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du.

Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak eta abar.  
 

ARGITALPEN PROPIOAK

Euskadiko gazteak 2008 "Euskadiko gazteak 2008" izeneko liburuaren aurkezpena (pdf, 3 Mb)

Txosten honek Euskadiko gazteek bizitzaren hainbat alderdiri dagokionez bizi duten egoera eta dituzten jarrera eta iritziak deskribatzen ditu: lan-munduarekiko harremana, familiaren esparrua, aisialdia, erlijiozaletasuna, sexualitatea, euskara, egoera pertsonalari eta orokorrari ematen dioten balorazioa eta dituzten jarrera politiko eta sozialak.

---------------------------

Gazteen adierazleak 2008 "Gazteen adierazleak 2008: EAEren eta Europar Batasunaren arteko alderaketa izeneko ikerketa " (pdf, 180 kb)

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko Gazteen Panoramika bildumaren bigarren alea argitaratu du. 2007an abiarazi zen bilduma, Euskadiko gizarteari Euskadiko gazteen bereizgarri diren adierazle ekonomiko, sozial eta demografiko nagusienetako batzuen berri emateko xedearekin.
 
Liburuak eskatzeko ikonoa---------------------------

Behatokiko argitalpen guztiak doakoak dira.
Argitalpenak eskura ditzakezu gure web orrian edota gaztebehatokia@ej-gv.es helbidean. 

  Behatokiaren argitalpen guztiak   

DOKUMENTAZIO ZENTROA

Dokumentazio zentroaBere zerbitzuen artean liburuen  kontsulta eta mailegua dago eta aldizkariak bertan kontsultatzeko aukera.

Erositako liburu berriak kontsulta ditzakezu gaika sailkatuta: ikuspegi orokorra, balioak eta gazte indarkeria, prestakuntza eta enplegua, hezkuntza, osasuna, gizarte ekintza.
 


 Hemen dituzue batzuk: 

Telebistatik Internetera Izenburua:Telebistatik Internetera : pantailen erabilerari buruzko azterlan bat / Egileak, Xavier Bringué ... [et al.] 
Argitaletxea: [Iruñea] : Nafarroako Gobernua, Nafarroako Gazteriaren Institutua , [2008]
 

---------------------------

Desigualdades de género: jóvenes inmigrantesIzenburua: Desigualdades de género. Jóvenes inmigrantes / [redacción, Julio Camacho ... et al.]
Argitaletxea:  [Madrid] : Instituto de la Juventud, [2009]

 

---------------------------

Beyond subculture Izenburua: Beyond subculture : pop, youth and identity in a postcolonial world / Rupa Huq 
Argitaletxea:  London ; New York : Routlegde, 2006



--------------------------- 

Empleo juvenil: España
Izenburua: Empleo juvenil : España  
Argitaletxea: Madrid : Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales, Subdirección General de Información Administrativa y Publicaciones, [2007] 


 

 

KULTURA SAILBURUAREN AGURRA eta Kultura eta Gazteria Batzordearen aurreko agerraldia

Kultura  sailburuaBlanca Urgell Lázaro Kultura sailburu berriaren agurra.

Blanca Urgellen, Kultura Sailburuaren Kultura eta Gazteria Batzordearen aurreko agerraldia.


  ESTATISTIKAK: Zertan ematen dute gazteek astialdia?

 

EstatistikakEuskadiko gazteek astialdia lagunekin edo bikotekidearekin ematen dute nagusiki.

Gazteen kolektiboaren ia erdiak lanegunetan lau ordu libre baino gehiago dituela dio. Aisia jarduerarik ohikoena lagunekin edo bikotekidearekin egotea da. Alabaina, gainerako ohiko jarduerak egunaren arabera aldatzen dira: lanegunetan telebista ikusi eta musika entzuten dute; asteburuetan, aldiz, gazteak tabernaz taberna ibiltzen dira.

  Estatistikak

FORMAKUNTZA


   Gazteen Euskal Behatokiak “Nerabeen garapen psikoafektiboa eta beren sexualitatearekin lotutako arrisku jokaerak” ikastaroa antolatu du. Ikastaroa azaroan emango da Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Izena emateko epea urrian hasiko da.
 
Laster egin behar diren ikastaro gehiago aurkituko duzu gure Formakuntza atalean, EHUko udako ikastaroak barne.

  Jarraian egingo diren beste ikastaro batzuk  

GAZTE-TXARTELA


Gazte-txartelaGazte-txartelaren titular izateko adina 29 urteetara arte zabaldu da.
Europa osoan baliozkoa den txartel ofizial bakarra da Gazte-txartela eta 2011ko otsailaren 28ra arte egongo da indarrean.

EUSKADIKO GAZTE INFORMAZIO ZERBITZUAREN ERAKUNDE IRUDI BERRIA


Gazte informazioaLogotipo modernoa, tipografia eta kolore berriz hornitua eta webgunearen itxura  eta edukiekin bat datorrena. 

EUROPAR BATASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA


12 izarEskura ezazu Europar Batasunari buruzko informaziorik gaurkotuena  modurik azkar eta errazenean.
12 Izar Europa, Europar Batasunari buruzko informazioa zabaltzeko Internet bidezko zerbitzua..
 
---------------------------

Youth portalEuropako Batzordeak Europar Batasuneko gazteriari buruzko lehenengo txostena eman du ezagutzera.
Txostenak Europako gazteen egoerari buruzko datuak, estatistikak eta azterketa laburrak biltzen ditu. EBko kide diren estatuetan bizi den egoeraren ikuspegia ematen du, hainbat arlori arreta emanda eta herrialdeen arteko aldeak nabarmenduta. 

Gazteen Euskal Behatokia  -Uriortu, 11 - 48007 Bilbao - Tel.: 94 4031640 - Faxa: 94 4031641 -  
e-mail:
gaztebehatokia@ej-gv.es   web: www.gaztebehatokia.euskadi.net

  Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi  nahi baduzu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Kultura saila, Zerbitzu Zuzendaritzara  idatzi bat bidaliz  (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

 


Azken eguneratzea: 2009/06/30
 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana