Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/10/23

Urriaren 21ean aukeratutako 75 legebiltzarkideetatik 8k 35 urte edo gutxiago dituzte, hau da, % 11 gazteak dira

EH Bildu da gazte gehien duen alderdia: bere 21 hautetsietatik 5 gazteak dira.

X. legealdian Eusko Legebiltzarra osatzen duten 75 jesarlekuetatik 8an 1977 urtetik aurrera jaiotako gazteak jezarriko dira.

Legebiltzarkide gazte hauetatik bost EH Bildu koaliziokoak dira, bi EAJ-PNVkoak eta azkena PSE-EEkoa. PPk eta UPyDk, ostera, ez dute 35 urtetik beherako hautetsirik.

Portzentajei erreparatuz gero, esan dezakegu Legebiltzarrean jezarriko direnen % 11 gazteak direla. EH Bildu koalizioan %24 dira gazteak, EAJ-PNVn %7 eta PSE-EEn %6.

Gazte horien artean lau gizonak dira eta besde lau emakumeak.

Bere banaketa geografikoari dagokionez, gazteen erdiak (lau) Gipuzkoan hautatu dituzte, hiru Araban eta bat Bizkaian.

Alderdi bakoitzeko legebiltzarkide guztiak kontuan hartuz (UpyDkoa izan ezik, ordezkari bakarra duelako), ikus daiteke EH Bildu dela batezbesteko adinik baxuena duen koalizioa (41 urte). Atzetik datoz PP (45 urte, batezbeste) eta EAJ-PNV (47), eta PSE-EE da batezbesteko adinik altuena duen taldea. Bestalde, UpyDko legebiltzarkide bakarrak 37 urte ditu.

Lurralde historikoen arabera aipatu ahal da Gipuzkoako hautetsien adina batezbesteko orokorra baino puntu bat baxuagoa dela (45 urte) eta Bizkaiko eta Arabakoena, aldiz, puntu bat altuagoa (47 urte).

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana