Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/06/14

Euskadiko III. Gazte Plana 2020: Gazteriaren arloko adierazleen multzoa

Gazteen Euskal Behatokiak diseinatutako Gazteriaren arloko adierazleen multzoak gazte politiken eragina neurtzeko 29 adierazle ezartzen ditu.

Euskadiko III Gazte Planak (pdf, 1,3 Mb) asmo eta helburu eraldatzailea du: Euskadiko Autonomia Erkidegoko gazteen egoera eta bizi-baldintzak aldatu nahi ditu.

Horretarako, bi esku-hartze ardatz finkatu eta landu dira:

  • Emantzipazio eta autonomia ardatza: Gazteen bizitza proiektuetan eragina dituzten arloak gain hartzen ditu: hezkuntza, enplegua eta etxebizitza.
  • Bizi-kalitate eta gizarte-kohesio ardatza: Bizi-kalitatean eragina duten zenbait arlo hartzen ditu bere baitan:  osasuna, gizarte-ekintza, kultura, aisia, kontsumoa eta mugikortasun iraunkorra.

Arlo bakoitzean, Planak egoeraren analisia egin eta gero, ondorioak eta betebeharrak aztertu ditu eta horien arabera, erronkak eta helburuak ezarri ditu, baita bakoitzari dagozkion proposamenak ere.

Planaren garapenarekin emaitza zehatzak lortu nahi dira Planaren eginkizun eta helburuari lotutako 25 xede estrategikotan.

Planak finkatutako xedeen lorpen maila ebaluatzeko, Gazteen Euskal Behatokiak diseinatutako GAZTERIAREN ARLOKO ADIERAZLEEN MULTZOA (pdf, 3,3 Mb) izango da funtsezko tresna. Adierazle horiek oinarrizko ildoa eta 2020rako lortu beharreko helburua adierazten dute. Adierazleak aldiro elikatu eta berraztertuko dira eta, horrela, gazte politiken inpaktu eta eraginaren gainean kontrol eraginkorra lortuko dugu.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana