Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/10/19

2011ko urriaren 20a, Estatistikaren Munduko Eguna

Gazteen Euskal Behatokiak adierazle estatistikoen sistema bat du, jende orok kontsultatzeko

Estatistikaren Munduko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak gogoratu nahi du gazteei buruzko hainbat datu estatistiko kontsulta daitezkeela bere Adierazle Estatistikoen Sisteman. 132 adierazle daude bertan, 11 gairen arabera egituratuak: biztanleria, hezkuntza, lana, emantzipazioa, osasuna, euskara, delinkuentzia, komunikazio-teknologia berriak (IKTak), aisia, balioak eta mugikortasuna.

Adierazle horiek hainbat iturritatik bildu dira, nagusiki, EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea) edo INE (Estatistikako Institutu Nazionala), baina baita Gazteen Euskal Behatokiak burututako ikerketetatik (Argitalpenak atalean kontsulta daitezkeenak) edo Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek egindakoetatik ere.

Informazioa xehekaturik egonez gero, hainbat aldagai hautatu eta datuak horien arabera kontsultatzeko aukera ematen du sistemak: sexua, adin-taldeak, lurralde historikoak eta eskualdeak. Hartara, kolektibo bakoitzari dagozkion datuak zehaztu daitezke Era berean, hainbat epetako datuak eskuragarri daudenean, sisteman sartzen dira, adierazlearen bilakaera aztertu ahal izateko. Sistemari esker, fitxategi osoak behera karga daitezke, adierazleen informazioa dokumentazio osagarriarekin osatu, edo eskatutako informazioarekin taulak edo grafikoak eratu.

Datu horiek beste modu batean ustiatzea behar izanez gero, eskaera zehatza egin daiteke, honako helbide elektronikora idatzita: geb-estatistika@ej-gv.es

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana