Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/04/07

Ikastaroa: 'Ciberbullying': aurre hartzeko eta arazoak konpontzeko

Ikastaroa Donostian izango da 2011ko maiatzaren 10, 11 eta 12an.

 

 

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Ciberbullying': aurre hartzeko eta arazoak konpontzeko jarraibideak' izeneko ikastaroa. Irakaslea Araiz Zalduegi Viar, PantallasAmigaseko prestakuntza-arduraduna izango da. Hamabost urtetik gorako eskarmentua du IKTen arloan. Internet segurtasunez erabiltzeari buruzko multimedia-proiektu ugaritan hartu du parte. Bere jardun nagusia ikastetxeei (zuzendaritzako langileei, irakasleei, ikasleei eta gurasoei) laguntzean datza, segurtasunezko erabilera hori bultzatzeko. Horretarako, saioak eta tailerrak garatzen ditu, eta aholkularitza ematen, cyberbullying-aren prebentzioan eta esku-hartzean arreta berezia jarrita. 
Ikastaroa amaitutakoan, ikasleak gai izango dira, bai cyberbullying-aren aurkako prebentzio-neurriak sustatzeko, bai horrelako kasu baten aurrean egokiro jarduteko. Era berean, jakitera emango da lan horretan lagungarri izan daitezkeen baliabideak eta agenteak zein diren.


  Triptiko informatiboa (pdf, 2,3 Mb)

  Lekua:

 Donostia-San Sebastián, Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Andia kalea 13, 2011ko maiatzaren 10a, 11 eta 12a. 

 Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara


  Partaideen profila:

  Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  Hezitzaileak
  Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

  Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa euskeraz emango da.

 

      gaztebehatokia@ej-gv.es

      94 4031645

      OHARRA: Ikastaroan izena ematea apirilaren 11tik maiatzaren 2ra izango da.
     

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana