Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/04/16

Nazioarteko berriak

Europako Batzordearen Komunikazioa, "Internet seguruagoa" egitasmoaren tarteko ebaluazioari buruzkoa (2009-2013)

Europako "Internet seguruagoa" egitasmo honen helburu orokorra da Interneten eta beste komunikazio-teknologia batzuk erabiltzean -umeek bereziki- segurtasun handiagoa sustatzea, online ingurune segurua sustatzea, online zabaltzen diren legez kanpoko edukien kopurua murriztea, biztanleak ingurune horren gaineko arriskuez eta hartu beharreko kontuez jabearaztea eta praktika egokiei moldatutako tresna pedagogikoak garatzea.

e-Skills Week 2012

e-skills 2012 ekimena, zibergaitasunen astea, martxoaren 26tik 30era gauzatu da EBko herrialdeetan. Kanpainia horren bitartez, aro digitalean lanpostuak eta trebetasun informatikoak eskuratzen irakatsiko zaie herritarrei. Parte-hartzaileek adierazi zutenez, lan-merkatuan sartzeko, beharrezkoa da ezagutza digitalak areagotzea. Krisialdi ekonomikoa areagotu den arren eta Europan langabezia-tasak handitu diren arren, IKTekin lotutako lanpostuen eskariak % 3 egiten du gora, erritmo egonkorrean.

Beste baliabide batzuen artean, irakasleentzako gidaliburu bat eskuragarri dago Interneten, 1. astea egin zenean zabaldu zena.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana