Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/08/10

Abuztuaren 12a, Gazteen Nazioarteko Eguna

Euskadiko III. Gazte Planak gazteriaren arloko euskal estrategia taxutzen du eta 2020rako lortu beharreko 25 helmuga proposatzen ditu

Gazteen bizi-baldintzak hobetze aldera gauzatu behar diren aldaketak ezartzen ditu 2012ko ekainaren 12an onartu den Euskadiko III. Gazte Plana 2020k. Hobekuntza hori bi ardatzetan gertatu behar da: bai emantzipazioan eta autonomian, bai bizi-kalitatean eta gizarte-kohesioan.

Planaren eta gazte-politiken arrakasta ebaluatu ahal izateko, kuantifika daitezkeen 25 helburu proposatu dira, hartu behar dugun bidea ezartzen digutenak. Azpimarratu beharra dago ahalegin handia egin dela denbora-muga argi batean erdiestekoak diren helmugak ezartzen, ez baita orain arte horrelakorik egin.

Gazteen Euskal Behatokiak, bere aldetik, 25 helmuga estrategiko horiei lotutako Adierazleen Multzoa landu du. Adierazleen multzo horri esker, hasierako egoera zehaztu da, bai eta 2020rako lortu behar den balioa ere. Adierazle horiek eskura izanda, errazagoa izango da helmugen betetze-mailaren jarraipena eta monitorizazioa, batetik, eta, bestetik, burutuko diren ekintzen arrakasta edo porrota ebaluatzea.

29 adierazlek osatzen dute Adierazleen Multzoa. Gazteen bizitzaren funtsezko 9 alderdi hauetan taldekatuta daude: hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, gizarte-ekintza, kultura, aisia, kontsumoa eta mugikortasun iraunkorra.

Adierazleak taxutzeko, III. Gazte Planaren Marko Orokorrean eta Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteen egoeraren diagnostikoan zehaztuta dauden esku-hartze lerroak aintzat hartu dira.

III. GAZTE PLANA 2020REN HELMUGAK ETA ADIERAZLEAK  

1. ARDATZA: EMANTZIPAZIOA ETA AUTONOMIA
HELBURUA ADIERAZLEA 2010EKO BALIOA 2020KO HELMUGA
Emantzipatutako gazte-kopurua handitzea. Emantzipazio-tasa 44,60% 50%
Emantzipatzeko adina aurreratzea.  Emantzipatzeko batez besteko adina 29,9 urtea 28 urte
Eskola-uzte goiztiarraren tasa murriztea. Eskola-uzte goiztiarraren tasa  10,80% <%10
Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko ikasketa-maila handitzea. Derrigorrezkoaren ondoko Bigarren Hezkuntzako graduazio-tasa %80,1b 90%
Gazte hirueledunen kopurua handitzea. Hirueletasun-tasa %26c 35%
Goi-mailako ikasketadunen kopuruari eustea. Goi Mailako Hezkuntzako prestakuntza dutenen ehunekoa 43,70% >%44
Gazteen langabezia murriztea. Gazteen langabezia-tasa 18,40% 10%
Gazteen enpleguan aldi baterako kontratuen kopurua murriztea. Aldi baterako kontratudunen tasa 46,40% 35%
Gazteen artean enpresagintza areagotzea. Norberaren kontura lan egiten dutenen tasa 5,20% 10%
Gazteen artean lan-istripuak murriztea. Laneko istripuen tasa 48,4 40
Etxebizitza alokatzeko ahalegin ekonomikoa murriztea. Alokairuko etxebizitzen merkatura sartzeko kostua 62,60% 40%
Alokairuan bizi diren gazteen kopurua handitzea.  Alokairu-erregimeneko emantzipazioa %19a 35%

 

2. ARDATZA. BIZI KALITATEA ETA GIZARTE KOHESIOA
HELBURUA ADIERAZLEA 2010EKO BALIOA 2020KO HELMUGA
Gazteen bizi-kalitatea hobetzea. Satisfazio pertsonalaren indizea 6,7d >7
Trafiko-istripuen ziozko gizon gazteen hilkortasun-tasa murriztea. Gizonen hilkortasun-tasa, trafiko-istripuak direla-eta 10,9 / 100.000c 5 / 100.000
Gazteen artean gizentasuna eta sedentarismoa murriztea. Gizentasun-tasa %3,9e <%3
Jarduera fisikoa %27,4 e 40%
Gazteen artean drogen kontsumoa murriztea. Tabako-kontsumoa 32,80% 25%
Alkoholaren asteburueta-ko gehiegizko kontsumoa eta arrisku-kontsumoa 22,40% 15%
Kannabisaren ohiko kontsumoa 7,50% <%5
Nerabezaroko haurdunaldi-kopurua murriztea. Nerabezaroko haurdunaldien tasa 8c <5
Familia-bizileku gazteetan pobrezia-arriskua murriztea.  Pobrezia-arriskua  %10,9b <%8
Etxeko lanetan, genero-aldea murriztea. Genero-aldea etxeko lanetan 0,49 minutu b <0,15 minutu
Gazte gehiagok parte hartzea jarduera artistikoetan.  Partaidetza jarduera artistikoetan  %39,8 b >%45
Gazteen artean irakurtzeko ohitura handitzea. Irakurtzeko ohitura %44,6 b >%50
Euskaraz irakurtzeko ohitura %43,5 b >%50
Euskararen erabilera areagotzea gazteen artean, aisialdian. Euskararen erabilera lagunartean %45 b 55%
Gazte-elkartekidetza areagotzea.  Ekartekidetza-tasa 41% >%45
Gazteen artean kontsumo iraunkorra areagotzea. Kontsumo iraunkorra 41% 50%
Gazteek garraio publiko kolektiboa gehiago erabiltzea. Garraio publiko kolektiboaren erabilera %33,4 b 50%

a 2006ko datua / b 2008ko datua / c 2009ko datua / d 2011ko datua / e 2007ko datua

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana