Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/10/19

Behera egin du trafiko-istripuetan nahasitako 15 eta 29 urte bitarteko gazteen kopuruak

2000tik 2010era, % 66 jaitsi da trafiko-ezbeharra izan zuten gidari gazteen kopurua

Trafiko-istripuetan nahasitako gidari gazteei buruzko datuak eguneratu berri ditu Gazteen Euskal Behatokiak bere Adierazleen Sisteman. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Trafiko Zuzendaritzak eman ditu datuak.

Eguneraketa horri esker, EAEn trafiko-istripuetan nahasitako gidari gazteen kopurua nabarmen jaitsi da.

2000n 15 eta 29 urte bitarteko 9809 lagun egon ziren trafiko-ezbeharretan nahasirik; 2010ean, ordea, 3354. Horrrek esan nahi du % 66ko beherakada egon dela.

Jaitsiera bortitzagoa izan da gizonen artean: 7986tik 2479ra, hau da, % 69koa. Emakumeen artean istripuak askoz ere urriagoak badira ere, % 52ko beherakada egon da: 2000n 1823 neskak izan zuten ezbeharra eta 2010ean 875ek.

2010ean trafiko-istripua jasan zuten gidari gazteen % 74 gizonak ziren.

Trafiko-istripuak asteko egunaren arabera sailkatuz gero, ostiraletan eta larunbatetan gertatzen dira ezbehar gehienak (% 32: % 16 ostiraletan, % 16 larunbatetan). Alabaina, banaketa nahiko homogeneoa da. Asteazkenetan eta igandeetan erregistratzen da istripu gutxien (% 13 egun horietako bakoitzean).

Trafiko-istripuetan hildako gazteen kopuruak ere % 59 egin du behera: 1999an 61 izan ziren eta 2010ean 25.

Nolanahi ere, trafiko-istripuak EAEko gazteen heriotza-kausa nagusia dira, oraindik ere.

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiaren Adierazleen Sisteman ere kontsulta ditzakezu. 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!   

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana