Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/08/28

Gazteen Euskal Behatokian antolatu diren hiru ikastaro berriren informazioa

Gazteria Zuzendaritzak, gazteen arloan lan egiten duten pertsonen prestakuntza eta profesionalizazioa sustatze aldera, etengabeko hiru ikastaro antolatu ditu 2012ko bigarren seihilekorako.

Gazteak gizarte heterogeneoan: nola jokatzen dute? ikastaroa 2012ko irailaren 25ean, 26an eta 27an izango da Bilbon, GEBen egoitzan. Ikastaroaren helburu orokorra da jatorriz atzerrikoak diren biztanle gazteei buruzko ezagutza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten gako orokorrak eskaintze. Hartara, biztanle horienganako arreta optimizatuko da, betiere kultura arteko ikuspegi integratzailea erabilita, diskriminazioa baztertzen duena. Izena emateko epea irailaren 3an zabalduko da.

Urriaren 15ean, 16an eta 17an, Gazteentzako lana eta mugikortasuna EBn (pdf, 451 kb) ikastaroa egingo dugu. Ikastaroaren helburu nagusia da EBn gazteek lana eskuratzeko eta mugitzeko dauden aukeren berri eman nahi duten eta gazteekin lan egiten duten langileei, lan-orientatzaileei eta hezitzaileei erreferentziazko gida eskaintzea da. Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetako edozeinetan lana eta lan-arlo berriak aurkitzeko, lan egiteko, ikasteko, hizkuntza bat ikasteko edo, besterik gabe, bidaiatzeko tresna berrietan sakonduko da.

Azaroaren 14an, 15ean eta 16an, Gizarte-enpresagintza gazteentzat (pdf, 463 kb) ikastaroa emango dugu. Bere helburu nagusia gizarte-enpresagintza bultzatzea gazteen artean, gizarte-bizikidetza hobetzera bideratutako proiektu iraunkorrak kolektiboki eraikitzea da. Ikastaro honen bidez, gazteen gizarte-enpresagintza bultzatu nahi da ezartzeko moduan dauden pertsona eta erakundeen artean.

Ikastaro guztiak Bilbon garatuko dira, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan (Uriortu kalea 11, behea).


Jarrai gaitzazu gizarte sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana