Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2011/08/19

Ikastaroa: Ekiten ikastea. Motibazioz aholkatzea eta enpresak sortzeko baliabide praktikoak

Ikastaroa Bilbon izango da, GEBren egoitzan, Uriortu kalea 11n, 2011ko irailaren 21, 22 eta 23an.

 

 

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du Ekiten ikastea. Motibazioz aholkatzea eta enpresak sortzeko baliabide praktikoak izeneko ikastaroa. Irakasleak Iñaki Lázaro eta Elías Botet izango dira.

Iñaki Lázaro. Colectiviako bazkide sortzailea. Informatikan diplomatua eta Marketingeko masterduna. Ekintzaile-ibilbidean hasi aurretik, hainbat lanbide-proiektu interesgarritan hartu du parte; horietatik hainbat ekintzaile atera dira, adibidez, Bilboko Panda Security enpresa, zeinetan produktu arloko atalburu ibili zen. 18 urte zituenetik, hainbat irratsaio ditu, eta Internet & Euskadi elkarteko idazkari tekniko lanetan dihardu. Prestakuntzaren alderditik, ekintzaile-ikaskuntzatik aparte, aditua da enpresen blogetan eta web eta sare sozialen bidezko promozioan. Hain zuzen ere, Euskadiko erreferenterik handienetako bat da gai horri buruz, Twitterren.
Informazio gehiago:


Elías Botet Barne. Barne ekintzaile-ikaskuntzari buruzko doktoregaia. Automozioaren sektorean 20 urte eman eta gero, askotariko nazioarteko kudeaketako lanpostuetan ibili izan da Txina eta AEB hiru urtetik gora darama ekintzaile, hiru mikroETEtan gorpuztu diren proiektuak bultzatuta:

  • Botet y Asociados, Ingeniería de Innovación S.L., berrikuntzaren, ekintzaile-ikaskuntzaren eta nazioartekotzearen arloko estrategia-aholkularitza.
  • China Cellars S.L., merkataritza elektronikoko eta produktu turistikoetako frankizietan inbertitzen duen enpresa.
  • Wanen Trade Shanghai Branch LTD Co.; Asian diharduen handizkako eta txikizkako ardo-, olio- eta esneki-banaketako aldi baterako enpresa-elkartea da.

Berrikuntzaren eta ekintzaile-ikaskuntzaren arloan irakasle ibili izan da EOIn (Industria Antolaketako Eskola). Hauek dira bere espezialitateak: estrategia, berrikuntzaren kudeaketa, enpresa-bikaintasuna eta kalitate-sistemak.
Informazio gehiago: http://es.linkedin.com/in/eliasbotet 

Ikastaroaren helburuak: 

  Gizarte ekintzaile-ikaskuntza, enpresa ekintzaile-ikaskuntza eta barne ekintzaile-ikaskuntza.

  Ekintzailearen ereduak eta motibazioak eta ekintzaileak gizartean duen eragina aztertzea.

  Enpresa ekintzaile-ikaskuntzari dagokionez, enpresa-ekimenak eta ekonomia- eta finantza-alderdi batzuk ezagutzera ematea.

  Ekintzaile-ikaskuntzaren jarraibide egokiak.

  Baliabideak eta material didaktikoa ematea lan-orientazioaren arloko profesionalei, hezitzaileei eta gazteen arloan artatze- eta aholkulari-lanetan dabiltzanei.

  Triptiko informatiboa (pdf, 1,8 Mb)

  Lekua:

 Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2011ko irailaren 21a, 22a eta 23a. 

 Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara


  Partaideen profila:

  Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  Hezitzaileak
  Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

  Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa gaztelaniaz emango da.

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana