Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

euskaracastellano

Boletín Electrónico Gazte.doc
 

10 zk - 2010eko urria Harpidetza egin
>>
Aurreko zenbakiak ikusi
 

Gazteen Euskal Behatokiak aldizka Gazte.doc buletina argitaratzen du

Ondokoei buruzko informazioa agertzen da: argitalpenak, dokumentazio zentroaren azken erosketa bibliografikoak, prestakuntza-proiektuak, diru-laguntzak eta bekak eta abar.   

 
 
Elkarrizketa Antonio Jesús Rodríguez Martínezekin, EBeko gazteen mugikortasun-baliabideei buruz
Europako Europe Direct Andújar informazio-zentroko arduradun Antonio Jesús Rodríguezek «Gazteen mugikortasun-baliabideak Europar Batasunean» ikastaroa emango du azaroaren 8tik 10era, Gazteen Euskal Behatokian.   Antonio Jesús Rodríguezek hamabi urte inguru eman ditu Europari buruzko informazio-guneetan, Europar Batasuneko politikak herritarrei gerturatzeko lanean.

DOKUMENTU INTERESGARRIAK


Miret Gamundi, Pau, Gazteak bikotea eratuta emantzipatzea. 1991ko eta 2001eko zentsuen arteko alderaketa.


Bikotekidearekin bizi diren gazteen proportzioak nabarmen egin du behera Espainian, Mendebaldeko beste herrialde batzuekin konparatuta. Txostenaren egileak bikotea osatuta gauzatzen den familiarengandiko emantzipazioa aztertzen du, eta, horretarako, 1991ko eta 2001eko zentsuetako datuak alderatzen ditu. Ikerketa bi bizikidetza-modurik ohikoenetara mugatzen du: ezkongabe egotea eta gurasoekin edo horietako batekin bizitzea, batetik, eta bikotekidearekin bizitzea, bestetik.

Papers: revista de sociología, 95 lib., 3.zk., 2010eko uzt.-ira, 757-777. orr


Kulturaren Euskal Behatokiak Gazteak, kultura eta teknologia berriak ikerketa aurkeztu du 2010eko irailean Torinon egin diren Kultura Behatokien IV. Lan Jardunaldien baitan. 15 eta 30 urte bitarteko gazteak erreferentzia gisa hartu dituen ikerlan honetan, inkestek aditzera emandakoa ez ezik, kultura-jarduera jakin batzuek (Internetek, sare sozialek, bideojokoek eta abarrek) gazteei eragiten dizkieten inpresioak, bizipenak eta emozioak ere ezagutu nahi izan dira.



EHUko soziologo Lucía Merino Malillosek duela gutxi eskuratu du doktoretza Nativos digitales tesiari esker. Bertan gazteek teknologia berriekin dituzten harremanak aztertzen dira. Ikertzaileak Eustatetik eta Bizkaiko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako 306 ikasleri bidalitako inkesta batetik eskuratutako datuak erabili ditu batik bat.
INKESTA BERRIA
Gazteen Euskal Behatokia EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkesta bat lantzen ari da nazioarteko mugikortasunari buruz

Inkesta horren helburua ondoko gaiei buruzko informazioa jasotzea da: gazteek atzerrian izandako esperientziak, kanpora joateko asmoak eta prestasuna, nazioarteko programen eta beken ezagutza, baita horrelako informazioa zabaltzen duten web orrien ezagutza ere, beteak beste. Inkesta hori urria eta azaroa bitartean gauzatuko da eta emaitzak 2011ko lehen hiruhilekoan plazaratuko dira.

Gazteen nazioarteko mugikortasunari buruzko programa eta baliabideei dagozkien estekak.

  

 
Eta Gazteak Ekinean egitasmoaren ondoren, zer?


Europar Batasuneko Gazteria ministroek 2010-2018 epealdirako onarturiko helburu nagusietako bat hekuntzan eta lan-merkatuan gazteentzako aukera gehiago eta berdintasun hadiagoa lortzea da. Era berean, gazteengan herritar-izate aktiboa, gizarte-inklusioa eta elkartasuna sustatu nahi dira. Gazteei zuzenduriko politiken baitan kokatzen da indarrean dagoen Gazteak Ekinean egitasmoa. Egitasmo honen bitartez gazteengan komunitatean parte-hartze aktiboa izatea eta Europako herritar-izatea sustatzea helburu duten proiektuak bultzatzen dira. Egitasmoa 2013ra arte egongo da indarrean; horren harira, Europar Batasunak urte horretatik aurrera martxan egongo den programa berria taxutzen parte hartzeko aukera eman du. Parte hartu nahi duen pertsona edo erakunde orok 2010eko azaroaren 30era arte egin ditzake bere ekarpenak.

 

ESTATISTIKAK

EAEko gazteen erdiak baino gehiago leku publiko itxi guztietan erretzea debekatzearen alde daude



Euskal Autonomia Erkidegoan 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %92k uste dute erretzen ez duten pertsonen eskubideak errespetatu behar direla toki publikoetan

Datu estatistiko gehiago kontsulta daitezke GEBren Adierazle Estatistikoen Sisteman.

GEBren Dokumentazio Zentroa

 

GEBren Dokumentazio Zentroaren erosketa berriak

Título: El HORIZONTE social y político de la juventud española / Grupo de Estudio sobre Tendencias sociales (GESTS, Fundación Sistema; José Félix Tezanos [...et al.]
Editorial: [Madrid]: Instituto de la Juventud, D.L. 2010

 

 

Título: Higher education for modern societies competences and values / Sjur Bergan and Radu Damian (eds.)

Autor: Bergan, Sjur

Editorial: Strasbourg : Council of Europe, [2010]

 

 

Izenburua: Youth employment and the future of work / edited by Jonathan Evans and Wei Shen Egilea: Evans, Jonathan (1950-)

Argitaletxea: Strasbourg: Council of Europe, [2010]


 

Gazteen Euskal Behatokia - Uriortu 11 - 48007 Bilbao - Tel.: 94 4031640 - Faxa: 94 4031641  
e-mail: gaztebehatokia@ej-gv.es web: www.gaztebehatokia.euskadi.net

Boletin hau jasotzeko harpidetza egin dezakezu edo jasotzeari utzi nahi badiozu baja emateko eska dezakezu. Zure datuak Gazteria Zuzendaritzaren Kontaktu Fitxategian jasota daude, Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, horretarako Zerbitzu Zuzendaritzara idatzi bat bidaliz (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Azken eguneratzea: 2010/10/22
 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana