Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/06/14

Gazteek EAEko biztanleria osoan hartzen duten proportzioak beheranzko joeran darrai

10 puntu egin du behera, 1991tik 2010era.

Gaur egun, 2010eko urtarrilaren 1eko Biztanleen Udal Erroldaren arabera, EAEko gazteen indizea —15 eta 29 urte bitartekoen ehunekoa biztanle guztiekiko— %15,1ekoa da. Indize hori %25,4koa izan zen 1991n. Harrezkero egon den jaitsiera gutxinaka-gutxinaka gauzatu da.

Datuak lurralde historikoen arabera aztertuz gero, gazteen indizerik garaiena Arabakoa da (%16), jarraian Bizkaikoa (%15,1) eta azkenik Gipuzkoakoa (%14,8). Gazteen indizearen jaitsiera-prozesua EAEk oro har bizi izan duenaren antzekoa da, Gipuzkoan gogorxeagoa izan bada ere.

Eskualdeei dagokienez, guztietan egin du behera gazteen indizeak. EAE osoan, gazteen indizerik apalena duena Arabako Mendialdea da, %10,2koa. Garaiena, aldiz, %16,4koa, Arabako Lautadan aurki daiteke.

Probintzietako hiriburuetako eskualdeen balioak honako hauek izan dira: Bilbo Handia, %15,1; Donostialdea, %14,5; eta Arabako Lautada, %16,4 (Gasteiz bertan dago). 

Prozesu honekin batera, EAEko zahartze-indizeak, hau da, 64 urtetik gorakoen ehunekoak, gora egin du, 1996an %15,3koa izatetik 2010ean %19,2koa izatera igaro baita.

Bi prozesu demografiko horiek batera gertatzearen ondorioz, biztanleen piramidea iraularazten ari da. Hori dela-eta, Europan gazte gutxien duen eskualdeetako bat bilaka daiteke Euskadi.

Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu datuak, INEren Biztanleen Udal Erroldaren ustiapenetan oinarrituta, eta Gazteen Euskal Behatokiaren Adierazleen Sisteman daude eskuragarri.

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana