Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/07/13

Espezializazio ikastaroa: Bake-Kultura, Giza Eskubideak eta Gatazken eraldaketa

Ikastaroa Bilbon izango da, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzean, 2011ko urritik 2012ko maiatzera. 150 ordu izango dira.

 

Gazteria Zuzendaritzak Bake kultura, giza eskubideak eta gatazken eraldaketa ikastaroa antolatu du, Gazteen Euskal Behatokiaren prestakuntza-planaren baitan. Bakeola, EDE Fundazioaren bitartekaritza eta gatazketarako zentroa izango da ikastaroaren koordinazio teknikoaren arduraduna. 

Helburu nagusien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:  

  • Gazteriaren arloko eragileak trebatzea: bake-heziketaren eta giza eskubideen oinarrizko printzipioak, teknikak, metodologiak eta tresnak.
  • Bakearen eta giza eskubideen aldeko kultura zabaltzeko ezagutzak eta trebetasunak garatzea.
  • Gatazkak kudeatu eta lantzeko tresnak lan-jardunean txertatzea. 

  Ikastaroaren web orrialdeako esteka


  Lekua: Bilbao, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitza. Uriortu kalea 11-  behea. 2011ko urritik 2012ko maiatzera arte. Aurrez aurreko saioak hamabostean behin egingo dira, ostirale eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gutxienez, horien %80ra joan beharra dago. 

 Parte-hartzaileen profila:

Herri-administrazioan gazterian diharduten langileak 

Gazteriaren arloko eragileak 

Gazte-elkarteetako arduradunak 

Izena emateko: 

Ikastaroa doakoa da, baina, aldez aurretik, 150 euroko fidantza ordaindu behar da, Izena webgunearen bitartez eman behar da.

www.bakekultura.eu
formacion@bakeola.org 
Simón Bolivar, 8-b
48010 Bilbao
94 6072517

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana