Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/04/17

Gazteaukera da EAEko gazteek gehien ezagutu eta kontsultatu egiten duten gazte informazioari buruzko web-orria

EAEko gazteen %28k ezagutzen dute eta %13k kontsultatu dute

2012ko apirilaren 17an Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatzen denez, “EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna” ikerketan argitaratutako datuak gogoraraztera dator Gazteen Euskal Behatokia, gazte informazioa zabaltzen duten web-orriak edo atariak ezagutzeari eta kontsultatzeari buruzko datuak, hain zuzen ere. Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiak berak egin zuen, eta, horretarako, 2010ean EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteei egindako inkestan oinarritu zen.

Inkesta horretan gazteei buruzko informazioa eskaintzen duten atari edo web-orri batzuei buruz galdetu zen: Eusko Jaurlaritzaren Gazteaukera atariari buruz, Gobernu Zentraleko Injuveren web-orriari buruz, Europar Batzordeak sustatutako bi atariei buruz, Gazteen Europako Ataria (European Youth Portal) eta Eurodesk (biak galdera berean), eta Gazteak Ekinean programaren web-orriari buruz, Europar Batasunak programa horri emandako garrantzia eta bultzada aintzat hartuta.

Emaitzen arabera, zera ikusi dugu: EAEko gazteen laurdenak baino pixka bat gehiagok (%28,3) Gazteaukera ataria ezagutzen duela, Euskadiko gazteei buruzko informazioa eskaintzen duena. Gutxiago dira (%8,8) Espainiako Gazteen Institutuaren informazioa eskaintzen duen Injuveren web-orria ezagutzen dutenak. %7,3k, berriz, Gazteak Ekinean programaren web-orria ezagutzen dute, Europako programa horri buruzko informazioa eskaintzen duena. Eta %4,5ek ondoko atariren bat (edo biak) ezagutzen dute: Gazteen Europako Ataria (European Youth Portal) edo Eurodesk. Azken atari horietan Europako gazteen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa aurki daiteke.

Aipatutakoen artean, Gazteaukera da gazteei buruzko atari edo web-orri ezagunena, kolektibo guztientzat. Gainera, emakumeek gizonek baino neurri handiagoan ezagutzen dituzte atari eta web-orri horiek guztiak.

Ezagutza-mailari begiratu beharrean, atari edo web-orri horien kontsulta-mailari erreparatzen badiogu, ehunekoak nabarmen jaisten dira. Nolanahi ere, Gazteaukera ataria da aztertutako kolektibo guztien aldetik kontsulta gehien jasotzen dituena, Interneten eskuragarri dauden gazteei buruzko baliabideen artean.

Unibertsitate-ikasketak egin dituzten gazteek gainerakoek baino neurri handiagoan ezagutu ez ezik, kontsultatu ere nabarmen gehiago kontsultatzen dituzte atari eta web-orri horiek guztiak (unibertsitateko ikasle gazte horien %26,2k Gazteaukera sarri kontsultatzen dute edo noizbait kontsultatu dute, %8,2k INJUVEren web-orria, %3,4k Gazteak Ekinean programaren web-orria eta %2,3k Gazteen Europako Ataria edo Eurodesk).

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana