Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/10/23

Haurdunaldiaren borondatezko etenduren tasa 8,6koa da 15 eta 19 urte bitarteko emakumeengan, adin-talde bereko 1000 emakumeko

Erresuma Batua da EB27an adin-talde horretako 1000 emakumeko tasarik garaiena duen herrialdea: 21,8.

Eurostatek argitaratutako datuetan oinarrituta Gazteen Euskal Behatokiak landu dituen datuen arabera, Espainiako 15 eta 19 urte bitarteko emakumeen artean, haurdunaldiaren borondatezko etenduren (aurrerantzean, HBE) tasa 12,6koa da eta, horrenbestez, EB27ko tarteko balioetan kokatzen da.

Euskadiko 15 eta 19 urte bitarteko emakumeen HBEen tasa 8,6koa da, adin-talde bereko 1000 emakumeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren mendeko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritzak emandako datuen arabera.

15 eta 19 urte bitarteko emakumeen artean HBEen tasarik garaiena duen Europako herrialdea Erresuma Batua da: 21,8. Europako legeriarik zaharrenetako bati zor zaio hori (1967ko Abortion Act). Horren arabera, abortua legezkoa da haurdunaldiaren 24. astera arte. Gainera, legeria zorrotzagoa duten beste herrialde batzuetako emakume gazte askok (Irlandakoak, kasu) hara jotzen dute.

Suediak ere 20,0ko HBE tasa du adin-talde bereko 1000 emakumeko. Suedian, Gizarte Segurantzaren prestazioa da abortua, eta emakume suediarrek haurdunaldiaren 12. astera arte eten dezakete haurdunaldia. Baldintza bakarra medikuarekin kontsultatzea baino ez dute.

Alemania da 15 eta 19 urte bitarteko gazteen HBE tasarik apalena duen europar herrialdea (5,5). Izan ere, alemaniar legeria oso zorrotza da abortuari dagokionez, nahiz eta haurdunaldiaren lehen hamalau asteetan eteteko aukera izan, baldintza jakin batzuk betez gero.

Nolanahi ere, EB27ko herrialdeen artean konparaketa egitea oso konplexua da, hainbat faktore direla-eta: herrialde bakoitzaren legeria, erregistroetan informazioa jasotzeko modua eta herrialdeko osasun-sistemak HBEak dohainik tratazen dituen ala ez. 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana