Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

 

euskaracastellano

Boletín Electrónico Gazte.doc
 

 

9 zk - 2010eko ekaina Suscripción al boletínHarpidetza egin
>>
Aurreko zenbakiak ikusi
 

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du

Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak eta abar.   

 
 
Gazteriaren Ikerketarako Masterra 2010-2011
http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-7657/eu/contenidos/informacion/bekak_laguntzak/eu_10717/informacion.htmlMasterraren helburu nagusia Gazteriari buruzko Ikasketako adituak prestatzea da. Horretarako, gazteen bizitzaren hainbat gizarte-arlori buruzko jakintza teoriko eta praktikoak emango zaizkie ikasleei ondoren beren lanbidean aplika ditzaten.

Master honetan jasoko diren ezagutzak askotariko lanbide esparrutan balia daitezke: hezkuntza, administrazioa, kultura, kontsumoa, osasungintza, justizia, enplegua eta abar.

Gazteak eta berdintasun-harremanak
Josetxu Riviere
Indarkeria matxista prebenitzeko maitasun erromantikoa, gatazken konponketa eta heziketa emozionala landu behar dira

Emakunderen Gizonduz ekimeneko Josetxu Riviere hainbat indarkeria-moten eta maskulinitatearen eraikuntza kulturalaz mintzatu zaigu.

Berak eman du Gazteen Euskal Behatokiak eta Emakundek antolaturiko ikastaro hau, gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzendua. Beste hainbat gai ere landu ditu bertan: erantzukidetasuna etxeko lanak egiteko eta zaintza-lanetan aritzeko garaian, lan-orientazio ez sexista eta maitasun erromantikoaren ideiak bikote-harremanetan duen eragina.   
DOKUMENTU INTERESGARRIA
Portada de la revista Comunicar
Fenómenos televisivos “teenagers”: prototipias adolescentes en series vistas en España.

Comunicar: Revista Científica Iberoamericana de Comunicación y Educación, 33, XVII, 2009ko azaroa, 203-211 orr.
 
ARGITALPEN PROPIOAK
Gazteen adierazleak 2009: EAEren eta Europar Batasunaren arteko alderaketa izeneko ikerketa

2009ko gazteen adierazleak izeneko liburuaren portada
Gazteen adierazleak 2009: EAEren eta gainerako autonomien arteko alderaketa Euskadiko Gazteen Panoramika bildumaren hirugarren alea da. Euskadiko Gazteen Panoramikak Euskadiko gizarteari bere gazteei dagozkien adierazle kuantitatibo nagusien bilduma eta azterketa eskaintzen dio aldiro-aldiro.

Behatokiko argitalpen guztiak doakoak dira. Argitalpenak eskura ditzakezu gure web orrian edota gaztebehatokia@ej-gv.es helbidean.

 Behatokiaren argitalpen guztiak.

  

 
2010-2011, Gazteen Nazioarteko Urtea: Elkarrizketa eta Elkarren Ulermena
Logo
NBEk Gazteen Nazioarteko Urtea izendatu du 2010-2011 urtea. Ospakizun ofiziala 2010eko abuztuaren 12an hasi eta 2011ko abuztuaren 11n amaituko da. Gazteen Nazioarteko Urtearen lelo ofiziala Our Year. Our Voice da. (Geure urtea, Geure ahotsa.)

 

ESTATISTIKAK
Soldatapeko 14.400 gazte gutxiago dago 2009an 2008an baino

Estadísticas

Soldatapeko gazte okupatuen % 56,5ek mugagabeko kontratua dute.
EUSTATen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren 2009ko datuen arabera, 16 eta 29 urte bitarteko soldatapekoen kopuruak % 9,2 egin du behera 2008koarekin alderatuta. Beherakada nabarmenagoa izan da Araban eta gizonen artean. Gazteen % 56,5ek kontratu mugagabea dute, % 41,0k aldi baterakoa eta % 2,5 kontraturik gabe ari da lanean. Kontratazio mugagabeek % 3,7 egin dute gora 2008tik.

Gazteen 2009ko langabezia-, jarduera- eta okupazio-tasak eta lan-istripuei buruzko datuak dagoeneko kontsulta daitezke GEBren Adierazle Estatistikoen Sisteman.

 

GAZTEEN EUSKAL LEGEA
World kafe gazteak
Gazteen Euskal Legeari eta III. Gazte Planari buruz egindako ekarpenak edo iradokizunak.
Gazteek World Caféetan egindako ekarpenak: Martxoaren 15 eta 16an profesionalentzako egindako jardunaldietako ekarpenak  
Nazioarteko albisteak
Logo
Gazteriaren inguruko nazioarteko albisteak 
 

 

Gazteen Euskal Behatokia - Uriortu 11 - 48007 Bilbao - Tel.: 94 4031640 - Faxa: 94 4031641  
e-mail: gaztebehatokia@ej-gv.es web: www.gaztebehatokia.euskadi.net

Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi badiozu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Zerbitzu Zuzendaritzara idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Azken eguneratzea: 2010/06/28
 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana