Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/02/15

EAEn, 64 urtetik gorako 1,34 lagun daude 15 eta 29 urte bitarteko gazte bakoitzeko

Gazteria-indizea ia erdiraino murriztu da azken 20 urteotan; 65 urteko eta hortik gorako lagunen indizeak gora egin du astiro-astiro, gazteenarena gainditu arte.

Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) erroldako datuen 2011ko eguneraketaren arabera, EAEko gazteria-indizea 14,60 da 2011n, hau da, 15 eta 29 urte bitarteko gazteak EAEko biztanleria osoaren %14,60 dira.

Gazteria-indizeak behera egin du nabarmen 1991tik 2011ra, ia erdira, hain zuzen ere, baina beherakadarik gogorrena 2001etik 2011ra gertatu da.

Indize hau garaixeagoa da gizonen artean (%15,31), emakumeen artean baino (%13,91). Baina horren arrazoi nagusia ez da gazteen artean gizon gehiago dagoela emakumeak baino, 65 urtetik gorako gizonen hilkortasun handiagoa baizik. Hilkortasun handiago hori dela-eta, gizon gazteen proportzioak pisu handiagoa hartzen du gizon-kopuru osoan. Izan ere, gizonen gazteria-indizea handiagoa da emakumeena baino, aztertutako urte guztietan, bai eta lurralde historiko guztietan ere.

Gazteria-indizea handixeagoa da Araban (%15,36), Bizkaian eta Gipuzkoan baino (%14,52 eta %14,37, hurrenez hurren).

Haatik, 64 urtetik gorakoen indizea arian-arian igo da 1991z geroztik, eta gazteria-indizea gainditu du 2011n (%19,54 eta %14,60, hurrenez hurren).

Gazteria-indizea ez bezala, 64 urtetik gorakoen indizea handixeagoa da Bizkaian (%20,10) eta Gipuzkoan (%19,43), Araban baino (%17,72).

Emakumeen bizitza luzeagoak (edo, beste modu batean ikusita, gizonen hilkortasun handiagoak) indize nabarmen handiagoak dakartza emakumeen artean (%22,21), gizonen artean baino (%16,74). Emakumeen gailentasun hori aztertutako urte guztietan nabari daiteke, baina aldea areagotu egin da 2001az geroztik. Gainera, hiru lurralde historikoetan gertatzen bada ere, Gipuzkoan dago sexu bien arteko alderik handiena.

Bi indizeak uztartuta, zera ikus dezakegu: EAEn, 64 urtetik gorako 1,34 lagun daudela, 15 eta 29 urte bitarteko gazte bakoitzeko. Erlazio hori irauli egin da 1991tik hona, gazteen kopurua nagusiena halako bi zelako eta bien arteko erlazioa, 0,50ekoa. 

INEren 2011ko erroldaren eguneraketa eta aurreko aldietako datuak oinarri hartuta, Gazteen Euskal Behatokiak landu eta aztertu dituen balioak aurkituko dituzu jarraian.

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana