Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken eguneratzea: 2012/09/04

Ikastaroa: 'Gazteak gizarte heterogeneoan: nola jokatzen dute?'

Ikastaroa Bilbon izango da, GEBen egoitzan, 2012ko irailaren 27an eta 28an eta urriaren 1ean.

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteak gizarte heterogeneoan: nola jokatzen dute?' ikastaroa. Kurtsoa Biltzen elkarteko teknikariek emango dute.

Ikastaroaren helburu orokorra da jatorriz atzerrikoak diren biztanle gazteei buruzko ezagutza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten gako orokorrak eskaintzea. Hartara, biztanle horienganako arreta optimizatuko da, betiere kultura arteko ikuspegi integratzailea erabilita, diskriminazioa baztertzen duena.

 Triptiko informatiboa (pdf, 2,8 Mb)

 Lekua:

Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2012ko irailaren 27an eta 28an eta urriaren 1ean.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Partaideen profila:

 Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
 Hezitzaileak
 Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko:

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Horretarako, inprimakia (doc, 85 kb) bete eta bidali. Ikastaroa GASTELANIAZ emango da.

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 OHARRA: Ikastaroan izena ematea irailaren 3tik 18ra izango da

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana