Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/12/13

'GAZTEEN ADIERAZLEAK 2011'. Gazteen Euskal Behatokiaren argitalpen berria

Gazteen adierazleak 2011 (pdf, 6 Mb) EAEren Euskadiko Gazteen Panoramika bildumaren laugarren alea da. Gazteei dagozkien adierazle kuantitatibo nagusien bilduma eta azterketa eskaintzen dio Euskadiko Gazteen Panoramikak Euskadiko gizarteari, aldiro-aldiro.

 Ireki 'Gazteen adierazleak 2011' Issuun

Adierazle kuantitatibo sorta zabalaren inguruko azterketa soziologikoaren emaitzak eskaintzen dira txosten honetan. Adierazle horiek bigarren mailako hainbat iturri ofizialek EAEko 15 eta 29 urte bitarteko gazteei buruz emandako informazio estatistikoa oinarri hartuta landu dira, eta Espainiako gazteekin alderaketa egiteko aukera eman dute. Horrez gain, EAEko hiru lurralde historikoen analisia egiten da, bai eta eskualdeena ere.

Argitalpen honetan aztertzen diren adierazle kuantitatiboak gaika antolatutako bederatzi kapitulutan sailkatuta daude:

  • Biztanleriaren bilakaera eta dentsitatea
  • Adin-talde handien eta sexuaren araberako egitura
  • 15 eta 29 urte bitarteko gazteak
  • Ezkontzak eta ezkontza-desegiteak
  • Jaiotzak eta ugalkortasuna
  • Osasuna
  • Heriotzak
  • Hekuntza eta euskara
  • Jarduera, enplegua eta langabezia

1990eko hamarkadaren amaierako oparoalditik 2007ra arte gertatutako aldaketak eta ondoko krisialdi-urteetan egon diren ondorioak ulertu ahal izateko ikuspegi osoa eskaintzen du serie zabal honek.

Espero dugu argitalpen hau erabilgarria izatea erakunde publikoetan gazte-politiken ardura dutenentzat, gazteen egoera aztertzen dihardutenentzat, bai eta gazteekin lanean ari direnentzat ere.

 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana