Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/05/27

GEBk Enpresagintza EAE-ko gazteen artean izeneko txostena aurkeztu du

Gazteen Euskal Behatokiak 15 eta 34 urte bitarteko 2.000 gazteri egindako inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuorde Antonio Riverak eta Gazteria zuzendari Ignacio Rodríguezek, prentsaren aurrean.

Lortutako emaitzetatik, honako hauek dira nabarmenenak: 

EAEko 15 eta 34 urte bitarteko gazteen %12k esperientzia dute enpresagintzan.

Gaur egun, martxan dagoen negozioa dute gazteen %5ek. Zifra hori EBko 27 herrialdeetako batez bestekoaren antzekoa da.

Gazteen laurdenak baino gehixeagok nahiago dute norberaren kontura lan egin. Horretarako arrazoirik aipatuena norberaren nagusi izatea da, independente izatea.

Enpresa-proiektua sortzeari begira, Euskadiko gazteak arrisku ekonomikoen beldur dira, batik bat: dirurik gabe geratzeko edota jabetzak galtzeko arriskua. Era berean, finantza-laguntza falta dela uste dute.

Hamar gaztetik seik ekintzaile-soslai sendoa dute. Soslai horren ezaugarriak ondoko hauek dira: proaktibotasuna, autonomia, autokonfiantza, asertibotasuna, sormena, baikortasuna, ausardia eta lehiakortasuna.

Euskadiko 25 urtera arteko gazteek iritzi hobea dute ekintzaileei buruz, EBko gazteek baino, baina gutxiagok dute esperientzia enpresagintzan eta, era berean, norberaren konturako lana gutxiagok nahiago dute.

 Azterlanaren emaitza gehiago ( pdf, 6Mb)

 Prentsa-oharra (pdf 1Mb)

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana