Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/09/08

Euskal gazteriaren erdia baino gehiago prest legoke atzerrira lankidetza lanak egitera joateko

EAEko gazteen %2,5ek atzerrian lankidetza lanak egin dituztela diote.

Irailaren 8an Lankidearen Eguna dela eta, EAE-ko gazteen nazioarteko mugikortasuna (pps, 1,2 Mb) izeneko txostenetik ateratako datu batzuk plazaratuko ditugu. Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiak burutu zuen 2010eko udazkenean eta orain argitaratze prosezuan dago.

Txostenean kaleratzen diren emaitzen arabera, EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %2,5 noizbait atzerrian egon dira boluntario-lanak edo garapen-lankidetzakoak egiten edota auzolandegietan parte hartzen.

Garapen-lankidetzarako bidaia hauek neurri handiagoan egin dituzte emakumeek, Araban bizi diren gazteek, langabeek eta unibertsitate-ikasketak dituztenek.

Bestalde, aukera izanez gero, atzerrira garapen-lankidetzako lanak edo boluntario-lanak egiteko prest leudekeen gazteen ehunekoa handiagoa da: %55,9. Datu zehatzetara jota, %30,4k adierazi dute zalantzarik gabe prest egongo liratekeela eta gainontzeko %25,5ek seguruenik prest leudekeela.

Boluntario-lanetan edo garapen-lankidetzako lanetan aritzeko edota auzolandegietan parte hartzeko atzerrira noizbait irten direnak (EAEko gazteen %2,5) oso pozik daude bizi izandako esperientziarekin eta horien artean hamarretik bederatzik errepikatuko luketela adierazi dute.

Emakume gazteek, garapen-lankidetzako lanetan esperientzia handiagoa izan ez ezik, gizon gazteek baino neurri handiagoan diote prest egongo liratekeela horretarako irteteko ere.

20 urtetik beherakoak dira boluntario-lanak edo garapen-lankidetzako lanak egiteko edo auzolandegietan parte hartzeko prestasun handiena erakutsi dutenak, baina gero, adinean gora egin ahala, prestasunak behera egiten du nabarmen.

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana