Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/06/18

Gazteen inguruko hainbat nazioarteko albiste labur

Abusuzko praktikaldiko kontratu gehiagorik ez!  

Pasa diren ekainaren 6 eta 7an, Europako Legebiltzarreko egoitzan Europako herrialde ezberdinetako gazteak elkartu ziren gazteak pairatzen ari diren krisia eta langabeziaren egoeraz (ingelesez) mintzatzeko.

Eztabaidaren gai nagusietakoak gazteen bekak eta praktikaldiko kontratuak izan ziren. Gazteek lanpostua eskatzen dute (ingelesez) eta nahi dute orain!

 

Esan ezetz! ELKARTU emakumeen kontrako biolentziarekin bukatzeko

Maiatzaren 22tik 24ra ELKARTUk, Gazteen Munduko Foroak, Bangkok-en bildu zituen mundu osoko gazte ekintzaileak. Bertan bildutakoen helburua emakumeen eta nesken kontrako indarkeria bukatzeko sare bakarra sortzea izan zen.

Foro horretan bildutakoek aldarrikatu zuten gazteak aldaketarako motorra direla eta bere ezaguerak, botereak eta pasioa erabil ditzaketela jarrera negatiboak, genero-estereotipoak eta bortizkeriara eraman ditzaketen jokaerak saihesteko.  Horrek esan nahi du emakumeen eta nesken kontrako bortizkeriaren aurrean isiltasuna apurtu behar dela errespetu eta zero tolerantzia kultura bultzatuz. Helburua lortzeko gizonak eta mutilak ere inplikatu behar dira kultura hori forjatzeko eta genero-estereotipoak ezabatzen laguntzeko.

 

Eskola-uzte goiztiarrak txikiagotzen jarraitzen du eta Europako graduatuetako kopurua handitzen ari da, baina oraindik ahalegin gehiago behar dira  

Heziketa kontuetan Europa 2020 helburuak betetzeko Estatuek ahalegin bizikiago egin behar dute.

Androulla Vassiliou-k, Heziketako, Kulturako, Eleaniztasuneko eta Gazteriako Komisario Europarrak, esan du Estatu kideek erreformetan kontzentratu eta bere ahaleginak areagotu behar dituztela eskola-uzte goiztiarraren kontra estrategia globalak burutzeko. Era berean, goiko heziketarako sarbidea bultzatu behar dutela beraren kalitatea sustatzeari utzi gabe. Gazteak konpetentziez eta prestakuntza egokiez dotatzeak Europari lagunduko dio gazte-langabeziaren kontra, krisia gainditzera eta ezagupenaren ekonomiak sortutako onura gehiena ateratzera. Epe luzerako arrakasta lortzeko, heziketan eta prestakuntzan inbertsio sendoa egin behar dutela baieztatu du komisarioak; finantzaketa egokirik gabe, Europak ez baititu irabaziko hazkunde globalaren borroka, enpleguarena eta lehiarena.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana